193. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

26/00763 gora jotzeko errekurtsoa, osoko bilkuraren deian eta bilkuran bertan izandako irregulartasunei buruzkoa

Mario Fabo Calerok 26/00763 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, hauen kontra: Martzillako Udaleko 2026ko martxoaren 26ko osoko bilkura berezian hartutako erabakien kontra, bai eta osoko bilkuraren deian eta bilkuran bertan izandako irregulartasunen kontra ere.

Espedientean interesa duten guztiei aditzera ematen zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badiete errekurtsogilearen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak erregelamenduaren II. kapituluari eman zion idazketaren arabera.

Martzillan, 2026ko irailaren 14an.–Alkatea, María Villanueva Úcar.

Iragarkiaren kodea: L2612205