2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Aldaketa, Udalaren hirigintza-plangintzan. Behin betiko onespena
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren ekainaren 17ko 76E/2026 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen aldaketa bat Udalaren hirigintza-plangintzan. Horren helburua da industria-lurzorua handitzea (UD-5 unitate gisa eratzen da lurzoru hori), Martzillako errepidean, Funesko udal-mugartean. Sustatzailea Taboada Grupo Alimentario SL da.
Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta erreferentziako agiri arautzailea, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin; zehazki, 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Funesen, 2026ko irailaren 25ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Aldaketa egituratzailea, Udalaren hirigintza-plangintzan (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2612723