193. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Bigarren aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2026ko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen bigarren aldaketa egitea 2026ko plantilla organikoan.

Onetsitako aldaketa idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zizur Nagusian, 2026ko abuztuaren 25ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2612033