201. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udaleko bulegoen lan egutegia eta egun baliogabeak 2027. urtean

«Bat etorrita abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin –zeinak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, aldatzen baitu eta Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio-esparruaren peko Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako lanorduen urteko kopurua ezartzen baitu– eta Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak maiatzaren 28an emandako 232/2026 Ebazpenarekin, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordainduko diren eta errekuperatu behar ez diren 2027ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen baita, honako hau,

EBATZI DUT:

1.–2027rako lan-egutegian honako jaiegun hauek onestea, Iruñeko Udalaren bulegoetarako:

–Urtarrilak 1: Urteberri eguna.

–Urtarrilak 6: Jaunaren Epifania.

–Martxoak 19: San Jose.

–Martxoak 25: Ostegun Santua.

–Martxoak 26: Ostiral Santua.

–Martxoak 29: Pazko astelehena.

–Maiatzak 1: Langileen Nazioarteko eguna.

–Uztailak 6, 7, 8, 9, 12, 13 eta 14: sanferminak.

–Urriak 12: Espainiako Festa Nazionala.

–Azaroak 1: Santu Guztien eguna.

–Azaroak 29: San Saturnino eguna.

–Abenduak 3: San Frantzisko Xabierkoa (tokikoa).

–Abenduak 6: Konstituzioaren eguna.

–Abenduak 8: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduak 25: Jaunaren jaiotza.

Halaber, 2027an ezarritako epeak zenbatze aldera, baliogabetzat jotzen dira hala urteko larunbat eta igande guztiak nola udal-bulegoetarako aitortutako jaiegunak.

2.–Iruñeko Udalaren bulegoetan eguneroko lanaldia 7 ordu eta 24 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 215 lanegun, 07:31tik 17:00etara bitarteko orduetan bete beharrekoak, lanaldi malguari buruzko akordioarekin bat. Akordio hori aplikatzen ez den zerbitzuetan lanaldia eginen dute dagokion alorrak ebazpen bidez onetsiko duen berariazko lan-egutegiaren arabera.

3.–Jendearendako ordutegia eta Erregistro Orokorra irekita egonen den ordutegia 08:30etik 14:30era izanen da, astelehenetik ostiralera. Erregistroa itxita egonen da larunbatetan eta jaiegunetan».

Iruñean, 2026ko urriaren 2an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2613013