201. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun-azterketa Elizondoko 16. poligonoko 148. lurzatian. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2026ko irailaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, 5. puntuan erabaki zuen behin betiko onestea Ioritz Mitxeltorena Sansiñenak eta Angela Nagore Sánchezek Elizondoko 16. poligonoko 148. lurzatian sustatutako xehetasun-azterketa.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 79. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Baztanen, 2026ko urriaren 1ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2612950