201. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradunen hogeita bat plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradunen hogeita bat plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 927/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2025eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, apirilaren 15ekoan), oposizioaren kalifikazio epaimahaiak honako izangai hauen aldeko izendapen proposamena aurkeztu du, haiek baitira, deialdian iragarritako plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu duten izangaietatik bete beharreko plazetan sartzen ahal direnak:

–Igoera txanda.

POLIDO LEGARIA, ANA CRISTINA

URIARTE GALBETE, LUIS ALBERTO

SOBRINO LÓPEZ, IDOIA

–Txanda irekia.

DAPELO MARINE, MATÍAS

AGORRETA ARRAZUBI, MAYTE

ROLÁN GIL, JOSÉ MIGUEL

MUÑOZ HERMOSO, ELENA

LORENZO FIGUEIRA, MARÍA PILAR

PIÑEIRO IBARRA, IRATI

IRIARTE LASET, ROSA

EGÜÉS LUGEA, ARANTXA

GUERGUE SAN MIGUEL, JON

FLAMARIQUE BEORLEGUI, LIDIA

PORTAL MAÑERU, EDUARDO

ERECACHO BILBAO, MAITE

CALAVIA PÉREZ, REBECA

MARTÍNEZ-LOSA LAX, ALBA

ESPARZA URRA, JAVIER

AISA EGEA, JULEN

CORCÍN ORTIGOSA, MARÍA JESÚS

MORRAJA BULLICH, GEMMA

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2026ko irailaren 28an.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2612804