1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
92E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 18koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Iturengo Udal Plan Orokorra behin betiko onesten duena, Iturengo Udalak sustaturik.
Iturengo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da udal mugarte osoaren hirigintza-antolamendua ezartzea, erregulazio integratu eta orokor baten bidez.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 18ko 1081E/2023 Ebazpenaren bidez, Iturengo Udal Plan Orokorraren ingurumen adierazpen estrategikoa egin zen, Iturengo Udalak sustatua, ingurumen eragin nabarmenik sortzen ez duela iritzita. Ebazpen horren arabera, "Udalaren Hirigintza Plana garatu eta gauzatzean, ingurumen azterketa estrategikoan azaldutako prebentzio- eta zuzenketa-neurriak aplikatuko dira".
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 294E/2026 Ebazpenaren bidez, Iturengo Udal Plan Orokorraren ingurumen adierazpen estrategikoaren indarraldia beste bi urtez luzatu zen (ingurumen adierazpen hori Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 18ko 1081E/2023 Ebazpenaren bidez egin zen).
294E/2026 Ebazpena 2026ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18koan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Iturengo Udal Plan Orokorra, Iturengo Udalak sustaturik.
2. Foru agindu hau Iturengo Udalari jakinaraztea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.
3. Foru agindu hau Ingurumen Ebaluaziorako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko irailaren 18an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2612616