16. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Etxauriko Udalak, 2023ko abenduaren 22ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2024ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Etxaurin, 2024ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2400376