2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
26-01466 gora jotzeko errekurtsoa, alegazioak ezesteari eta merezimenduen behin betiko emaitzei buruz, administrari-ofizialen hamaika plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren barnean
Dei egiten zaie interesdunei Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, Elena Forcada Gonzálezek jarritako 26-01466 gora jotzeko errekurtsoa dela eta. Errekurtso hori jarri du Tuterako Udaleko alkatearen 2026ko ekainaren 19ko ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen administrari-ofizialen hamaika plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiak 2026ko apirilaren 30ean hartutako erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, alegazioak ezetsi eta lehiaketaldian alegatutako merezimenduen behin betiko emaitzak eman zituen epaimahaiak.
Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere jarraikiz maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuari.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Giza Baliabideen Departamentuan (Tuterako Udaletxearen beheko solairuan).
Tuteran, 2026ko irailaren 24an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2612673