201. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal tributuak ikuskatzeko 2026-2028 aldirako planaren irizpideak

Lizarrako Udaleko alkateak 2026ko irailaren 22an ebatzi zuen Udal tributuak ikuskatzeko 2026-2028 aldirako plana onestea. Argitara ematen dira plan hori gorpuzten duten irizpide orokorrak, jarraikiz 13/2000 Foru Lege Orokorraren 137. artikuluari (Tributuei buruzko Foru Legea):

1.–Udal tributuak ikuskatzeko 2026-2028 aldirako planaren gaineko irizpide orokorrak.

Udaleko Zerga Ikuskaritzari dagokio subjektu pasiboen eta gainerako tributudunen zerga egoera ikuskatzeko eginkizuna, Udalarekiko zerga betebeharrak eta eginbeharrak zehazki konplitzen dituzten ala ez egiaztatzeko, eta, hala balegokio, beharrezko erregularizazioa egiteko.

Udaleko Zerga Ikuskaritzak egin beharreko jarduketen norainokoa eta edukia honako arau hauetan daude zehaztuta: 0. Ordenantza Fiskal Orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean eta Nafarroako Foru Komunitateko Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamenduan, zeina onetsi baitzen ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren bidez.

Organo eskudunak onetsitako kasuan kasuko ikuskapen planetara egokituko dira Udaleko Zerga Ikuskaritzaren berezko eginkizunak.

Ikuskapen plan bakoitzean zehaztu behar dira kontuan hartuko diren irizpideak subjektu pasiboak hautatzeko eta bertan sartzeko.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira ikuskapen planaren gaineko irizpide orokorrak, gisa horretara beterik Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 137. artikuluan ezarritako betebeharra eta Nafarroako Foru Komunitateko Zerga Ikuskaritzaren Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren 10.4 artikuluan ezarritakoa.

1.1. Planaren xedea.

Ikuskapen plan honen xedea da subjektu pasiboen zerga egoera egiaztatzea udal zerga guztiei dagokienez. Lehentasuna izanen dute honako tributu hauek:

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.

  • Tasak, baimenak emateagatik eta kontrolerako administrazio jarduerak egiteagatik hirigintzaren eta ingurumen-babesaren arloetan.
  • Tasak, bide publikoa okupatzeagatik, hesiak eta aldamioak paratzeko.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zerga.
  • Tasa, hornidura-zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek ordaindu beharrekoa aprobetxamendu bereziak egiteagatik herriko jabari publikoko lurzoruan, lurgainean eta lurpean (%1,5eko tasa).
  • Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

1.2. Lehentasuneko alorrak.

1. Eraikinak, instalazioak edo obrak saltzeko eta/edo alokatzeko edo beren ibilgeturako sustatu eta/edo egin dituzten pertsonak (obrek amaituta egon behar dute).

2. Honako hauetan dabiltzan enpresak: goitik behera eraikitzen, eraikinak konpontzen eta zaharberritzen edo igeltserotzan eta oro har eraikuntzako lan txikietan.

3. Enpresak, baldin eta egiten dituzten jardueren ekonomia-jardueren gaineko zergaren kuotan agertzen badira osagai hauek: "langileko" eta/edo "Kw bakoitzeko".

4. Hornidura-zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresak, baldin eta herriko jabari publikoko lurzoruaren aprobetxamendu berezia egiten badute (%1,5eko tasa ordaindu behar dute).

Lizarran, 2026ko irailaren 23an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2612640