201. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Hiri-jarduketarako plan berezia Sutegia etxean (3. poligonoko 122. lurzatia). Behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2026ko irailaren 24an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Sutegia etxeko hiri-jarduketarako plan berezia (Arretxea kalea 30, 3. poligonoko 122. lurzatia), bat etorriz espedientean jasota dagoenarekin. Jorge Echepetelecu Macicior jauna da sustatzailea.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lesakan, 2026ko irailaren 29an.–Alkatea, Ladis Satrstegi Altzugarai.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2612837