1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
148E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez María Fernández García andrea izendatzen baita Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuari atxikitako Dokumentuen eta Artxiboen Kudeaketa Sistema Administratzeko Bulegoko buru bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.
Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak nahitaez eman beharreko aldeko txostena dago espedientean.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. María Fernández García andrea izendatzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuari atxikitako Dokumentuen eta Artxiboen Kudeaketa Sistema Administratzeko Bulegoko buru bitarte baterako. Izendapenak 2026ko irailaren 28tik aurrerako ondorioak izanen ditu, eta egun hori izanen da burutzan arituko den lehenengoa.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko irailaren 25ean.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2612719