2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERRIBERAREN GARAPEN ESTRATEGIETARAKO PARTZUERGOA
"Partaidetzazko toki garapenaren estrategiak (PTGE) gauzatzeko laguntzak: sustatzaile publiko eta pribatuak" laguntzen 2026ko deialdia, EDER Partzuergoak sustatua
LEADER-Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa, Nafarroan, 2023-2027. Azpineurria: 7119.02.01
Oinarri arautzaileak.
Interesdunen eskura daude Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka honetan: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2026/191/25.
Eskabideak aurkezteko tokia eta modua.
Pertsona, enpresa edo entitate interesdunak harremanetan jar daitezke EDER Partzuergoarekin, eta hari zuzendu eskabidea. Partzuergoaren erantzukizuna izanen da eskabidea izapidetzea eta erregistratzea, SGA-NA aplikazio informatikoaren bidez (laguntza hauek kudeatzeko prestatu da).
Eskabideak eta harekin batera doazen agiriak nahitaez aurkeztu behar dira horretarako ezarritako programaren bidez (SGA-NA). Tokiko ekintza taldeko teknikarien bidez sartzen da bertara. Behin programaren bitartez izapidetu ondoren, eskabideak Administrazioan aurkeztutzat joko dira, sarrera-idazpenetan datu hauek jasota daudenean: sarrera-erregistroko zenbakia eta aurkezpenaren data eta ordua. SGA-NA aplikazio informatikoak zenbaki korrelatibo bat emanen dio laguntzen espedienteari, eta sortuko du laguntza eskatzeko inprimaki ofiziala. Eskatzaileak sinatu egin beharko du, edo, behar denean, legezko ordezkariak.
Ez dira aurkeztutzat joko aplikazioko eredura egokitzen ez diren eskabideak, ezta telematikoki eta aplikazio hori erabiliz aurkezten ez direnak ere. Hori hala xedatzen du urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16.8 eta 66.6 artikuluetan (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea). Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskabide horiek ezin izanen dira zuzendu.
Oinarri arautzaileen 2. eranskinean kontsultatzen ahal da aurkeztu beharreko gutxieneko dokumentazioa.
Beharrezko dokumentazioa zein den jakiteko, eta jakiteko zein diren formularioak, eskabideak aurkezteko prozeduraren eskuliburuaren arabera, jo daiteke tokiko ekintza taldeko web-orrira, edo bulego hauetara:Yehuda Ha Levi plaza, z.g., 31500 Tutera.
Telefonoa: 948 84 73 56
Helbide elektronikoa: leader@consorcioeder.es
Web-orria: https://www.consorcioeder.es/planes/edlp/
Mugaturik dago entitate, enpresa edo pertsona eskatzaile bakoitzak aurkez dezakeen espediente kopurua, jarraikiz Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako oinarri arautzaileen 9.1 oinarriari (oinarri arautzaileak argitaratu ziren 2026ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 25ean). Hala, eskatzaile bakoitzak proiektu bat edo bi aurkez ditzake gehienez, baldin, bigarren kasu horretan, horietako bat aurkezten bada lankidetza-araubidean. Entitate, enpresa edo pertsona berak eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, izapidetzeko eta ebaluatzeko onartuko dira egoki diren eskabideak soilik, jarraikiz ezarritako mugari, aurkezpen-ordenaren arabera, eta gainerako guztiak baztertu eginen dira.
Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hasiko da deialdiaren aipamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu (2026ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 25ekoa) eta biharamunean, eta bukatuko da 2026ko azaroaren 12an.
Gehienez ere, egun horretako 10:00ak arte jaso eta zigilatuko dira laguntzaren eskabidea formalizatzeko agiriak.
Finantza-zuzkidura.
EDER Partzuergoko aurrekontuetan gaitzen diren partiden kargura izanen da kreditu erabilgarria. Zenbateko hauek izanen dira:
EKITALDIA | LERROAREN KODEA | AZPINEURRIAREN IZENA / PROIEKTUAREN IZENA | GUZTIRA (eurotan) | LANDA GARAPENERAKO EUROPAKO NEKAZARITZA FUNTSAREN (LGENF) EKARPENA: %45 (euroak) | NAFARROAKO GOBERNUAREN EKARPENA: %55 (euroak) |
2028 | 7119.02.01 | Partaidetzazko toki garapenaren estrategia (PTGE) gauzatzea - Proiektu produktiboak | 389.303,40 | 175.186,53 | 214.116,87 |
2028 | 7119.02.01 | Partaidetzazko toki garapenaren estrategia (PTGE) gauzatzea - Proiektu ez-produktiboak | 389.303,39 | 175.186,53 | 214.116,86 |
2028 | 7119.02.02 | Partaidetzazko toki garapenaren estrategia (PTGE) gauzatzea - Berezko proiektuak | 362.526,74 | 163.137,03 | 199.389,71 |
2028 | 7119.02 | GUZTIRA | 1.141.133,53 | 513.510,09 | 627.623,44 |
Proiektu produktiboen lerrorako ezarritako hasierako zuzkidura izanen da, gutxienez, 7119.02.01 lerrorako esleitutako guztizko zuzkiduraren %50. Baldin ez bada ematen lerro horretarako esleitutako zuzkidura guztia, eman gabekoa erabil daiteke proiektu ez-produktiboen lerroan zuzkidurarik gabe gelditu diren proiektu onartuetarako, eta alderantziz.
7119.02.01 azpineurrirako baimendutako guztizko kreditua handitzen ahalko da, 1.141.133,53 euroraino, baldin eta aldez aurretik uko egiten bazaie "Ingurumen-arriskuak kudeatzea" eta "Dinamizazio turistikoa Nafarroako Erriberan" berezko proiektuei, edo haiek ezesten badira, eta nahikoa diru badago aurrekontuan. Hori dena, jarraikiz azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluari (Dirulaguntzei buruzko Foru Legea).
Onartutako laguntzen zenbatekoaren finantzaketa hau izanen da: %45, LGENFren ekarpena (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa), eta %55, Nafarroako Gobernuaren ekarpena.
Jardun eremua.
EDER Partzuergoari esleitutako udalerrietako pertsona fisikoak, enpresak nahiz entitateak. Izan ere, udalerri horiek partzuergoari atxiki zitzaizkion abuztuaren 26ko 201E/2022 eta martxoaren 29ko 59E/2023 ebazpenen bitartez. Ebazpen horien bidez onetsi ziren partaidetzazko toki garapenaren estrategiak, eta eman zen Nafarroako tokiko ekintza taldearen izaera.
1. eranskinean kontsulta daiteke zer udalerri dauden erakundearen eremu geografikoan.
Ekintza plana eta lehentasunezko lerroak.
Erakundearen ekintza planaren 2. eranskinean kontsultatzen ahal dira ekintza plana eta lehentasunezko lerroak, eta, horiekin batera, haien laguntza mugak, inbertsio mugak eta diruz lagungarriak diren proiektuen baldintzak, EDER Partzuergorako onetsitako tokiko garapen estrategiaren araberakoak.
Proiektuak gauzatzeko epea.
Eskabideek aldeko ebazpena jasotze badute, 2028ko apirilaren 30erako egin beharko dira eskabide horietako proiektuak.
Proiektuak gauzatzeko eta horiek ordaintzeko eskabidea aurkezteko epea zehaztuko da dirulaguntza emateko ebazpenean, aurkeztutako eta onetsitako proiektuaren arabera. Epe hori 2028ko apirilera arte luzatzen ahalko da. Dena den, beste luzapen batzuk ere ezartzen ahalko dira, arrazoi justifikatuak direla-eta, baina ezin izanen dira gainditu oinarri arautzaileetan ezarritako mugak.
Eragiketak hautatzeko irizpideak.
Laguntzak norgehiagoka emanen dira. Honela eginen da: aurkeztutako proiektuak teknikoki alderatuko dira, horien arteko lehentasuna ezartzeko, aintzat hartuz deialdi honetan ezarri diren baloratzeko eta lehenesteko irizpideak.
Lankidetza kasuetan, non bi entitatek edo gehiagok parte hartzen duten, espediente bat izapidetuko da bakoitzeko, eta hautatzeko irizpideak aplikatzeko, jarraituko zaio udalerri parte-hartzaile bakoitzeko biztanleriaren batezbesteko haztatuari.
Kontsultatu 3. eranskinean erakundeak zer irizpide erabiliko dituen eragiketak hautatzeko.
Eranskinak hemen kontsultatzen ahal dira:
https://www.consorcioeder.es/wp-content/uploads/2023/10/Convocatoria2023_ParticularidadesEDE_SDR-DEF-1.pdf
Tuteran, 2026ko irailaren 3an.–EDER Partzuergoa tokiko ekintza taldearen Batzorde Betearazleko burua, Eusebio Sáez García.
Iragarkiaren kodea: L2611906