1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2324/2026 EBAZPENA, irailaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitateko zenbait katedradun izendatzen dituena.
Ikusirik unibertsitateko irakaskidegoetako zenbait lanpostu barne igoeraren bidez betetzeko merezimendu lehiaketarako izendatutako hautaketa-batzordeen proposamenak –merezimendu lehiaketa horretarako deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak egin zuen 949/2026 Ebazpenaren bidez (2024ko maiatzaren 5ekoa, maiatzaren 12an EAOn argitaratua)–, eta proposatutako lehiakideek egiaztaturik deialdiaren oinarrietako betekizunak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 32. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Honako hauek unibertsitateko katedradun izendatzea:
–Olga López de Dicastillo Sáinz de Murieta, unibertsitateko katedraduna, 6476 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Erizaintza jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailari dago atxikia.
–María Jesús Pumar Méndez, unibertsitateko irakasle titularra, 6477 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Erizaintza jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailari dago atxikia.
–María Natividad Goñi Urriza, unibertsitateko katedraduna, 6480 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Nazioarteko Zuzenbide Pribatua jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Kudeaketa Sailari dago atxikia.
–Raquel Luquin Bergareche, unibertsitateko katedraduna, 6481 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Zuzenbide Zibila jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Sailari dago atxikia.
–Ricardo Arlegi Pérez, unibertsitateko katedraduna, 6482 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Analisi Ekonomikoaren Hastapenak jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Sailari dago atxikia.
–María Gloria Sanz Lafuente, unibertsitateko katedraduna, 6483 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Historia eta Erakunde Ekonomikoak jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Ekonomia Sailari dago atxikia.
–José Antonio Sanz Delgado, unibertsitateko katedraduna, 6484 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari dago atxikia.
–Raquel Chocarro Eguaras, unibertsitateko katedraduna, 6485 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Kudeaketa Sailari dago atxikia.
–Elena Ferrer Zubiate, unibertsitateko katedraduna, 6486 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Kudeaketa Sailari dago atxikia.
–Francisco Javier Merino Díaz de Cerio, unibertsitateko katedraduna, 6487 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Enpresen Antolaketa jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Kudeaketa Sailari dago atxikia.
–Andrea Ollo López, unibertsitateko katedraduna, 6488 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Enpresen Antolaketa jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Kudeaketa Sailari dago atxikia.
–Luis Javier Serrano Arriezu, unibertsitateko katedraduna, 6489 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Seinalearen Teoria eta Komunikazioak jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailari dago atxikia.
–Faustino Gimena Ramos, unibertsitateko katedraduna, 6490 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Ingeniaritza Proiektuak jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Sailari dago atxikia.
–María Carmen Innerarity Grau, unibertsitateko katedraduna, 6491 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Soziologia jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari dago atxikia.
–Marta Isabel Rodríguez Fouz, unibertsitateko katedraduna, 6492 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Soziologia jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari dago atxikia.
–Miguel Laparra Navarro, unibertsitateko katedraduna, 6493 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari dago atxikia.
–Juan Jesús Viscarret Garro, unibertsitateko katedraduna, 6494 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari dago atxikia.
Bigarrena.–Ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Izendapenak interesdunak lanpostuaz jabetzen direnean hartuko du indarra, eta gehienez ere hogei eguneko epea egonen da horretarako, ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2026ko irailaren 16an.–Ramón Gonzalo García, errektorea.
Iragarkiaren kodea: F2612613