2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
26-01091 gora jotzeko errekurtsoa, bide publikoa okupatzeko baimen bati buruz, terraza paratzeko ostalaritzako establezimendu batean
Honen bidez aditzera ematen da Jorge Ruiz Luzuriagak, Hostelera Plaza de los Fueros SLren izenean eta hura ordezkatuz, RA 26-01091 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Lizarrako Udaleko alkatearen 2026ko apirilaren 27ko ebazpen baten aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi zen 2025eko abenduaren 9ko ebazpen baten aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Afera bide publikoa okupatzeko baimen bati buruzkoa da, terraza paratzeko ostalaritzako establezimendu batean.
Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (beren eskubidearen aldekoa dela uste badute), 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.
Lizarran, 2026ko irailaren 18an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2612527