1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
142E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 23koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Aitziber Oscoz Asiain andrea, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Konponbide Korporatiboen Zerbitzuko Barne eta Justizia arloetarako Konponbideen Ataleko burua.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren irailaren 22ko 443E/2026 Ebazpenaren bidez, kargutik kentzen da, berak eskatuta, Aitziber Oscoz Asiain andrea, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Konponbide Korporatiboen Zerbitzuko Barne eta Justizia arloetarako Konponbideen Ataleko burua.
Horrekin guztiarekin, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak arautzen dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Aitziber Oscoz Asiain andrea, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Konponbide Korporatiboen Zerbitzuko Barne eta Justizia arloetarako Konponbideen Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko irailaren 21etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da burutzan arituko den azken eguna.
2. Indarrik gabe uztea, akats bat egin delako ebazteko eskuduna duen organoari dagokionez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren irailaren 22ko 443E/2026 Ebazpena, zeinaren bidez kargutik kendu baitzen, berak eskatuta, Aitziber Oscoz Asiain andrea, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Konponbide Korporatiboen Zerbitzuko Barne eta Justizia arloetarako Konponbideen Ataleko burua.
3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Konponbide Korporatiboen Zerbitzura, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Sarrigurenen, 2026ko irailaren 23an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.
Iragarkiaren kodea: F2612676