2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROTZ-HIRIA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 164. lurzatian. Behin betiko onespena
Kudeaketa Batzordeko buruaren 2026ko irailaren 29ko ebazpen baten bidez, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa bat Urrotz-Hiriko 1. poligonoko 164. lurzatian, Hernández Larramendi senideek sustatuta, igogailu bat instalatzeko.
Argitara ematen da onetsitako testu arauemailea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuta dagoenarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Urrotz-Hirian, 2026ko irailaren 29an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Silvia Teilleri Vicondoa.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2612817