2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
2026an gizarte-ekintzaren arloan jarduerak garatzen dituzten erakunde eta elkarteentzako dirulaguntzen deialdia. Laburpena
DDBN kodea: 936947.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/936947).
Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrak 2026ko urriaren 15an hartutako erabaki baten bidez, gizarte-ekintzaren arloan 2026an jarduerak garatzen dituzten erakundeei eta elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia onartu da.
Deialdiaren oinarri arautzaileak eta eskabideak Barañaingo Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan (Udaletxe Plaza z.g, Barañain) eskuratu ahal izango dira, edo www.baranain.es web-orriaren bidez.
Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barañainen, 2026ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2613783