201. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1757E/2026 EBAZPENA, irailaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erreumatologiako arloko fakultatibo espezialisten plaza bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 9ko 1920E/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 9ko 1920E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, arloko fakultatibo espezialisten 94 plaza betetzeko oposizio bidez eta oposizio-lehiaketa bidez. Deialdi hori 2025eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaituta, deialdiaren web-orrian argitaratu ziren prozesua gainditu eta, puntuazio handiena izateagatik, deialdiko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamenak. Hain zuzen, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 27ko 2373/2026 Ebazpenaren bidez egin ziren izendapenak.

Ximena Elizabeth Larco Rojas izan zen izendatuetako bat, baina uko egin zion esleitutako plazari. Hortaz, hautapen prozesua gainditu baina plazarik gabe gelditu diren izangaien zerrendan beste inor ez dagoenez, bete gabe gelditu dela deklaratzen da.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu dela Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan hutsik dagoen 71271 plaza (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erreumatologiako arloko fakultatibo espezialisten plaza), Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 9ko 1920E/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileen Zuzendaritzara eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 42/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2026ko irailaren 16an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2612474