201. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEITZA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin arduradun eginkizunak dituen zerbitzu anitzetako langile lanpostu bat. Izendapen osagarria

Leitzako Udaleko Alkatetzaren 2026ko urtarrilaren 15eko 7/2026 Ebazpenaren bidez (2026ko otsailaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 31. zenbakian), Leitzako Udalean arduradun-eginkizunak (C maila) dituen zerbitzu anitzeko enplegatu plaza bat lanaldi osoko lan-kontratu finkoko erregimenean betetzeko lehiaketa-oposizio bidezko hautaketa-prozesuaren deialdia onartu zen.

2026ko uztailaren 17an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (139. zenbakia) argitaratu zen David Fernández Sayavera jauna izendatzeko proposamena, eta plazarik gabeko gaindituen eta kontrataziorako izangaien zerrenda onartu zen.

2026ko uztailaren 28an, David Fernández Sayavera jaunaren izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (146. zenbakia), 09 plazarako (Leitzako Udaleko mantentze-lanetako ofiziala, brigada-arduradun eginkizunak dituena, C mailarekin).

2026ko uztailaren 23an, David Sayavera jaunak jakinarazi zuen lanpostuaz jabetuko zela, eta egun horretan bertan, zerbitzurik eman gabe, borondatezko eszedentzia eskatzen zuela, Etxarri Aranazko Udalean jabetzako plaza batean zerbitzuak ematen ari zelako, eta egoera hori egiaztatzen duen dokumentazioa erantsi zuen. Alkatetzaren 2026ko uztailaren 31ko 299/2026 Ebazpenaren bidez, eskatutako borondatezko eszedentzia onartu zitzaion, eta jakinarazi zitzaion eszedentzia mota horrek ez zekarrela lanpostua erreserbatzea, eta deialdi horretako gaindituen zerrendan dagoen hurrengo izangaia jabetuko zela lanpostu hartaz. Ebazpen berean, deialdiaren 7. eta 9.2 oinarrietan xedatutakoa betez, hurrengo izangaiaren aldeko, Jesús Sagastibeltza Cestauren aldeko izendapen-proposamen gehigarria osatzea erabaki zen.

Ebazpena interesdunei jakinarazi zitzaien, eta, deialdiaren oinarrien arabera, Udalaren egoitza elektronikoan argitaratu zen 2026ko uztailaren 31n.

Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, eta deialdiaren 9.2 oinarrian xedatutakoa epean bete dela ikusita, Udaleko Alkatetzak, 2026ko irailaren 22ko 349/2016 Ebazpenaren bitartez,

EBATZI DU:

Lehenengoa.–Jesús Sagastibelza Cestau, Leitzako Udalaren zerbitzurako lan-legepeko langile finkoaren kontratazioa zehaztea, Leitzako Udalaren plantilla organikoan 9 zenbakiarekin identifikatutako arduradun-eginkizunak dituen zerbitzu anitzeko langilearen lanpostua betetzeko, lanaldi osoan.

Bigarrena.–Izangaiak dagokion lan-kontratu finkoa sinatu beharko du 2026ko irailaren 25ean. Behar bezala justifikatutako arrazoirik ez badago, eta hala egin ezean, Leitzako Udaleko langile finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Hirugarrena.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan hartuta argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izango dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Leitzan, 2026ko irailaren 22an.–Alkatea, David Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2612619