1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
400E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, Javier Gorricho Mendívil jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuko buru izendatzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek, zeinak irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitira, 20.1 artikuluan ezartzen dute Osasun Departamentuko titularraren foru aginduz izendatu eta kargutik kenduko direla organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuetako buruak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta.
Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztutako proposamena, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak emandako eskumenak baliatuz,
AGINTZEN DUT:
1. Javier Gorricho Mendívil jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuko buru izendatzea, 2026ko urriaren 6tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko irailaren 24an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2612693