193. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 29a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak
15/2026 FORU LEGEA, irailaren 24koa, zeinaren bidez aldatzen baita 17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituena.
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
6803E/2026 EBAZPENA, irailaren 14koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 6513E/2026 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen suhiltzaile-peoi laguntzaileen 17 plaza huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko.
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikarien hogeita sei plaza oposizio bidez betetzeko. Hirugarren izendapen proposamen osagarria.
1.7. BESTELAKOAK
216/2026 EBAZPENA, irailaren 11koa, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Burlatako eta Cordovillako "Irabia-Izaga" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena, instalazioak aldatu direlako eta irakaskuntzen eskaintza osoa Burlatako egoitzara eraman delako.
368E/2026 EBAZPENA, irailaren 16koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Sara Domingo Calderon titular duen eta Murchanteko udal mugartean dagoen hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen transferentzia eta aurretratamendu instalazioaren ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzeko eskaera. Horren ondorioz, instalazioak eta bertako jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
1068E/2026 EBAZPENA, irailaren 11koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldeko ingurumen inpaktuaren adierazpena egiten baita Avícola El Prado SCk sustatutako «Oilasko gizendegia (57.000 plazatik 154.000 plazako azken edukierara handitzea)» proiektuarentzat.
1123/2026 EBAZPENA, irailaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita 2027. urtean Haurren Hortzak Zaintzeko Programako (PADI) zerbitzuak emanen dituzten pertsona gaituen zerrenda.
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea proiektu honetarako: "Orkoien-Cordovilla 4" eta "Orkoien-Ezkaba 2" 66 kV-eko goi-tentsioko lineen saihesbidea eta luzapena, "Arre" MBA kendu eta maniobra "Olloki" BTAra pasatzeko, Esteribarko eta Uharteko udal mugarteetan. Espedientearen kodea: SAT11681.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANDIGOIENGO KONTZEJUA
Ordenantza, Kontzejuko hilerriaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena
ARANGUREN
Aldaketa, Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
BUÑUEL
Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
BURLATA
Akats-zuzenketa, 2026ko plantilla organikoan
Deialdia, euskara ikasteko dirulaguntzak emateko norgehiagoka araubidean (2026-2027 ikasturtea). Laburpena
GARINOAIN
Xehetasun-azterketa AA-CA-3 eremuan. Behin betiko onespena
IGUZKITZA
Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
ITZALTZU
Herri-larreen aprobetxamenduaren zuzeneko adjudikazioa herritarren artean
MARTZILLA
26/00763 gora jotzeko errekurtsoa, osoko bilkuraren deian eta bilkuran bertan izandako irregulartasunei buruzkoa
26/00653 gora jotzeko errekurtsoa, osoko bilkuraren deian eta bilkuran bertan izandako irregulartasunei buruzkoa
OLAIBAR
Xehetasun-azterketa, Otsakaingo 5. poligonoko 94. lurzatian. Behin betiko onespena
Aldaketa Udal Planean, Enderizko Kontzejuko (Olaibar) Bordaburu plazan. Behin betiko onespena
ORBARA
2026ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
ORONTZE
Aldaketa, Eraikuntzen ordenantzan. Hasierako onespena
OTEITZA
Hiri-jarduketarako plan berezia, EU-1 antolamendu-unitatean. Hasierako onespena
IRUÑA
Hiri-jarduketarako plan berezia, etxebizitza babestuak sortzeko Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engraziako M22 oinarrizko unitatearen eremuan. Behin betiko onespena
Aldaketa puntuala, Alde Zaharreko barne eraberritze eta babeserako plan berezian. Behin betiko onespena
TULEBRAS
3/2026 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
VILLAMAYOR DE MONJARDÍN
Publizitateari buruzko udal ordenantza behin betiko onestea
ZIZUR NAGUSIA
Bigarren aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
NAFARROAKO ERRIBERAREN GARAPEN ESTRATEGIETARAKO PARTZUERGOA
"Partaidetzazko toki garapenaren estrategiak (PTGE) gauzatzeko laguntzak: sustatzaile publiko eta pribatuak" laguntzen 2026ko deialdia, EDER Partzuergoak sustatua
CEDERNA GARALUR ELKARTEA
"Partaidetzazko toki garapenaren estrategiak gauzatzeko laguntzak: sustatzaile publiko eta pribatuak" laguntzen 2026ko deialdia, Cederna Garalur elkarteak sustatua
NAFARROAKO ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOA
PTGEak gauzatzeko laguntzak, 2026ko deialdia: Erdialdea Garatzeko Partzuergoa tokiko ekintza-taldeko sustatzaile publikoak eta pribatuak
TEDER elkartea (Lizarra)
"Partaidetzazko toki garapenaren estrategiak gauzatzeko laguntzak: sustatzaile publiko eta pribatuak" laguntzen 2026ko deialdia, TEDER elkarteak sustatua
3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO ETA ERRONKA DEMOGRAFIKORAKO MINISTERIOA
Ebazpena, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez ezesten baita aurretiazko administrazio baimenaren eskaera, Energía Inagotable de Umiko SLk egina, Tausteko udal mugartean, Zaragozako probintzian, 46,5 MW-eko potentzia instalatuko "Umiko" eguzki-parke fotovoltaikoa ezartzeko proiekturako, eta erabakitzen baita PFot-752 espedientea artxibatzea
Ebazpena, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez ezesten baita aurretiazko administrazio baimenaren eskaera, Energía Inagotable de Tara SLk egina, Tausteko udal mugartean, Zaragozako probintzian, 23,7 MW-eko potentzia instalatuko "Tara" eguzki-parke fotovoltaikoa eta Zaragozako, Nafarroako, Errioxako, Arabako eta Burgosko probintzietan parke horrekin lotutako ebakuazio-azpiegitura ezartzeko proiekturako, eta erabakitzen baita PFot-753 espedientea artxibatzea