191. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

286E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hirugarren aldiz aldatzen baitira 7119.02.01 azpineurriaren ("Partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren esparruan hautatutako eragiketen exekuzioa: sustatzaile publikoak eta pribatuak") oinarri arautzaileak, kontuan izanda zer lankidetza-hitzarmen sinatu diren tokiko ekintza-taldeekin beren partaidetzazko landa-garapenaren estrategiak (LEADER) gauzatzeko, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan. Oinarri arautzaileak abuztuaren 16ko 178E/2023 Ebazpenaren bidez onetsi ziren. DDBN kodea: 712835.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduak, zenbait funtsi buruzko xedapen komunak ezartzen dituenak, III. tituluaren barneko (Programazioa) II. kapituluan, partaidetzazko toki-garapena du hizpide. Araudi horrek definitzen ditu izan daitezkeen finantza-laguntzak, finkatzen du toki-garapenaren estrategien edukia eta haien hautapena, tokiko ekintza-taldeen zereginak eta baldintzak ezartzen ditu –entitate horiek baitute estrategiak eratzeko eta gauzatzeko ardura– eta, azkenik, laguntza motak zehazten ditu. Era berean, aukera ematen die tokiko ekintza-taldeei (TET) kudeaketa-agintaritzak edo erakunde ordaintzaileak eskuordetutako zeregin osagarriak garatzeko, eta xedatzen du ezen partaidetzazko toki-garapenerako laguntzaren barnean sartuko dela etorkizuneko estrategia diseinatzen eta gauzatzen laguntzeko prestaketa-neurrien eta -gaitasunen garapena.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren bidez, arauak ezartzen dira Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta baitago, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dira. Erregelamendu horren 2. artikuluan ezartzen denez, partaidetzazko toki-garapena LGENFek finantzatutako laguntzari aplikatuko zaio. Hori, zehazki, erregelamenduaren 77. artikuluaren bidez arautzen da, hartan agintzen baita lankidetzarako laguntzak emanen direla. Laguntza horien artean daude partaidetzazko toki-garapenaren estrategien prestaketa eta exekuziokoak, 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren arabera definituta.

Europako Batzordeak, 2022ko abuztuaren 31ko C (2022) 6017 Azken Betearazpen Erabakiaren bidez, Espainiako 2023-2027 NPEaren Plan Estrategikoa onetsi zuen. Agiri horretan jasotako neurrietako bat partaidetzazko toki-garapena da, aurreko aldietako Nafarroako LEADER ekimen erkideen luzapen eta eguneratzean datzana.

Dokumentu horrek barne hartzen du 7119 LEADER lankidetzarako esku-hartzea, "Partaidetzazko toki-garapenerako (PTG) laguntza" izenekoa, atal hauekin: 7119.1 "LEADER prestatzeko laguntza", 7119.2 "Estrategiaren esparruan hautatutako eragiketen exekuzioa", 7119.3 "Tokiko ekintza-taldeen arteko lankidetza-jarduerak" eta 7119.4 "Tokiko ekintza-taldeen kudeaketa, jarraipena, ebaluazioa eta animazioa"; baita horiek gauzatzeko kredituak ere, finantzabidearen arabera banakatuta: Nafarroako Gobernua eta Europar Batasuna. Ez dago laguntza publiko osagarririk edo estatu-laguntzarik aipatutako eragiketa horietarako, eta haien gastu publikoaren %45 LGENFek kofinantzatzen du.

Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 86. artikuluak ezartzen duenez, diruz lagungarriak izanen dira programan 2023ko urtarrilaren 1etik 2029ko abenduaren 31ra benetan ordaindutako gastuak, eta, hortaz, "n+2" erregela aplikatuko da.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 70E/2022 Ebazpenaren bidez, tokiko ekintza-taldeak izateko hautagai diren erakundeak hautatzeko deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan. Ondoren, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 201E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi hori ebatzi zen, honako hauek hautatu eta tokiko ekintza-taldea izateko hautagaiaren izaera emanda: Cederna-Garalur Elkartea, EDER Partzuergoa, TEDER Elkartea eta Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoa; horrekin batera, haietako bakoitzaren lurralde-eremua onetsi zen eta esleitu ziren guztizko gastu publikoaren behin-behineko finantza zuzkidurak 2023-2027 aldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak egiteko; horien guztizko gastu publikoa 20.700.000,00 eurokoa da, eta horietatik 11.385.000,00 euro Nafarroako Gobernuko aurrekontuek jartzen dituzte eta 9.315.000,00 euro, berriz, LGENFek.

Ondoren, urriaren 18ko 252E/2022 Ebazpenaren bidez, partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak (LEADER) hautatzeko deialdia onetsi zen, Nafarroako 2023-2027 aldirako NPEren Plan Estrategikoaren (NPEPE) esparruan. Deialdia 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 17koan. Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 29ko 59E/2023 Ebazpenaren bidez, partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak onetsi ziren, eta tokiko ekintza-taldearen izaera eman zitzaien Cederna-Garalur Elkarteari, EDER Partzuergoari, TEDER Elkarteari eta Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoari, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan.

Ebazpen horren arabera, hautatutako tokiko ekintza-talde berrien konpromisoetako bat da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzea, estrategia kudeatzeko eta beren estrategietan proposatzen dituzten finantza-zuzkidurak nola eman arautzeko.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 178E/2023 Ebazpenaren bitartez, onetsi egin ziren "Partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren esparruan (PTGE) hautatutako eragiketen exekuzioa: sustatzaile publiko eta pribatuak" izeneko 7119.02.01 azpineurria arautuko duten oinarri arautzaileak, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan. Oinarri arautzaile horiek urriaren 11ko 253E/2023 Ebazpenaren bidez zuzendu ziren. Oinarri horiek lehen aldiz aldatu ziren irailaren 10eko 271E/2024 Ebazpenaren bidez, zeina 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urriaren 1ekoan, eta bigarren aldiz, abuztuaren 25eko 344E/2025 Ebazpenaren bidez, zeina 2025eko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, irailaren 15ekoan.

Tokiko ekintza-taldeek estatuko batezbestekotik goragoko mailan exekutatu dituzte PTGEak eta Nafarroako NPEaren Plan Estrategikoaren gainerako neurriak, eta, 2023-2027 aldiko konpromisoetarako aurreikusitako azken deialdia denez, ahaleginak bideratu behar dira proiektu produktiboak eta orain arte Nafarroan maila txikienean exekutatu diren PTGEen lerroetan sartzen diren proiektuak sustatzera.

Horrela, Nafarroan aplikatutako tokiko lau estrategien helburuak aztertu ondoan, eskualdeko lan-eremuetan taldeka daitezke, eta hemendik aurrera "Nafarroako LEADER helburu orokor" izendatuko ditugu eremu horiek (ikusi 4. eranskinean banakapena eta PTGE bakoitzarekin duten korrelazioa). Eskualdeko lan-eremu orokorrak lau eremu nagusitan sailkatu daitezke:

–Eremu sozioekonomikoa:

  • Landa-enplegua eta ekintzailetza sustatzea.
  • Turismo jasangarria, hurbileko merkataritza eta landa-ostalaritza sustatzea.
  • Nekazaritzako elikagaien sektorearen eta tokiko produktuen garapena eta jasangarritasuna bultzatzea.
  • Landa-ekonomia dibertsifikatzen laguntzea, prestakuntza, berrikuntza, ekintzaileak eta azpiegitura ekonomiko berritzaileen garapena bultzatuz.

–Energiaren eta klimaren eremua:

  • Ekonomia zirkularra babestea eta bultzatzea.
  • Trantsizio ekonomikoa babestea eta bultzatzea.
  • Lurraldeko natura-baliabideen kudeaketa eta erabileran babestea.

–Identitatearen eta lurralde-kohesioaren eremua:

  • Landa-adimena eta gobernantza kolaboratiboa sustatzea.
  • Azpiegiturak eta zerbitzu publiko kolaboratiboak bultzatzea.
  • Kultura eta kultura-ondarea eskuratzea, zabaltzea, mantentzea eta balioestea.
  • Natura-ondarea eskuratzea, zabaltzea, mantentzea eta balioestea.

–Bizi-kalitatearen eremua:

  • Gizarte-inklusioa, genero-ikuspegia eta belaunaldien arteko harremanak hobetzea.
  • Etxebizitza eskuratzeko aukerak hobetzea.
  • Mugikortasuna hobetzea.
  • Digitalizazioa eta soluzio adimendunak babestea (prestakuntza eta talentua erakartzea).

Ebazpen honen xedea da hirugarren aldiz aldatzea Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 178E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarri arautzaileak, aipatutako eskualdeko lan-eremu orokorrak maila handiagoan exekutatzea sustatze aldera. Hala, 7119.02.01 azpineurriaren ("Partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren esparruan hautatutako eragiketen exekuzioa: sustatzaile publikoak eta pribatuak") oinarri arautzaile berriak ezartzen eta argitara ematen dira, ulergarriagoak izan daitezen, hobeki erabil daitezen eta administrazioa sinplifikatzea helburu, bat etorriz tokiko ekintza-taldeekin sinaturiko lankidetza-hitzarmenekin, zeinek helburu baitute partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak (LEADER) exekutatzea, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan.

Oinarri arautzaile hauen xedeko azpineurriari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatu behar zaio.

Egindako aldaketek alderdi berriak txertatzen dituzte diruz lagundu ezin diren 8.2 oinarriko kostuei dagokienez, 14. oinarriko erreferentziazko kostuei dagokienez, 1. eranskineko eragiketak hautatzeko irizpideei dagokienez eta egin beharreko bestelako doikuntza eta zuzenketa teknikoei dagokienez.

Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du ebazpen honi buruz.

Ebazpen hau maiatzaren 24ko 49/2023 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenaren babesean ematen da. Arau horrek Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren gobernantza-sistema, antolaketa eta funtzionamendua arautzen ditu, Nafarroan NPEPEa kudeatu eta gauzatzeko eskualdeko agintaritza izendatzen du, eta NBEUFek eta LGENFek Nafarroan finantzatutako gastuak ordaintzen dituen erakundearen baimenari eusten dio, bai eta haren antolaketa eta funtzionamendua ezartzen ere.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskumenak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak.

EBAZTEN DUT:

1. Hirugarren aldiz aldatzea 7119.02.01 azpineurriaren ("Partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren esparruan hautatutako eragiketen exekuzioa: sustatzaile publikoak eta pribatuak") 2023-2027 aldirako oinarri arautzaileak (ebazpen honen I. eranskinean daude jasota, dagozkien eranskinekin batera), bat etorriz tokiko ekintza-taldeekin sinaturiko lankidetza-hitzarmenekin, zeinek helburu baitute partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak (LEADER) exekutatzea, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan. Oinarri arautzaile horiek Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 178E/2023 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, eta 271E/2024 eta 344E/2025 ebazpenen bidez aldatu ziren.

Araudia ongi erabiltzea nahi denez, oinarri arautzaileak osorik argitaratzen dira, arau guztiak bilduta eta sinplifikatuta.

2. Laguntzen urteko deialdia tokiko ekintza-talde bakoitzak onetsiko du, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenetan ezarritako baldintzetan.

3. Finantza-zuzkidurak baimendu dira eta tokiko ekintza-taldeei eman zaizkie, Nafarroako Gobernuaren 2026ko ekitaldiko Gastuen Aurrekontu Orokorreko "NPEPE LGENF 2023-2027. Partaidetzazko toki garapena (Leader)" izeneko 720007 72300 7819 412103 partidaren kargura eta 2027tik 2029ra bitarteko aurrekontuetan horren baliokide diren partiden kargura, departamentuarekin izenpetutako hitzarmenaren bidez eta Gobernuak 2024ko uztailaren 3ko bilkuran hartutako 32122 Erabakiarekin bat, eta hartan gero izandako aldaketen arabera.

4. 7119 LEADER "Partaidetzazko toki-garapenerako laguntza" izeneko esku-hartzea kudeatzeko oinarri arautzaileak Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratuko dira, laguntza hauek arautzen dituen hitzarmenari esleitutako kodearekin (712835).

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 20an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK, 7119.02.01 AZPINEURRIA (ESTRATEGIAREN ESPARRUAN HAUTATUTAKO ERAGIKETEN EXEKUZIOA: SUSTATZAILE PUBLIKO ETA PRIBATUAK) ARAUTZEN DUTENAK 2023TIK 2027RA BITARTEKO EXEKUZIO-ALDIRAKO

(7119 Partaidetzazko toki-garapena - Leader. 2023-2027ko NPEaren Plan Estrategikoa Nafarroan)

I. ATALA.–JARDUKETAREN XEDEA ETA LURRALDE-EREMUA

1. oinarria.–Esku-hartzearen deskribapena.

7119 esku-hartzea (Partaidetzazko toki-garapena - LEADER) (2021/2115 EB Erregelamenduaren 77. artikulua) Nafarroako 2023-2027 NPEaren Plan Estrategikoan dago jasota (aurrerantzean, Nafarroako 2023-2027 NPEPE), azpineurri hauetan banatuta:

  • 7119.02. Estrategiaren esparruan hautatutako eragiketen exekuzioa:
    • 7119.02.01. PTGEaren exekuzioa: sustatzaile publiko eta pribatuak.
    • 7119.02.02. PTGEaren exekuzioa: tokiko ekintza-taldeak.
  • 7119.03. Tokiko ekintza-taldeen arteko lankidetza-jarduerak.
  • 7119.04. Tokiko ekintza-taldeen kudeaketa, jarraipena, ebaluazioa eta animazioa.

Agiri honen helburua da 7119.02.01 azpineurria (PTGEaren exekuzioa: sustatzaile publiko eta pribatuak) arautzen duten oinarriak ezartzea; horien deialdiak Nafarroako tokiko ekintza-taldeek egin eta elkarrekin kudeatuko dituzte, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 29ko 59E/2023 Ebazpenarekin bat, haren bidez onetsi baitziren partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak eta tokiko ekintza-taldearen izaera eman baitzitzaien Cederna-Garalur Elkarteari, EDER Partzuergoari, TEDER Elkarteari eta Nafarroako Erdialdearen Garapen Partzuergoari, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren eta departamentuarekin izenpetutako hitzarmenaren esparruan.

2. oinarria.–Lurralde-eremua.

1. oinarriko bigarren paragrafoan adierazitako azpineurria tokiko ekintza-talde bakoitzari esleitutako lurralde-eremuan aplikatzen ahal da, tokiko ekintza-taldearen eta departamentuaren arteko lankidetza-hitzarmenean ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren 7119 esku-hartzearen esparruan (Partaidetzazko toki-garapena - LEADER). Tokiko ekintza-talde bakoitzarekin sinatutako hitzarmenaren 2. eranskinean jasotzen da tokiko ekintza-talde bakoitzaren lurralde-eremua.

II. ATALA.–PARTAIDETZAZKO TOKI-GARAPENAREN ESTRATEGIAREN EXEKUZIOA: SUSTATZAILE PUBLIKO ETA PRIBATUENTZAKO LAGUNTZAK

3. oinarria.–Laguntzaren xedea.

7119.02.01 azpineurriak (PTGEaren exekuzioa: sustatzaile publiko eta pribatuentzako laguntzak) xede du partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak aplikatzen erraztea, tokiko ekintza-taldeez bestelako sustatzaile publiko eta pribatuen proiektuei lagunduz.

4. oinarria.–Laguntzaren onuradunak.

1. Honako hauek izan daitezke laguntzaren onuradun:

a) Proiektu produktiboetarako:

–Pertsona fisikoak, 18 urtetik gorakoak.

–Sozietate zibilak, eraldaketarako nekazaritza-sozietateak, kooperatibak, lan-sozietate anonimoak, enplegu-zentro bereziak eta merkataritza-izaerako beste edozein.

–Nortasun juridiko aitortua duten beste entitate batzuk: fundazioak, elkarteak, partzuergoak, sindikatuak, nekazaritzako erakunde profesionalak eta beste edozein elkarte.

b) Proiektu ez-produktiboetarako:

–Toki-entitate publikoak: kontzejuak, udalak edo udalez gaindikoak.

–Nortasun juridiko aitortua duten beste entitate batzuk: fundazioak, elkarteak, partzuergoak, sindikatuak, nekazaritzako erakunde profesionalak eta beste edozein elkarte.

2. 2023-2027 aldirako tokiko ekintza-taldeari atxikitzeko akordiorik ez duten toki-entitateak ezin izanen dira laguntzen zuzeneko eskatzaile izan, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 201E/2022 Ebazpenean xedatutakoaren arabera.

5. oinarria.–Aurreikusitako proiektu motak.

1. Proiektuaren helburuaren arabera, honelakoak izan daitezke:

a) Produktiboak: salmentarako ondasun edo/eta zerbitzu pribatuen ekoizpena dute helburu, edo merkaturatzen ahal direnak edo titulartasun pribatuko jabegoen balioa handitzen dutenak. Proiektu produktiboek enplegua sortu edo mantendu behar dute.

b) Ez-produktiboak: ondasun edo zerbitzu publikoetako gastu eta inbertsioak direnak edo saldu ezin direnak, eta entitate publikoek emandakoak, beren eginkizunak betetzeko gastu arruntei eragiten ez badiete.

c) Lankidetzakoak: 2 entitatek edo gehiagok parte hartzen badute. Kasu horietan:

a. Espediente bat izapidetuko da parte hartzen duen entitate edo pertsona bakoitzeko, guztiak izan daitezen laguntzaren eskatzaileak eta onuradun potentzialak.

b. Bakoitzari dagozkion inbertsioak eta gastuak esleituko zaizkio, proiektua gauzatzeko biek sinatutako lankidetza-hitzarmenean ezarritakoaren arabera.

c. 11. oinarrian ezarritako hautaketa-irizpideen guztizko puntuazioan, entitate bakoitzari aplikatuko zaio parte hartzen duen udalerri bakoitzeko biztanleriaren batezbesteko haztatua.

2. Proiektu diruz lagungarri guztiek dagokion tokiko ekintza-taldearen PTGEan zehaztutako ekintza-planean jasota egon behar dute, eta plan horretan ezarritako muga eta baldintzekin bat etorri, tokiko ekintza-taldearen eta departamentuaren arteko lankidetza-hitzarmenaren arabera. Tokiko ekintza-talde bakoitzaren ekintza-plana tokiko ekintza-talde bakoitzarekin sinatutako hitzarmenaren 3. eranskinean aurkezten da, eta taldeari dagokion deialdi bakoitzean argitaratuko da, ekintza-ildoen araberako dirulaguntzen baldintza bereziak gehituta.

3. Diruz lagundutako proiektuak ahalbidetu behar du proposatutako jardueraren funtzionamendu osoa, eta, beraz, ez dira diruz lagunduko zatitutako edo faseka egindako proiektuak, zati edo faseek modu independentean funtzionatu ezin badute. Dirulaguntzaren xedeko proiektua proiektu handiago baten zatia bada, dirulaguntza jasotzeko baldintza izanen da berezko entitatea eta izaera finalista izatea, modu independentean eta bera bakarrik hartuta.

4. Honako proiektu mota hauek ez dira diruz lagunduko:

a) Farmaziak, finantza-erakundeak, loteria-administrazioak eta estankoak.

b) Nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpenarekin zuzenean lotutako proiektu produktiboak.

c) Diruz lagundu daitekeen inbertsio osoa 150.000 eurotik gorakoa duten nekazaritzako elikagaien eraldaketa-proiektuak.

d) Nekazaritza-zerbitzuak, hau da, hirugarrenentzako nekazaritza-lanak egitea.

e) Apartamentu turistikoak, erabilera turistikoko etxebizitzak eta landa-turismoko etxebizitzak edo etxeak.

f) Pertsona/entitate eskatzailearen erabilera pribatuko ondasunen gainean egindako jarduketak.

g) Energia berriztagarri garbiak instalatzearekin lotutako jarduerak, autokontsumorako soilik erabiltzen direnak izan ezik.

h) Joko-lokalak eta apustu-etxeak.

i) Lehendik dauden programak edo ekintzak, edo behin eta berriz egiten direnak.

j) Helburu nagusitzat hiriguneak urbanizatzea edo edertzea duten jarduketak, bai eta udal eskumeneko oinarrizko zerbitzuen azpiegituretan egiten diren inbertsioak ere.

6. oinarria.–Laguntza jasotzeko bete beharrekoak.

1. Laguntzen araubide honetan sartzeko, eskatzaileek honako beharkizun hauek bete beharko dituzte:

a) Pertsona fisikoen kasuan, laguntza eskatzeko unean 18 urte beteta izatea.

b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan adierazitako debeku-egoeretan ez egotea.

c) Proiektua produktiboa bada, enpresa txiki edo ertaina izatea, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EE Gomendioaren arabera, eta enplegua sortzea edo mantentzea.

2. Gainera, gauzatu beharreko proiektuari dagokionez, honako betebehar hauek bete beharko dira:

a) Talde deitzailearen PTGEan sartutako udalerri batean edo batzuetan egotea.

b) Talde deitzailearen PTGEaren helburu edo ekintza-ildoetako batean laguntzea.

c) Honelako jarduketei lotutako proiektuen kasuan:

–Turismoa, ostatu-zerbitzuak, aisialdikoak eta antzekoak: departamentu eskudunak emandako aldeko txostena behar da.

Hala badagokio, ingurumen-inpaktuaren balorazioa egin beharko da, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen arabera. Era berean, proiektu motagatik egokia den beste edozein txosten.

Nolanahi ere, unitate arduradunek zehazten dituzten neurri zuzentzaileak aplikatuko dira eta, hala badagokio, obra-lizentzia eskatuko da.

d) Laguntza-eskaeraren xedeko inbertsioak/gastuak hasita ez egotea eskaera aurkezten den eguna baino lehen, kostu orokorrak eta/edo proiektua garatzeko lizentziak kenduta, betiere 2022ko abuztuaren 31ren ondorengoak badira (Batzordeak egun horretan eman zuen C (2022) 6017 Azken Betearazpen Erabakia, Nafarroako 2023-2027 NPEPEa onesten duena).

e) Deskripzio-memoria aurkeztea, gutxienez honako eduki honekin:

–Entitate fisiko edo juridiko sustatzailearen deskribapena.

–Proiektuaren xedea: jarduketaren izaera, tamaina eta kokapena.

–Proiektuaren ezaugarriak: hasierako egoeraren xehetasuna eta proposatutako jardueren justifikazioa.

–Proiektuaren mugarriak eta helburuak, tokiko ekintza-talde deitzailearen PTGEaren esparruan definitutako eta neurgarriak diren adierazleen bidez.

–Inplementazio-plana, proiektua gauzatzeko jarduera bakoitza egiteak dakartzan faseen egutegia eta banakapena barne.

–Aurreikusitako inbertsio/gastuaren aurrekontu xehatua, zerga-oinarriari eta BEZari dagozkien zenbatekoak banakatuta.

–Araudi aplikagarriaren xehetasunak eta betetzearen justifikazioa.

f) Proiektua produktiboa denean, aurrekoez gain:

–Enpresa-plana aurkeztea, inbertsioen eta gastuen bideragarritasun teknikoa, komertziala, ekonomikoa eta finantzarioa egiaztatzen duena, eragiketa diruz lagungarriaren iraunkortasun-konpromisoen arabera. Besteak beste, alderdi hauek deskribatuko ditu:

  • Zenbat lanpostu sortu edo mantentzen dituen jarduerak.
  • Marketin-plana: merkatuaren azterketa, merkataritzako helburua eta salmenta, prezio, banaketa eta merkaturatzeari buruzko aurreikuspena.
  • Eragiketa-plana: ekoizpen-prozesua, teknologia-maila, baliabide materialak (makinak, lanabesak, ibilgailuak...), giza baliabideak eta ekoizteko, hornitzeko eta biltegiratzeko ahalmena.
  • Ekonomia- eta finantza-plana, behin-behineko ustiapen-kontua, behin-behineko balantzea eta finantzabideak.

7. oinarria.–Pertsona edo entitate onuradunen konpromisoak eta betebeharrak.

Pertsona edo entitate onuradunek konpromiso hauek hartuko dituzte:

a) Gardentasun-betebeharraren gaineko adierazpena aurkeztea dirulaguntza eman zaiola jakinarazi eta hilabeteko epean, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz eta 26. oinarrian ezarritakoarekin bat.

b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

c) Proiektua gauzatzea aplikatzekoa den Europar Batasuneko, Espainiako eta tokiko araudiaren arabera.

d) Eragiketa garatzea talde deitzailearen PTGEak estalitako lurraldean.

e) Proiektua gauzatzea dirulaguntza emateko ebazpenean adierazten den epean, deusetan galarazi gabe bidezko arrazoiak daudenean onartzen ahal diren luzapenak, 16. oinarrian ezarritakoarekin bat.

f) Laguntzak jasotzeko gastuak eta ordainketak justifikatzea, proiektua gauzatzeko eta justifikatzeko ezarritako epeetan, eta dagozkion dokumentuak gordetzea, elektronikoak barne.

g) Kostuen moderazioari dagokiona betetzea, 14. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

h) Xede bererako beste dirulaguntza batzuk eskatu edo jaso izanaren berri ematea.

i) Bost urtez mantentzea laguntzaren xedeko inbertsioak, dirulaguntzaren azken ordainketaren ebazpenaren egunetik hasita, ezinbesteko kasuetan izan ezik. Enpresa txiki eta ertainek hiru urtez mantendu beharko dituzte sortutako inbertsioak eta lanpostuak, azken ordainketaren ebazpenaren egunetik hasita, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

j) Jendeari eragiketaren helburuaren berri eta LGENFek emandako laguntzaren berri ematea, 27. oinarrian ezarritako baldintzak betez.

k) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari helaraztea azpineurriaren ebaluaziorako eta jarraipenerako adierazleak prestatzeko behar diren datuak.

l) Laguntza ongi eman dela eta gerora konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak eta egiaztapenak onartzea. Egiaztapen-lan horiek honako hauek egin ditzakete: Europako Batzordeak, NBEUF-LGENF laguntzen erakunde ordaintzaileak, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren kudeaketa-agintaritzak, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, Kontuen Auzitegiak, Nafarroako Kontuen Ganberak eta Nafarroako Gobernuaren fiskalizazio-organoek.

m) Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren kudeaketa-agintaritzak zehazten duen beste edozein.

8. oinarria.–Kostu diruz lagungarriak.

1. Kostu diruz lagungarriak honako hauek dira:

a) Ondasun higiezinak eskuratzea (laguntza jaso dezakeen inbertsio osoaren %25era mugatuta), baldin eta tasazio-txostena aurkezten bada. Txosten horretan, behar bezala justifikatu beharko da zein den merkatuko prezioa, ondasuna eta kokatuta dagoen lursaila bereizita, eta ondasunak ez duela aldez aurretik beste dirulaguntzarik jaso.

b) Ondasun higiezinak eraikitzea edo hobetzea: premia berrietara egokitzeko inbertsioak, ez konponketa hutsak edo mantentze-lanak.

c) Ekipamendu-ondasunen zuzkidura: makinak eta ekipamenduak erostea, makineriarako eta ekipamenduetarako instalazioak barne.

d) Kostu orokorrak, b) eta c) ataletan jasotako kostu diruz lagungarriei lotutakoak (atal horien gaineko %12ra mugatuta): proiektuak idaztea, obra-zuzendaritzak, analisiak, saiakuntzak, muntaketa- eta eragiketa-ingeniaritza eta obra-lizentziak, jarduera sailkatuetarako lizentziak, lehen erabilerako lizentzia, irekitzeko lizentzia eta udal-tasak.

e) Inbertsio ukiezinak: programa informatikoen erosketa, garapena eta lizentziak.

f) Proiektuaren sustapena eta zabalkundea. Argitalpenen kasuan, dohainik banatzeko 250 ale argitaratu beharko dira gutxienez, eta proiektuetan sartutako prestakuntza-ekintzek 20 prestakuntza-ordutik gorakoak izan beharko dute, eta gutxienez 10 parte-hartzailerentzat eginen dira.

g) Proiektuaren xedearekin zerikusia duten bestelako laguntza teknikoak.

2. Honako hauek ekarritako kostuak ez dira diruz lagungarriak:

a) Lurrak erostea eta erosketarekin lotutako gastuak, ezta urbanizazio-obrak ere.

b) Ordezpen huts diren inbertsioak, salbu eta erosten diren makinak edo ekipamendua aurrekoak ez bezalakoak badira, erabilitako teknologiagatik, haien errendimenduagatik edo 10 urtetik gorako antzinatasuna izateagatik.

c) Errentamendu finantzarioa eta/edo erosteko aukera duen errentamendua makinak eta ekipamenduak eskuratzeko.

d) Bigarren eskuko makinak eta ekipamenduak erostea, faktura, ordainagiri eta tasazio-txostenaren bidez justifikatuta ez badago. Haietan merkatuko prezioa justifikatu beharko da, eta adierazi ondasuna ez dela laguntza nazionalarekin edo Europar Batasunaren laguntzarekin finantzatu erosketa edo finantza-errentamendua egin aurreko bost urteetan.

e) Ibilgailuak, salbu eta proiektuaren helburua lortzeko egokitzapenen bat –teknikoa nahiz erabilerarena– egina dutenak, dauzkaten ezaugarriengatik helburu horretarako bakarrik erabil badaitezke. Inola ere ez dira diruz lagungarriak izanen gidaririk gabe alokatzen diren ibilgailuak.

f) Material suntsikorra.

g) Eskudiruzko ordainketak.

h) Enpresa baten ohiko funtzionamendua, hornidurak, interesak eta horien birfinantzaketa, langileria-gastuak, dietak eta kilometrajea, aseguruak eta beste gastu orokor batzuk.

i) Gastu orokorrak eta industria-mozkina.

j) Pertsona edo entitate onuradunak berreskura dezakeen BEZa ordaintzeko gastuak, interes zordunak eta eragiketa finantzarioen gastuak. Laguntzaren xede den jarduerarengatik BEZaren aitorpena egiten ez duten pertsona juridikoentzat baino ez da diruz lagunduko BEZa. Hori hala dela egiaztatzeko, pertsona juridikoek salbuespen-ziurtagiria aurkeztu beharko dute, salbuespenaren kasuistika guztiekin. Pertsona juridiko horrek BEZaren aitorpena egitera behartzen duen beste jarduera mota bat egiten badu, kontrolatu beharko da ez duela zerga horren kenkaria egin diruz lagundutako fakturengatik. Kasu horretan, entitate onuradunak dagokion BEZaren aitorpena aurkeztu beharko du.

k) Ondasunak eskualdatzea ezkontideen artean eta lehen eta bigarren mailako ahaideen artean, eskualdatzeko prozedura edo modua edozein dela ere, bai eta pertsona fisiko eta juridikoen artean ere, lehenengoak bigarrenen bazkideak badira.

l) Laguntza-eskaera aurkeztu aurretik egindako inbertsioak eta/edo gastuak, 1.d) atalean definitutako kostu orokorrak eta proiektua garatzeko lizentziak izan ezik, 2022ko abuztuaren 31ren ondorengoak badira, hori baita 2023-2027 NPEPEak indarra hartzeko data.

m) Ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta finantzariotik eta enpresa-planean garatutako jarduerarekiko koherentziaren ikuspuntutik, gauzatzeko beharra eta bideragarritasuna behar bezala egiaztatuta ez duten inbertsioak. Gainera, inbertsioak, egin nahi den jarduerarekin alderaturik, tamaina eta/edo edukiera aldetik gehiegizkoak direnean, justifikatu gabeko inbertsiotzat hartzen ahal dira; berdin jardueraren ekoizpen-orientazioari egokiak ez zaizkionak. Proiektuak etxebizitza partikularra eta/edo langileek erabiltzeko eremuak baditu, eskaerak argi bereiziko du jarduera ekonomikoari dagokion zatia. Kasu horretan, diruz lagunduko da bakarrik jarduera ekonomikorako erabiltzen diren inbertsioen zati proportzionala, jarduera ekonomikoarekin lotura zuzena eta zalantza gabea duena.

n) Diruz lagunduriko jardueraren izaerarekin bat ez datozenak.

o) Abereak erosteko eta landaketak egiteko gastuak.

3. Azpikontratazioak. Nortasun juridiko aitortua duten entitate eskatzaileei dagokienez (fundazioak, elkarteak, partzuergoak, sindikatuak, nekazaritzako erakunde profesionalak), azpikontrataziotzat hartuko da entitate onuradunak hirugarrenekin hitzartzen duenean proiektuaren zati bat gauzatzea, jarduera horiek bere kabuz egiten ahal baditu ere, horretarako baliabide berekiak dituelako. Dirulaguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoaren %20 azpikontratatzen ahalko da hirugarrenekin, gehienez, baldin eta:

a) Deialdi honetan zehaztutako gastu diruz lagungarriak badira.

b) Laguntzen eskaeran adierazten bada eta organo emaileak baimentzen badu gastu hori gastu diruz lagungarrien artean sartzea, 14. oinarrian ezarritako kostuen moderazioa betetzen dela ziurtatuta betiere.

c) Dirulaguntzak jasotzeko desgaiturik dauden entitateak ez badira.

d) Ez badira deialdi berean dirulaguntzak eskatu eta horiek lortu ez dituzten entitateak, beharkizunak ez betetzeagatik edo gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik.

e) Gastu horiek justifikatzen badira faktura eta ordainagiria aurkeztuta.

9. oinarria.–Laguntza kalkulatzeko sistema.

1. Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, kostu diruz lagungarriei laguntza-portzentaje edo -intentsitate bat aplikatzen zaie, betiere Nafarroako 2023-2027 NPEPEan ezarritako mugen barruan:

a) Aplikatu beharreko laguntza-intentsitate edo -portzentajea:

–Proiektu produktiboak: zenbateko diruz lagungarriaren %40 gehienez.

–Proiektu ez-produktiboak: inbertsio eta/edo gastu diruz lagungarriaren zenbatekoaren %75 gehienez.

b) Laguntzaren gehieneko zenbatekoa: 200.000 euro proiektuko. Tokiko ekintza-taldeen deialdietan, mugatuta egoten ahalko da entitate eskatzaile bakoitzak aurkezten dituen laguntza-eskaeren kopurua.

2. Laguntzaren portzentaje zehatza eta tokiko ekintza-taldeak proposatutako gehieneko zenbatekoak partaidetzazko toki-garapenaren estrategian aurreikusitako ekintzetan zehaztutakoak dira, eta dagozkien deialdietan argitaratuko dituzte, dirulaguntzetarako baldintzen ezaugarri bereziekin, oinarri arautzaile hauen esparruan.

3. LGENFek laguntza osoaren %45eko parte-hartzea izanen du kostu publiko diruz lagungarrian.

10. oinarria.–Deialdia.

1. Tokiko ekintza-taldeak eginen du 7119.02.01. azpineurrirako (PTGEaren exekuzioa: sustatzaile publiko eta pribatuak) laguntzaren deialdia, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta. Hilabeteko epea egonen da eskaerak aurkezteko, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

2. Ematen diren laguntzak aurrekontu-baliabide erabilgarrietara egokitzeko, tokiko ekintza-taldeak objektibotasunaren, inpartzialtasunaren, eraginkortasunaren, efizientziaren, gardentasunaren, publizitatearen eta lehia askearen printzipioak aplikatuko ditu. Dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraz emanen dira, eta aurkeztutako proiektuen artean hurrenkera ezarriko da, hautaketa-irizpide batzuen arabera.

3. Deialdian, aurrekontu ekitaldi bakar baterako erabilgarri den aurrekontu osoa ezarriko da. Eskaera nahikorik aurkezten ez bada eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak baimena ematen badu, bigarren deialdi bat egiten ahalko da konprometitu gabeko funtsekin. Nolanahi ere, deialdian zuzkidura zatituta ezarriko da, proiektu produktiboetarako eta ez-produktiboetarako. Proiektu produktiboetarako ezarritako hasierako zuzkidura, gutxienez, 7119.02.01 lerrorako esleitutako zuzkiduraren %50 izanen da. Proiektu produktiboetarako ezarritako zuzkidura nahikoa ez bada laguntza onartu zaien proiektuen zerrendarako, ez-produktiboen zerrendan gelditzen den zuzkidura erabilgarria baliatzen ahalko da, eta alderantziz.

4. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta gutxienez informazio hau izanen du:

a) Herritarrek non eta nola egin ditzaketen beren kontsultak, eta argitaratutako oinarri arautzaileen esteka.

b) PTGEaren lurralde-eremua, departamentuarekin sinatutako hitzarmenaren arabera.

c) Eragiketak hautatzeko irizpideak. Taldeak proiektu produktiboetarako eta ez-produktiboetarako irizpideen taula bereiziak argitaratuko ditu, 11. oinarriaren arabera.

d) Ekintza-plana eta lehentasunezko ildoak, adierazita proiektu diruz lagungarrien laguntza- eta inbertsio-mugak eta dirulaguntzak emateko baldintza partikularrak, ekintza-ildoen arabera, departamentuarekin izenpetutako hitzarmenari jarraikiz.

e) Aurrekontu-partidak eta ekitaldirako konprometitzen den finantza-zuzkidura, oinarri honen 3. atalaren arabera. Tokiko ekintza-taldeak diru kopuru jakin bat erreserbatu badu proiektu bereki baterako, departamentuarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren bederatzigarren klausularen 1.b atalaren arabera, proiektuaren izenburua eta erreserbatutako zenbatekoa jaso beharko dira.

f) Nafarroako Gobernuaren eta LGENFen informazioa eta publizitatea, laguntzen finantzatzaile diren aldetik.

g) Deialdiari eta aurkeztutako eta emandako proiektuei eragiten dieten epeak, hala proiektuak aurkezteko nola gauzatzeko.

h) Beharrezko dokumentazioa, eta eskaerak aurkezteko prozedura-eskuliburuan ezarritako formularioak.

5. Tokiko ekintza-taldeak deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik:

a) Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren jarraipen-batzordeak ontzat eman behar ditu oinarri arautzaile honetan aplikatzekoak diren hautaketa-irizpideak.

b) Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuak aztertuko du ea tokiko ekintza-taldeak proposatutako deialdien edukia egokitzen den oinarri arautzaileetan eta departamentuarekiko lankidetza-hitzarmenean ezarritakora.

11. oinarria.–Eragiketak hautatzeko irizpideak.

1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira 7119.02.01. azpineurriaren (PTGEaren exekuzioa: sustatzaile publiko eta pribatuak) laguntzak, aurkeztutako eskaerak alderatuz, haien arteko lehentasuna ezartzeko.

2. Eragiketak hautatzeko irizpideak, tokiko ekintza-taldearen deialdian argitaratzen direnak, bat etorriko dira dagokion PTGEan eta oinarri arautzaile hauen 1. eranskinean ezarritako tauletan ezarritakoarekin.

Deialdi bakoitzean, taldeak taula horiek argitaratu beharko ditu, deialdian aplikatu beharreko irizpideei buruzko informazioarekin, eta honako gutxieneko informazio honekin osatu: irizpidearen aldaketak eta mailaketak, irizpide bakoitzerako aplikatu beharreko gehieneko puntuazioa eta pertsona/entitate eskatzaileak horiek betetzen direla justifikatzeko aurkeztu beharreko dokumentuak. Argitaratu aurretik, deialdi bakoitzean aplikatu beharreko irizpideen taula osoa unitate kudeatzaileak berrikusiko du eta Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren jarraipen-batzordeak onetsiko du.

3. Eskaeren lehentasuna eskatutako eragiketa bakoitzari emandako puntuen baturatik aterako da, ezarritako balorazio-irizpideen arabera, gehienez 70 punturekin.

4. Laguntza eskuratzeko gutxieneko puntuazioa gehieneko puntuazioaren %30 izanen da gutxienez. Hortik beherako puntuazioa lortzen duten eskaerak ezetsi eginen dira. Lankidetzako proiektuei 5.1.c oinarrian ezarritakoaren arabera esleituko zaizkie puntuak.

5. Berdinketa gertatuz gero, puntuazio handiena duen proiektuak izanen du lehentasuna, hurrenkera honetan:

1. C taldea: Enplegua, ekintzailetza eta lankidetza.

2. D taldea: Proiektuak PTGEaren helburuei egiten dien ekarpena.

3. A taldea: Pertsona/entitate eskatzailearen ezaugarriak.

4. B taldea: Proiektua kokatzen den udalerriak/eremuak despopulazioa izateko zer arrisku eta ezaugarri duen.

5. Azkenik, eta berdinketak irauten badu, guztizko gastu diruz lagungarri handiena eskatu duen proiektua lehenetsiko da.

6. Entitate/pertsona eskatzaileak adierazi beharko du, berariaz, zer hautapen-irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hori erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da, laguntza-eskaera aurkeztean irizpideak betetzeari dagokionez edo, behar denean, eskaerak aurkezteko epea bukatzean betetzeari dagokionez.

7. Eskatutako hautapen-irizpideek ekarritako puntuak bakarrik emanen dira. Baldin betetzeko modu bat baino gehiago onartzen dituen irizpide bat hautatu bada, puntu gehien ematen dituen egoera hartuko da aintzat, eskura dagoen informazioarekin egiaztatzen ahal bada.

12. oinarria.–Laguntza-eskaerak aurkeztea.

1. Interesa duten pertsonek/entitateek eskaerak aurkeztuko dituzte tokiko ekintza-taldeak deialdian horretarako ezartzen duen epean eta moduan.

2. Eskaerak eta harekin batera doazen agiriak horretarako ezarritako programaren bidez (SGANA) aurkeztu behar dira nahitaez. Tokiko ekintza-taldeko teknikarien bidez sartzen da bertara. Behin programaren bitartez izapidetu ondoren, eskaerak Administrazioan aurkeztutzat joko dira, sarrera-idazpenetan datu hauek jasota daudenean: sarrera-erregistroko zenbakia eta aurkezpenaren data eta ordua.

3. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoarekin bat, eskaerak ez dira aurkeztutzat joko baldin eta bat ez badatoz tokiko ekintza-taldeetako teknikariek erabiltzen duten aplikazio informatikoan eskuragarri dagoen eskaera-ereduarekin, edo horretarako ezarritako programaren bidez aurkezten ez badira. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskabide horiek ezin izanen dira zuzendu.

4. Eskaerarekin batera, 2. eranskinean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

5. Laguntza-eskaerarekin batera aurkeztu behar diren deskribapen-memoria, enpresa-plana edo proiektuaren aurrekontua falta badira, gabezia hori ezin izanen da zuzendu, eta laguntza-eskaera ez da onartuko.

13. oinarria.–Laguntza-eskaerak egiaztatu eta baliozkotzea.

1. Laguntza-eskaera jaso ondoren, tokiko ekintza-taldeko talde teknikoak egiaztatuko du osorik dagoela eskatutako dokumentazioari dagokionez. Akatsen bat atzemanez gero, 10 egun balioduneko gehieneko epea emanen zaio interesdunari akatsa zuzen dezan, eta adieraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta taldeko erabaki-organoak espedientea artxibatzeko ebazpena emanen duela. Ebazpen hori interesdunari jakinaraziko zaio.

2. Dokumentazioa oso-osorik dagoenean, behar diren kontrolak eginen dira, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatzearren. Bereziki, tokiko ekintza-taldeko teknikariek honako hauek egiaztatuko dituzte:

a) Eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu den.

b) Eskatutako inbertsioak/gastuak hasi gabe dauden, eta hasi ez izanaren akta eginen da, hala dela frogatzen duena.

c) Laguntzaren xede den eragiketaren eta pertsona/entitate eskatzailearen onargarritasuna.

d) Laguntzak jasotzeko betebeharrak.

e) Hautapen-irizpideak betetzen diren.

f) Eragiketaren kostuen onargarritasuna.

g) Proposaturiko kostuen moderazioa.

h) Eragiketak Espainiako, Europar Batasuneko eta tokiko xedapenak betetzen dituen, bereziki kontratazio publikoari, estatu-laguntzei eta gainerako nahitaezko arauei dagokienez, bidezkoa bada.

3. Taldeko talde teknikoak honako hauek idatziko ditu:

a) Hautagarritasunaren eta bideragarritasunaren kontrol-zerrenda, non egiaztatzen baita proiektua estrategiarekin bat datorrela eta haren bideragarritasun ekonomikoa, lurraldekoa edo soziala, dagokionaren arabera.

b) Dirulaguntzarako baldintzen kontrol-zerrenda, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskuordetuta egina. Proiektua Nafarroako 2023-2027 NPEPEra egokitzeari eta oinarri arautzaileetan ezarritako administrazio-kontrolak betetzeari buruzkoa da.

4. Tokiko ekintza-taldeko administrazio- eta finantza-arduradunak (aurrerantzean, AFA) talde teknikoak egindako lana gainbegiratuko du, eta taldearen eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren artean izenpetutako hitzarmenaren klausula orokorretan jasotako alderdiak egiaztatuko ditu, gutxienez.

14. oinarria.–Kostuen moderazioa.

Dirulaguntzak ematean gastu publikoaren efizientzia bilatzen duen ekonomia-printzipioaren arabera, Plan Estrategikoaren esku-hartzeen eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuen kudeaketa- eta kontrol-sistema arautzen duen abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 82. artikuluak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluak exijitzen dute proposatutako kostuen moderazioa egiaztatzea, eta horren ebaluaziorako metodologia zehazten dute.

1. Ondorio horietarako, eta kostuen moderazioaren printzipioa aplikatzen dela bermatzeko, tokiko ekintza-taldeak honako sistema hauek erabiltzen ditu, bere PTGEaren ekintza-planaren arabera eta erabileraren lehentasun-ordena honetan:

1.1. Erreferentziako kostuak (zenbatekoak BEZik gabe hartuta): zenbateko diruz lagungarria izanen da entitate eskatzaileak aurkeztuaren eta modulu hauek aplikatzearen ondoriozkoaren arteko txikiena:

1.1.2. Proiektu teknikoaren edo memoria baloratuaren gainean:

1.1.2.1. Honela kalkulatzen da erreferentziako kostuaren balioa, euro/m² eraikitan neurtua: eraikuntzako oinarrizko modulua (616,20 euro/m² eraikia) aurkeztutako proiektuaren bi koefizienterekin haztatua –bata establezimenduaren tipologiari dagokiona (TK) eta bestea obra-intentsitateari dagokiona (IK)–, taula honetan agertzen den bezala:

OBRA-INTENTSITATEA

Eraikuntzaren/egokitzapenaren tipologia

TK IK

Eraikuntza/egokitzapen orokorra

Egokitzapena, egitura eta zimenduak ukitu gabe

Eraberritze partzial
espezifikoa (irisgarritasuna edo energia-efizientzia hobetzeko)
1

Eraikuntza,
hargunerik
gabeko lurretan

IK (a) = 1

IK (b) = 0,75

IK (c) = 0,3

IK (d) = 1,15

Bulegoak eta merkataritzako lokalak

Honako hauetarako higiezinak: bulegoak (administratibo zein teknikoak, konpartimentuetan banatuak zein ez), eta berariazko instalaziorik behar ez duten saltokiak

TK (a) = 1,4

862,68

647,01

258,80

992,08

Gizarte-, kultura- edo hezkuntza-zentroak

Honako hauetarako higiezinak: gizarte- eta kultura-erabilerakoak, erabilera anitzeko gelak, liburutegiak, haurtzaindegiak, akademiak, jantokiak eta erakustaretoak

TK (b) = 1,65

1.016,73

762,55

305,02

1.169,24

Kontsultategiak eta laborategiak

Honako hauetarako higiezinak: fisioterapia- eta nutrizio-kontsultategiak, albaitari-klinikak, kalitate-laborategiak eta abar

IK (c) = 1,74

1.072,19

804,14

321,66

1.233,02

Ostalaritza/janari-­prestalekuak

Landa-ostatuak, jatetxeak, kafetegiak eta bestelako establezimenduak, berariazko instalazioak behar dituztenak, esaterako janari-lantegiak, janari prestatuko establezimenduak, okindegiak eta gaztandegiak

IK (d) = 2,10

1.294,02

970,52

388,21

1.488,12

Ekoizpen zentroak

Higiezinak, ekoizpen-jarduera jakin bat duten industria-nabeetan kokatuak

TK (e) = 0,88

542,26

406,69

162,68

623,59

(1) Eraberritze partzialeko bi motak dituzten obra proiektuetan, IK (b) motakotzat hartuko da obra-intentsitatea: egokitzapena, egitura eta zimenduak ukitu gabe.

1.1.2.2. Proiektuan sartutako instalazio fotovoltaikoen kasuan, gehieneko kostu hautagarria bi osagai hauen batura izanen da:

–Panel fotovoltaikoetan instalaturiko potentziari (P) dagokion erreferentziako kostua, formula honen arabera:

P

POTENTZIA PANELETAN (kWp)

ERREFERENTZIAKO KOSTUA
(euro/kWp) (BEZik gabe)

P<=5

4.082,50 + B

5<P<=20

2.850,00 - (70 x P) + B

P>20

1.510,00 - (3 x P) + B

–P instalatutako potentzia-erpina da; eta B, bateriak erabiliz gero gehitu behar den batugaia, erabilitako bateria motaren araberakoa:

BATERIA MOTA

B

(euro/kWp) (BEZik gabe)

Litioa

750,00

Bestelako bateriak

200,00

Bateriarik gabe

0,00

1.1.2.3. Ibilbideak eta bidezidorrak eraikitzeko edo hobetzeko (seinaleak barne): 1.675,00 euro/km.

1.1.3. Proformako fakturen gainean:

1.1.3.1. Ekipamendu-ondasunak (metro koadro erabilgarria, proiektu teknikoan edo memoria baloratuan ezarritako azaleraren arabera):

TIPOLOGIA

SUKALDERIK
GABE

SUKALDEAREKIN

Merkataritzako lokalen edo bulegoen ekipamendua –TK (a)–

325,00

440,00

Gizarte-, kultura- edo hezkuntza-zentroen ekipamendua –TK (b)–

325,00

440,00

Kontsultategi eta laborategien ekipamendua –TK (c)–

440,00

Landa-ostatura, ostalaritzara eta janari-lantegietara bideratutako establezimenduen ekipamendua –TK (d)–

440,00

Ekoizpen-zentroen ekipamendua –TK (e)–

325,00

440,00

1.1.2.1. Komunikazio-plana (modulu honetarako erreferentziako kostu unitarioa kalkulatzen da modulua osatzen duten elementuen erreferentziako kostu unitarioak batuz, eta barnean hartzen dituen elementuen konbinazioak zehaztuko du):

ELEMENTUA

DESKRIBAPENA

ERREFERENTZIAKO
KOSTUA

(euro/elementu)

1

Branding-a

Irudi korporatiboaren diseinua, logotipoa, paper-gauzen diseinua, sare sozialen diseinua...

1.900,00

2

Proiektuaren webgunea diseinatzea eta sortzea

Webgunearen diseinua eta sorrera, edukien edizioa, ostatatzea eta mantentze-lanak

2.150,00

3

Proiektua sustatzeko bideoa

Proiektua eta haren emaitzak sustatzeko eta/edo zabaltzeko bideo profesionala (azpitituluak eta itzulpena barne)

4.500,00

4

Argitalpenak komunikabideetan

Argitalpenak komunikabideetan: irratiko iragarkiak, prentsako edo telebistako iragarkiak, etab.

10.000,00

5

Dibulgazio-materiala sortzea

Paper-gauzak eta antzekoak (batez ere, bi dimentsioko euskarria dutenak): liburuxkak, flyerrak, triptikoak, kartelak, roll up-ak, biniloak eta bestelakoak diseinatzea, maketatzea eta inprimatzea

2.150,00

1-5

Komunikazio-plana

Aurreko elementuen edozein konbinazio biltzen duen komunikazio-plana

Planean sartutako
elementuen erreferentziako kostuen batura

1.1.2.2. Jardunaldien edo prestakuntza-ekintzen cateringa:

MOTA

ERREFERENTZIAKO
KOSTUA (euro/pertsona)

Kafea hartzeko atsedenaldirako cateringa

15

Aperitiborako eta bazkarirako cateringa

26

1.1.2.3. Autobusa alokatzea dibulgazio jardunaldi, azoka, mintegi edo biltzarrerako (kilometroak ≤ 450 km eta iraupena ≤ 10 h):

LANPOSTU KOP.

ERREFERENTZIAKO
KOSTUA (eurotan)

25 baino gutxiago

548,00

26 - 38

673,00

39 - 55

815,00

55 baino gehiago

877,00

1.1.2.4. Dietak:

KONTZEPTUA

ERREFERENTZIAKO
KOSTUA (BEZik gabe)

Ostatua (gosaria barne)

90,50 euro pertsonako eta eguneko

Otordua (bazkaria edo afaria)

26,00 euro pertsonako eta otorduko

1.1.2.5. Aurrekoak ez diren beste ordainsari batzuk, laguntza teknikoa emateagatik proiekturako behar ziren lanei, ikerketei eta prozedurei: 45 euro/ordu.

1.2. Eskaintza desberdinen alderaketa: erreferentziako kostuak aplikagarriak ez direnean erabiltzen da. Hautaketa egin behar da gutxienez hiru aurrekonturen artean (proformako fakturak eta/edo proiektu edo memoria teknikoa, dagokionaren arabera), zeinak entitate eskatzaileak eskaerarekin batera aurkeztu beharko baititu.

Eskaintzak enpresa hornitzaile independenteek eginak izan beharko dira, eta obra-, ondasun- edo zerbitzu-proiektu beraren gainean prestaturiko aurrekontu, eskaintza edo proformako fakturekin justifikatu behar dira, merkatuko preziora egokitzen dela justifikatzeko.

Horretaz gain, aurkeztutako aurrekontuek, eskaintzek edo proformako fakturek legeak eskatzen duen informazioa izan behar dute, enpresa hornitzailea identifikatzen duten datuen informazio fidagarria bilduta eta, orobat, zehatz-mehatz azalduta entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan egiteko gaitasunak, tamaina eta abar.

Zenbateko diruz lagungarria finkatzeko, ikuspuntu ekonomikotik onuragarriena den proposamenean agertzen den zenbatekoa hartuko da oinarri.

1.3. Ebaluazio-batzordea: eskatutako gastuari ezin bazaizkio aplikatu erreferentziako kostuak ez eta eskaintza desberdinen alderaketa ere, edo haren ezaugarri bereziak direla-eta ezinezkoa baldin bada xedeko lana edo hornidura egiten duten enpresa bat baino gehiago aurkitzea. Hori gertatzen bada, entitate eskatzaileak memoria bat aurkeztu behar du eskaintza bakarra justifikatzeko. Tokiko ekintza-taldeko talde teknikoko hiru kidek osatutako ebaluazio-batzorde batek txosten bat eginen du azaltzeko ebaluazioa nola egin den eta zein aurrekontu onartu duen: aurkeztutakoa edo beste bat.

1.4. Eskatzailea entitate publiko bat edo parekagarria denean, egin beharreko kontratazio-prozeduraren konpromisoa aurkeztu beharko du laguntza-eskaerarekin batera. Kostuen moderazioaren ondorioetarako, honako kasu hauek ezartzen dira:

1.4.1. Munta txikiko kontratuetarako, aplikatzekoa ez denean oinarri honen 1.1 atalean ezarritako erreferentziako kostuetako bakar bat ere, eskatuko da aurkez dadila hiru eskaintza alderatu izanaren egiaztagiria, 1.2 atalean adierazitakoaren arabera, edo, bidezkoa bada, ebaluazio-batzordearen txostena, 1.3 atalean adierazitakoaren arabera.

1.4.2. Gainerako kontratazioetarako, aplikatzekoa ez denean oinarri honen 1.1 atalean ezarritako erreferentziako kostuetako bakar bat ere, kostuen moderazioa frogatuko da adjudikazio-prozeduraren adierazpenaren bitartez, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeari jarraikiz. Halakoetan, proformako faktura edo aurrekontuaren ordez, kontratuaren unitate kudeatzaileak egindako txosten arrazoitu bat aurkezten ahalko da, fede-emaile publikoak izenpetua, zeinean azalduko baitira ase nahi diren beharren izaera eta neurria, xedearen egokitasuna beharrak asetzeko, kontratuaren xede diren prestazioen ezaugarriak eta balio zenbatetsia, prezioa merkatuarekin bat datorren, kontrataziorako prozeduraren hautaketa eta, kasua bada, kaudimen-irizpideak, adjudikazio-irizpideak, eta kontratuaren xedearekin duten lotura, bai eta ondasun edo zerbitzuen hartzaile diren pertsonen beharrizan zehatzak eta haien inguruabarrak ere, eta beharrezkotzat jotzen diren beste guztiak.

Ondoren, gastua justifikatzeko orduan, fede-emaile publikoaren txosten bat aurkeztuko da, kontratazio publikoaren araudia bete dela adierazteko, honako hauek aipatuta: aplikatutako prozedura, prozeduraren justifikazioa, argitalpenaren inguruko datuak eta, halakorik bada, kontratua formalizatzeko agiria eta behin betiko esleipena egiteko aintzat hartutako proposamenak.

2. Kasuan kasuko akats zuzenketak egin ondoren, entitate eskatzaileak aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira, kostuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien kostuak ez dira diruz lagungarritzat joko.

3. Nolanahi ere, kostuen moderazioa behar bezala aplikatu dela egiaztatzeko kontrolak laguntza esleitu aurretik eginen dira, laguntza-eskaeran oinarrituta, eta, beharrezkoa bada, azken ordainketa egin aurretik osatuko dira, entitate onuradunak aurkeztutako ordainketa-eskaeran oinarrituta. Entitate onuradunak eskatutako aldaketen kasuan ere eginen da egiaztapena.

15. oinarria.–Laguntza emateko ebazpena.

1. Taldeko talde teknikoak baliozkotu eta ebaluatu ondoren aurkeztutako eskaerak, lehentasun-ordena ezarriko da 11. oinarriaren esparruan ezarritako hautaketa-irizpideen arabera, eta laguntzak emateko ebazpen-proposamena eginen da.

2. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak aztertuko du laguntzak emateko proposamena hitzarmen honekin bat datorren, baita taldeko talde teknikoak egindako kontrolekin bat datorren ere. Horretarako, espedienteen portzentaje adierazgarri bat aukeratuko du, prozedura-eskuliburuetan zehaztutakoa, eta horren gainean eginen ditu 13. oinarriko 2. puntuan ezarritako administrazio-kontrolak. Desadostasunik atzemanez gero, laguntzak emateko proposamena birbidaliko zaio taldeari, erabat zuzen dezan.

3. Laguntzak emateko proposamena berrikusi ondoren, taldeko talde teknikoak tokiko ekintza-taldeko erabaki-organoari aurkeztuko dio proposamena, zeinak honako hauek jasoko baititu:

–Aurkeztutako laguntza-eskaera guztien zerrenda, hautaketa-irizpideak aplikatzean lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, bereizita, alde batetik, baldintzak ez betetzeagatik ezetsitako espedienteak eta, bestetik, baja emandakoak.

–Pertsona/entitate onuradunen zerrenda eta dagozkien laguntzen zenbatekoa, baita proiektuak zer aurrekontu-ekitaldiren kargura finantzatuko diren ere.

4. Ordainketa bakar batean emanen dira laguntzak, deialdian adierazten diren ekitaldietako aurrekontuaren kargura.

5. Tokiko ekintza-taldeko erabaki-organoak ebatziko du dirulaguntzak ematea, aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean. Epe hori iragan eta ebazpena jakinarazi ez bada, eskaerak ezetsitzat joko dira. Erabaki-organo horrek idatziz jaso beharko ditu, akta gisa, hartutako erabakiak, betiere erabaki-organoei laguntzen dieten langileen interes-gatazkak saihesteari buruzko xedapenetan oinarrituta, halako moduz non bermatuko baita botoen %50 gutxienez entitate publiko ez diren bazkideenak direla.

6. Norgehiagokako prozedura aplikatuta eskaeren hurrenkera lortu ondoren, deialdiaren aurrekontu-kreditua ez bada nahikoa laguntza-eskaera guztiei erantzuteko, aurrekontu-zuzkidura duten eskatzaileek berretsi beharko dute emandako laguntza nahi dutela, edo hari uko egin beharko diote, emateko ebazpena igorri eta 10 egun balioduneko epean.

7. Gerta daiteke, aurrekontu-zuzkidura falta dela-eta, aipatutako hurrenkerako azken entitate eskatzaileari eskatutakoa baino zenbateko txikiagoa egokitzea. Horrelakoetan, eskatzaile horrek 10 eguneko gehieneko epea du, emateko ebazpena igortzen zaionetik, eman zaion laguntza onartzen duela berresteko edo hari uko egiteko. Berretsiz gero, konpromisoak eta baldintzak egokituko dira eman daitekeen dirulaguntzara. Onartzen duela berresten badu, entitate onuradunak jasotzen ahalko du eman gabe gelditu den laguntzaren zatia, baldin eta beste batzuek laguntzari uko egiten badiote edo laguntza esleitu zaien beste proiektu batzuetan aurreikusi baino gastu txikiagoa egiten bada. Horretarako, aldez aurretik, emandako laguntza aldatu behar du unitate emaileak.

8. Ezetsi eginen dira aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik erantzun ezin diren gainerako eskaerak. Gerta daiteke emandako laguntzaren onarpena berresteko epean onuradunen batek uko egitea laguntzari eta, horrenbestez, nahikoa kreditu askatzea. Horrelakoetan, kreditu hori bideratzen ahalko da aurrekontu nahikoa ez egoteagatik ezetsi diren eskaeretara. Lehentasun-hurrenkerari jarraituko zaio eta, lehenik, dirulaguntza osatuko zaio hura osorik jaso ez duen eskatzaileari. Izapide horrek berekin ekarriko du unitate emaileak espedientea berriz ebaztea.

Ildo horretan, lankidetzako proiektuak –5.2.c oinarrian zehaztutakoaren araberakoak– espediente bakartzat hartuko dira. Hori horrela, lankidetzako proiektuan parte hartzen duten entitateetako bat edo gehiago ezetsi badira aurrekontu nahikorik ez izateagatik, entitate horiek jasotzen ahalko dute eman gabe gelditu den laguntzaren zatia, baldin eta beste batzuek laguntzari uko egiten badiote edo laguntza esleitu zaien beste proiektu batzuetan aurreikusi baino gastu txikiagoa egiten bada. Horretarako, aldez aurretik, emandako laguntza aldatu behar du unitate emaileak, eta lankidetza-proiektuko parte-hartzaile guztiek berretsi behar dute onartzen dutela emandako laguntza.

9. Emateko ebazpena entitate onuradunari igorri beharko zaio, eta, gutxienez, laguntza hartuko duten eskatzaileen zerrenda jaso beharko du. Bertan, besteak beste, honako hauek jasoko dira: konpromisoa zer aurrekontu-ekitaldiren kargura ezartzen den, laguntzaren portzentajea, zenbatekoa eta finantzaketaren jatorria, kontzeptu diruz lagungarriak eta inbertsioak amaitzeko eta justifikatzeko azken eguna, deialdian ezarritako epeen arabera. Ezetsitako gainerako eskaerak ezesteko arrazoia ere berariaz adieraziko da. Dirulaguntza jasotzeko baldintza bereziak ezartzen badira, pertsona/entitate onuradunari jakinaraziko zaizkio, baldintza horiek bete ahal izan ditzan.

10. Emateko ebazpenean adieraziko da pertsona edo entitate onuradunak aukera duela gora jotzeko errekurtsoa jartzeko haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpena igortzen denetik hilabeteko epean.

11. Tokiko ekintza-taldeak, era berean, Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalari igorriko dio bere erabaki-organoak laguntzak emateko hartutako erabakien akta, aurkeztutako espedienteen zerrenda batekin batera, onetsitako baremazioaren emaitzarekin.

16. oinarria.–Dirulaguntza emateko ebazpenaren ondoko aldaketak.

1. Justifikatutako arrazoiengatik laguntzak ematean onetsitako kostuetan aldaketa nabarmenak egin behar badira, pertsona edo entitate onuradunak aldaketa-eskaera aurkeztu beharko du. Eskaera egiteko gehieneko epea exekuzio-epea amaitu baino hilabete lehenagokoa izanen da.

2. Aldatzeko eskaera ondasun eta/edo konpromiso berriak eskuratu aurretik aurkeztuko da, behar bezala arrazoituta egonen da eta ez du ekarriko:

a) Laguntzak ematearen emaitza urratzea.

b) Hasieran emandako laguntza handitzea.

3. Aldaketa hasierako eskaerarekin baliatutako irizpide tekniko eta ekonomiko berberen arabera onetsiko da, eta, hala badagokio, laguntza doitu eginen da, tokiko ekintza-taldeko erabaki-organoak onetsita.

4. Proiektuaren aldaketa nabarmentzat hartuko da ondorio hauetako bat duena:

a) Ekoizpenaren orientazioa aldatzea.

b) Pertsona/entitate onuradunaren titulartasuna aldatzea. Onuradunak proiektuaren titulartasuna lagatzen ahalko dio entitate onuradunaren fusioaren, xurgapenaren edo eraldatzearen ondoriozko beste bati.

c) Onetsitako kontzeptu eta unitate diruz lagungarrien funtsezko aldaketa.

d) Laguntza emateko kontuan hartu den inbertsio/gastu lagungarriaren %60 edo gutxiago gauzatzea aurreikusten bada.

e) Inbertsioen kokapenaren aldaketa, udalerriz aldatzea dakarrena.

f) Exekuzio-epea luzatzea, laguntza zer ekitaldiren kargura eman zen, ekitaldi horretako irailaren 1era arte gehienez; laguntza emateko ebazpenean ezarritako azken exekuzio-data baino hilabete lehenagora arte eskatzen ahalko da. Epea luzatzeko, Landa Dibertsifikaziorako Zerbitzuaren aldez aurreko baimena beharko da.

5. Aldaketa onetsi ondoren, entitate onuradunari jakinaraziko zaio. Jakinarazpen horretan, gutxienez, 15. oinarriko 9. eta 10. ataletan eskatutako informazioa jaso beharko da.

17. oinarria.–Ordainketa-eskaera.

1. Laguntza ematean ezarritako epean, pertsona edo entitate onuradunak laguntza ordaintzeko eskatuko dio taldeari, horretarako ezarritako inprimakiaren bidez, 3. eranskinean ezarritako dokumentazioarekin batera.

2. Ez bada ordainketa-eskaera aurkezten laguntza emateko ebazpenean ezartzen den eguna baino lehen, ondorioztatuko da berariaz uko egiten zaiola emandako laguntzari, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz bidezko diren erantzukizunak.

18. oinarria.–Ordainketaren aurreko administrazio-kontrola.

1. Laguntza-eskaera jaso ondoren, tokiko ekintza-taldeko teknikariek egiaztatuko dute osorik dagoen, eskatutako dokumentazioari dagokionez. Akatsen bat baldin badago, pertsona/entitate onuradunari eskatuko zaio 10 egun balioduneko gehieneko epean zuzendu dezala, eta adieraziko zaio, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

2. Tokiko ekintza-taldeak pertsona/entitate onuradunak aurkeztutako ordainketa-eskaera aztertuko du, eta kontrol nahikoak eginen ditu hartutako konpromisoak bete diren eta inbertsioa emandako laguntzarekin bat datorren egiaztatzeko. Bereziki, honako hau egiaztatuko da:

a) Eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu den.

b) Eskatutako inbertsioak/gastuak eginak dauden eta behar bezala gauzatu diren. Horretarako, bisita bat eginen da laguntzaren xede den eragiketaren lekura, eta espedientean horren berri jasoko da, egiaztapen-akta edo -txostenaren bidez.

c) Gauzatutako eragiketa eta onartutakoa bat etortzea: gauzatzeari buruzko memoria, gauzatu diren eta ematearekin bat datozen gastu-kontzeptuak eta -unitateak deskribatuta, eta aurreikuspen-memoria.

d) Eragiketaren kostuen onargarritasuna, baita kostu horiek laguntza ematean ezarritako epean egin direla eta gauzatu direla justifikatzea ere.

e) Kostuen moderazioa, hala badagokio.

f) Sortutako kostuak eta egindako ordainketak, fakturen eta ordainagirien kontrola barne.

g) Eragiketak Espainiako eta Europar Batasuneko xedapenak betetzen dituen, bereziki kontratazio publikoari, estatu-laguntzei eta gainerako nahitaezko arauei dagokienez, bidezkoa bada.

3. Gastu diruz lagungarritzat hartzeko, inbertsioak/gastuak benetan ordaindutzat joko dira baldin eta horiek gauzatu direla eta laguntzaren xede diren kontzeptuengatik egindako ordainketak gauzatu direla justifikatzen bada dagozkien fakturekin eta/edo froga-balio baliokidea duten agiriekin.

4. Laguntzaren xede den jarduketa egin dela eta harekin ados dagoela egiaztatu ondoren, tokiko ekintza-taldeak, dirulaguntza eman den ekitaldiko urriaren 1ean beranduenez, ordainketa-proposamen bat igorriko dio Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalari. Proposamen horretan, honako hauek jasoko dira: justifikatutako inbertsioa, inbertsio diruz lagungarria eta ordaindu beharreko zenbatekoa, ordainketa egin aurreko txosten tekniko eta ekonomiko baten bidez. Halakorik ezean, taldeak dirulaguntzaren ukoa aurkeztuko du.

19. oinarria.–Ordainketaren aurretik egin beharreko bertatik bertarako kontrola.

1. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalaren ardura izanen da bertatik bertara kontrolak egitea, proiektuan gauzatutako inbertsioen/gastuen ziurtagiriak eta egindako egiaztapenak zuzenak diren egiaztatzeko, Plan Estrategikoaren esku-hartzeen eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuen kudeaketa- eta kontrol-sistema arautzen duen abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretua betez.

2. Kontrol-planak Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak idatziko ditu, eta Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez onetsiko dira, Koordinazio Atalak eta Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuak oniritzia eman ondoren. Horietan, kontrol-prozedurak ezarriko dira eta bertatik bertara kontrolatu beharreko espedienteen lagina aterako da.

3. Bertatik bertara egin beharreko kontrolak, ahal den guztietan, proiektuen azken ordainketa egin aurretik eginen dira, eta, gutxienez, LGENFek kofinantzatutako eta erakunde ordaintzaileak urte natural bakoitzean ordaindutako gastu publikoaren %5 adinakoak izanen dira.

20. oinarria.–Bateraezintasunak eta finantzaketa bikoitza.

1. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atala arduratuko da laguntzen bateraezintasuna eta finantzaketa bikoitza egiaztatzeaz, ordainketa egin aurretik.

2. Laguntzak bateraezinak dira Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren beste edozeinekin; beraz, ordainketa egin aurretik, Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak aztertuko du bateraezintasuna, bereziki esku-hartze hauetarako: 6841 (inbertsioak nekazaritza-ustiategietan), 6842 (inbertsioak nekazaritza-industrietan), 6468 (inbertsioak landa-dibertsifikazioan), 6961 (nekazaritza-enpresa berriak sortzea), 6962 (landa-eremuetan nekazaritzakoak ez diren enpresa berriak sortzea).

3. Pertsona edo entitate onuradunek ezin izanen dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik jaso, salbu eta deialdian berariaz eta esplizituki adierazten bada laguntza honekin bateragarria dela; kasu horretan, laguntzaren guztizko zenbatekoak, bakarka hartuta edo beste dirulaguntza batzuekin batera, ezin izanen du egindako inbertsioaren eta gastuaren kostua gainditu.

21. oinarria.–Murrizketak eta penalizazioak ordainketetan.

1. Pertsona/entitate onuradunak eskatutako zenbatekoaren eta onargarritasuna aztertu ondoren ordaindu beharreko laguntzaren zenbatekoaren arteko diferentziek eragindako murrizketa honela aplikatuko da, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen dituen otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren arabera:

–Administrazio-kontrolak eta bertatik bertara egin beharreko kontrolak egin ondoren, ordainketa-eskaeran azaltzen den zenbatekoa %10 handiagoa bada onargarritasun-azterketa egin ondoren ordaindu beharreko zenbatekoa baino, ordaintzeko zehaztutako zenbatekoa beste horrenbeste murriztuko da.

–Murrizketa hori aplikatzearen ondorioetarako, espedientean aurkeztutako ordainketa-eskaera guztien balioen batura hartuko da kontuan, eta, ordainketa-eskaeran adierazten den zenbatekoa ematen den laguntzarena baino handiagoa bada, ematen den zenbatekoa hartuko da aurkeztutakotzat.

2. Ez da murrizketarik eta penalizaziorik aplikatuko baldin eta pertsona/entitate onuradunak froga badezake, unitate kudeatzaileak askiesteko moduan, bera ez dela onargarria ez den zenbatekoren bat sartzearen erantzulea, edo agintaritza eskudunak beste modu batez jakiten badu pertsona/entitate onuraduna ez dela horren erantzulea; ez eta onuradunak froga badezake ezinbesteko arrazoiengatik gertatu dela hori, oinarri arautzaile hauen arabera, edo pertsona/entitate onuradunari egotzi ezin zaizkion eta gerora sortu diren kausen ebidentziei buruzko justifikazioa aurkezten bada.

3. Egiaztatzen bada pertsona/entitate onuradunak nahita egin duela gezurrezko adierazpen bat, emandako laguntza bertan behera utziko da, eta ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, neurri horretarako laguntzetatik kanpo geratuko da irregulartasuna detektatu zen urte naturalean eta hurrengo bietan, 147/2023 Errege Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, alde batera utzi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako zehapenak edo adierazpen hori aurkezteko unean indarrean zeuden iruzurraren aurkako borrokaren ondoriozkoak.

4. 147/2023 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren arabera (errege dekretu horren bidez ezarri ziren Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak), ukitutako laguntzaren zatia kanpoan utziko da, baldin eta detektatzen bada pertsona/entitate onuradun batek artifizialki sortu dituela laguntza lortzeko eskatzen diren baldintzak, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 3. artikuluarekin bat.

22. oinarria.–Ordaintzeko ebazpena.

1. Dibertsifikaziorako Atalak, tokiko ekintza-taldeak egindako kontrolen emaitzak ikusita, laguntza ordaintzeko ebazpen-proposamena eginen du. Pertsona edo entitate onuradunak eskatutako zenbatekoa murriztea aurreikusten denean, tokiko ekintza-taldeari jakinaraziko zaio, horren berri eman diezaion interesdunari eta, 15 egun naturaleko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita, dagozkion alegazioak aurkez ditzan Nafarroako Gobernuaren erregistroetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako tokietako batean. Kasu horietan, honela jokatuko da:

a) Alegaziorik aurkezten ez badu, pertsona edo entitate onuraduna behin-behineko proposamenarekin ados dagoela ulertuko da, eta proposamen hori behin betikoa bilakatuko da.

b) Alegazioak aurkezten baditu, Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak aztertu eginen ditu, eta behin betiko ebazpen-proposamena eginen du.

2. Landa Garapeneko zuzendari nagusiak, Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuak proposatuta, laguntza ordaintzeko edo ukatzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori arrazoitua izanen da, eta oinarriak egiaztatuak egonen dira. Laguntza hartuko duen pertsona edo entitatea jasoko da bertan. Administrazio-egintza hori espedientea kudeatu duen taldeari igorriko zaio, eta erakunde ordaintzaileak laguntza ordainduko du haren kontuan, hala badagokio.

3. Taldeak pertsona/entitate onuradunari igorriko dio ordainketa-ebazpena, gutxieneko informazio hau erantsita:

–Laguntzaren guztizko zenbatekoa.

–LGENFen finantzaketari eta ekarpenari buruzko informazioa.

–Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dagoela hilabeteko epean, jakinarazpena egiten denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari zuzendua.

4. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren funtsak jaso ondoren, gehienez ere bost eguneko epean, tokiko ekintza-taldeak dagokion ordainketa eginen dio pertsona edo entitate onuradun bakoitzari banku-transferentzia bidez.

23. oinarria.–Ondorengo kontrola.

1. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atala arduratuko da ondorengo kontrolak egiteaz, egiaztatzeko inbertsio diruz lagungarriei –produktiboak, ez-produktiboak eta azpiegituretan eginikoak– dagozkien eragiketetan ez dela aldaketa garrantzitsurik izan 7.j) oinarrian ezarritako konpromiso-aldian, Plan Estrategikoko esku-hartzeen eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuen kudeaketa- eta kontrol-sistema arautzen duen abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretua eta NBEFek ezarritako kontrol-plan nazionalak betez.

2. Konpromiso-aldiaren barruan aldaketa garrantzitsutzat jotzen dira:

–Jarduera produktibo bat uztea edo tokiko ekintza-taldearen jardun-eremutik kanpo birkokatzea.

–Azpiegitura-elementu baten jabetzaren aldaketa, enpresa edo erakunde publiko bati abantaila bidegabea ematen diona.

–Funtsezko aldaketa bat, eragiketaren izaera, helburuak edo gauzatzeko baldintzak halako moduz ukitzen badira non jatorrizko helburuak kaltetzen diren.

–Dagokion aldian hartutako konpromisoei eusteko modua aldatzea.

3. Kontrol-planak Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak idatziko ditu eta Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez onetsiko dira, Koordinazio Atalak eta Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuak oniritzia eman ondoren. Horietan, kontrol-prozedurak ezarriko dira eta bertatik bertara kontrolatu beharreko espedienteen lagina aterako da.

4. Ondorengo kontrolek, urte natural bakoitzean, LGENFek kofinantzatzen duen gastu publikoaren %1 estaliko dute gutxienez, Erakunde Ordaintzaileak azken ordainketa ordaindu duen kasuetan. Ezarritako konpromisoak betetzen ez direla atzematen bada, jasotako laguntza osorik edo hein batean itzuli beharko da.

24. oinarria.–Ez-betetzeen arrazoiak eta mailaketa.

1. Ezarritako konpromiso edo betebeharren bat betetzen ez bada, laguntza egokitu edo osorik itzuli beharko da. Ez-betetzea nolakoa den, laguntza honenbeste murriztu edo itzuli beharko da:

a) Proiektua gauzatzen ez bada Europar Batasuneko, Espainiako eta tokiko araudiaren arabera: %100.

b) Proiektua gauzatzen ez bada laguntza emateko ebazpenean ezarritako epean edo onartzen diren luzapenen barrenean: %100.

c) Kostuen moderazioari buruz ezarritakoa betetzen ez bada: horrek ukitzen dituen kostuei dagokien laguntzaren %100.

d) C taldeko (Enplegua, ekintzailetza eta lankidetza) eta D taldeko (Proiektuak PTGEaren helburuei egindako ekarpena) ordainketa-konpromisoa duten hautaketa-irizpideekin lotutako konpromisoak betetzen ez badira, puntuazio berriak pertsona/entitate onuradun gisa baztertzea ekarri bazukeen: %100.

e) Eragiketa beste udalerri batera eramaten bada, laguntza emateko oinarritzat hartu zen puntuazioaz bestelakoa duen edo aplikazio-eremutik kanpo dagoen batera: %100.

f) Proiektuaren izaera aldatzen bada, jatorrizko helburu eta baldintzei eraginda: %100.

g) Jarduera bertan behera uzten bada: %100. Ulertuko da jarduera ez dela bertan behera utzi baldin eta, azken ordainketaren ebazpena eman ondoren, pertsona edo entitate onuradunak jardueraren titulartasuna beste pertsona edo entitate bati laga badio, betiere lehenbizikoari onuradunaren izaera eman zizkioten baldintza guztiak betetzen baditu eta hasierako onuradunak hartutako konpromisoak onartzen baditu, edo sozietate onuradunaren fusioaren, xurgapenaren edo eraldatzearen ondoriozko bati, titular berriari bidegabeko abantailarik ematen ez badio.

h) Ekoizpen-jardueraren iruzurrezko porrota: %100.

i) Erakunde Ordaintzaileak eta/edo kudeaketa-unitateak egiten dituen kontrolak onartzen ez badira: %100.

j) Erakunde Ordaintzaileari edo kudeaketa-unitateari jarraipen- eta ebaluazio-adierazleei buruzko datuak ematen ez bazaizkio: %25.

k) Publizitatearen gainean ezarritakoa betetzen ez bada: %25, eta ez-betetze hori errepikatzen bada, %50.

l) Gainerako betebeharrak betetzen ez badira: %10.

2. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea betetzen ez bada: Batzordearen 2019ko maiatzaren 14ko Erabakiaren 2. atalean ezarritakoaren arabera aplikatuko dira laguntzaren zuzenketa-portzentajeak. Erabaki horren bidez ezartzen dira zenbait jarraibide, Batasunak, kudeaketa partekatuaren esparruan, finantzatutako gastuei Batzordeak aplikatu behar dizkien zuzenketa finantzarioak zehazteko, kontratazio publikoaren arloan arauak betetzen ez diren kasuetan.

3. 147/2023 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren arabera (errege dekretu horren bidez ezarri ziren Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak), ukitutako laguntzaren zatia kanpoan utziko da, baldin eta detektatzen bada pertsona/entitate onuradun batek artifizialki sortu dituela laguntza lortzeko eskatzen diren baldintzak, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 3. artikuluarekin bat.

4. Oinarri honen 1. eta 2. ataletako xedapenak aplikatuko dira galarazi gabe NBEFen zirkularretan ezarrita dagoena landa-garapenerako laguntzen murrizketak eta bazterketak aplikatzeko irizpideei buruz.

25. oinarria.–Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

1. Europar Batasuneko araudian xedatutakoa galarazi gabe, itzulketak, arau-hausteak eta administrazio-zehapenak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoaren arabera ezarriko dira.

2. Gaiaren arabera, arau-hausteak zehazteko eta zehapenak ezartzeko prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatzen dena izanen da.

3. Tokiko ekintza-taldea, unitate kudeatzailea den aldetik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin elkarlanean arituko da LGENFek finantzatutako kopuruak berreskuratzeko prozeduretan.

26. oinarria.–Onuradunen betebeharrak gardentasunari dagokionez.

1. Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun-betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako aurrekontu orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko sarrera guztien %20 edo gehiago badira, eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena, alegia: https://www.navarra.es/documents/48192/9498732/Declaracion+transparencia_eus.pdf/223c2481-a0e1-4f9e-b34e-f3ded3a69fb0?t=1652089688241. Adierazpen hori URL honetako izapidearen bidez aurkeztu beharko da: https://administracionelectronica.navarra.es/RGE2/GestorInstancia.aspx?idInstancia=2010340.

Betebehar horretatik kanpo geratzen dira pertsona fisikoak eta toki entitate publikoak.

2. Aurreko atalean ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren entitate publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio-zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a. Aurreko urteko negozio-zifra.

b. Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitateko organo eskudunak onetsitako negozio-zifra.

3. Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (https://administracionelectronica.navarra.es/RGE2/GestorInstancia.aspx?idInstancia=2010340), eta laguntza kudeatzen duen unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinak):

–Gardentasun ereduaren I. ERANSKINA: Organoen osaerari eta arduraldiari buruzko adierazpena:

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion–cas–eus.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963

–Gardentasun ereduaren II. ERANSKINA: Organoen ordainsariei buruzko adierazpena:

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas–eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713

4. Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun-betebeharra duten entitate onuradunek hilabeteko epean eman beharko dute informazioa, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera, oinarri honetan ezarritako izapidearen arabera.

Entitateak gardentasun-betebeharra bete behar ez badu, oinarri honetako 1. atalean aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak adierazi beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onartutako dirulaguntza.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, hark bete ahal ditzan Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun-betebeharrak.

27. oinarria.–Publizitatea.

1. Oinarri arautzaile hauen esparruan ematen diren laguntzen publizitateari dagokionez, 2022/129 (EB) Erregelamenduan eta Europar Batasuneko, Espainiako eta eskualdeetako arauetan ezarritakoari jarraikiko zaio. Horretarako, entitate onuradunek Batasunaren laguntza finantzarioaren berri eman beharko dute:

–Eragiketa gauzatzearekin lotutako informazio- eta komunikazio-jarduera guztietan.

–Onuradunaren webgune ofizialean, webgunerik baldin badu, bai eta sare sozialetako kontu ofizialetan ere.

–Baldin laguntza publikoa 10.000 eurotik gorakoa bada, gutxienez A3 neurriko informazio-panel bat jarri beharko da, jendeak ongi ikusteko moduko toki batean.

Informazio hau agerraraziko da: proiektuaren azalpen laburra; Batasunaren ikurra (honako web-orri honetan dauden arau grafikoekin bat: http://europa.eu/european-union/about-eu/symbols/flag_es), "Europar Batasunak kofinantzatua" testuarekin batera; eta Nafarroako Gobernuaren logotipoa.

2. Laguntza hauen onuradunen datuak honako arau honekin bat argitaratuko dira: Nekazaritzako Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 2ko 2116/2021 (EB) Erregelamenduaren 98.1 artikulua.

Onuradunen datu pertsonalak erakunde nazionalek eta Europar Batasuneko erakundeek tratatzen ahalko dituzte, baldin zerikusirik badute administrazioen kudeaketa, kontrol eta ikuskaritzako nahiz jarraipen eta ebaluazioko betebeharrekin, bat etorrita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 2ko 2116/2021 (EB) Erregelamenduaren 101. artikuluan ezarritakoarekin.

3. Ondorio horietarako, onuradunek honako arau hauetan ezarritako eskubideak dituzte: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/1725 (EB) Erregelamendua, 2018ko urriaren 23koa, Batasuneko instituzio, organo eta organismoek datu pertsonalak tratatzen dituztenean pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

28. oinarria.–Ezinbesteko arrazoiak eta salbuespenezko inguruabarrak.

1. Konpromisoak ez dira urratutzat joko Kode Zibilaren 1105. artikuluan edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan jasota dauden ezinbesteko arrazoietako bat gertatzen denean. Agintaritza eskudunak ezinbesteko beste arrazoi batzuk eta salbuespenezko inguruabarrak ezar baditzake ere, honako hauek hartuko dira halakotzat beti:

a) Onuraduna hiltzea.

b) Onuradunak lanerako ezintasun luzea izatea.

c) Ezbehar klimatikoa, hondamendi naturala eta ingurumen-hondamendi edo -gertakaria.

d) Jardueraren eraikinen eta/edo instalazioen suntsipena, istripuz.

e) Enpresa osoa edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eta eskaera aurkeztu zenean ezin bazen desjabetzea aurreikusi.

2. Onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinaraziko ditu ezinbesteko arrazoiak edo salbuespenezko inguruabarrak, zuzenbidean onartutako bitartekoen arabera egokiak diren frogak erantsita, egitate horiek gertatu eta hurrengo hamabost egunen barruan, edo, haien izaeragatik komunikazioa modu larrian eragotzi edo zaildu bada, onuraduna edo haren ordezkaria hori egiteko moduan dagoen egunean.

1. ERANSKINA.–ERAGIKETAK HAUTATZEKO IRIZPIDEAK.

1.1 taula. Proiektu produktiboak hautatzeko irizpideak.

TALDEA

GAIA

HAUTATZEKO IRIZPIDEA

Kod.

Izenburua

Gehieneko puntuazioa

Izenburua

Kod.

Izenburua

Unitatea

Deskribapena

Bilketa/iturria

A

Eskatzailearen ezaugarriak

15

Adina

PA1

Gazteak

Gazte kopurua, proiektua eskatu duten guztien artean

Populazio gaztea finkatzea, proiektu hauek lehenetsita: eskatzailea 35 urtekoa edo gazteagoa duten proiektuak edo kapital sozialaren eta gobernu-organoetako kideen %50, gutxienez, 35 urtekoak edo hortik beherakoak dituzten proiektuak

Laguntza-eskaera

Kolektibo kalteberak

PA2

Kolektibo kalteberetako pertsonak

Kolektibo kalteberetako pertsona kopurua, proiektua eskatu duten guztien artean

Kolektibo kalteberetako pertsonak laneratzea (iraupen luzeko langabeak, desgaitasuna duten pertsonak edo errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jaso eta bazterketa-egoeran edo jasateko arriskuan daudenak edo genero-indarkeriaren biktimak), proiektu hauek lehenetsita: eskatzailea kolektibo kaltebera bateko kide duten proiektuak edo kapital sozialaren eta gobernu-organoetako kideen %50, gutxienez, kolektibo kalteberetakoak dituzten proiektuak

Laguntza-eskaera

Generoa

PA3

Emakumeak

Emakumezkoen kopurua, proiektua eskatu duten guztien artean

Proiektu hauek lehenetsiko dira: eskatzailea emakumezkoa duten proiektuak edo kapital sozialaren eta gobernu-organoetako kideen %50, gutxienez, emakumezkoak dituzten proiektuak

Laguntza-eskaera

Karakterea

PA4

Karakterea

Forma juridikoa

Lehenetsiko dira ekonomia sozialeko eskatzailea duten proiektuak: ekonomia sozialeko enpresa, eraldaketarako nekazaritza-sozietatea, kooperatiba, sozietate mugatua, gizarteratze- eta laneratze-enpresak edo enplegu-zentro bereziak

Laguntza-eskaera

Leader laguntzak

PA5

Aurreko onuraduna

Aurreko deialdietan emandako laguntza kopurua

Lehenetsiko dira 2023-2029 programazio-aldian Leader laguntzak gutxienetan jaso dituzten eskatzaileen proiektuak

Aurreko deialdietan laguntzak emateko ebazpena

TALDEA

GAIA

HAUTATZEKO IRIZPIDEA

Kod.

Izenburua

Gehieneko puntuazioa

Izenburua

Kod.

Izenburua

Unitatea

Deskribapena

Bilketa/iturria

C

Enplegua, ekintzailetza eta lankidetza

25

Zuzeneko enplegua

PC1

Zuzeneko enplegua sortzea

Lanpostu kopurua eta mota

Lanpostuak sortzen dituzten proiektuak lehenetsiko dira. Lanaldi osoaren baliokidetan (LOB) zenbatuko dira.

–Honako hau LOB baten baliokidetzat hartuko da:

• Lanaldi osoko kontratu bat, 12 hilabetetik gorakoa.

–Honako hau 0,5 LOBen baliokidetzat hartuko da:

• Urtebeteko kontratua, %50etik gorako eta %100etik beherako lanaldia duena.

• Lanaldi oso bat, 6 hilabetetik gorakoa eta 12 hilabetetik beherakoa.

Laguntza-eskaera

Ordainketa-eskaera

Ekintzailetza

PC2

Enpresa berria sortzea

Sortutako enpresa

Lehenetsiko dira enpresa berri bat sortzen duten proiektuak. Honako hauek hartuko dira enpresa berritzat: Pertsona fisikoa edo juridikoa + egoitza soziala lurraldean + urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna deialdia argitaratzen denetik

Laguntza-eskaera

Ordainketa-eskaera

PC3

Jarduera ekonomiko be­rria

Sortutako jarduera

Lehenetsiko dira enpresarako jarduera ekonomiko berri bat eta/edo udalerrian berria den jarduera ekonomiko bat sortzen duten proiektuak

Laguntza-eskaera

Ordainketa-eskaera

Elkartea

PC4

Elkarteei atxikita egotea

Atxikipen kopurua

Eskatzailea legez aitortutako eta borondatezko elkarte edo erakunde bati atxikita badago, halako proiektuak lehenetsiko dira, baldintza hauek betez gero:

–Elkarte edo erakundeak lotura izatea proiektuaren helburuarekin

edo

–Elkarte edo erakundeak egoitza izatea lurraldean, eta eskatzaileak ekarpena egin ahal izatea haren helburu orokorrari

Laguntza-eskaera

Ordainketa-eskaera

Lankidetza

PC5

Lankidetza

Entitate parte-hartzaileen kopurua

Lankidetzak sinergiak sortzen ditu, eta horren bidez lehiakortasuna handitzen da eta norbanakoen mugak gainditzen dira. Bi entitatek edo gehiagok sustatutako eta exekutatutako proiektuak lehenetsiko dira, 5.1.c oinarriarekin bat

Laguntza-eskaera

Ordainketa-eskaera

TALDEA

GAIA

HAUTATZEKO IRIZPIDEA

Kod.

Izenburua

Gehieneko puntuazioa

Izenburua

Kod.

Izenburua

Deskribapena

Bilketa/iturria

D

Proiektuak PTGEaren helburuei egiten dien ekarpena

10

Proiektua Leader-Nafarroa eremuan kokatuta dago, PTGE bakoitzaren ekintza-ildoen arabera

PD1

Ekonomikoa-soziala

1.1. Tokiko enplegua eta ekintzailetza

Laguntza-eskaera

1.2. Turismo jasangarria, hurbileko merkataritza eta ostalaritza sustatzea

Laguntza-eskaera

1.3. Nekazaritzako elikagaien sektorearen garapena eta jasangarritasuna bultzatzea

Laguntza-eskaera

1.4. Azpiegitura ekonomiko berritzaileak garatzea

Laguntza-eskaera

PD2

Energia eta klima

2.1. Ekonomia zirkularra eta trantsizio ekologikoa babestu eta bultzatzea

Laguntza-eskaera

2.2. Lurraldeko natura-baliabideen kudeaketa eta erabilera

Laguntza-eskaera

PD3

Identitatea eta lurralde-kohesioa

3.1. Landa-adimena. Gobernantza kolaboratiboa sustatzea. Azpiegiturak eta zerbitzu publiko kolaboratiboak bultzatzea

Laguntza-eskaera

3.2. Kultura eta kultura-ondarea eskuratzea, zabaltzea, mantentzea eta balioestea

Laguntza-eskaera

3.3. Natura-ondarea eskuratzea, zabaltzea, mantentzea eta balioestea

Laguntza-eskaera

PD4

Bizi-kalitatea

4.1. Gizarte-inklusioa, genero-ikuspegia eta belaunaldien arteko harremanak hobetzea

Laguntza-eskaera

4.2. Etxebizitzarako aukerak

Laguntza-eskaera

4.3. Mugikortasuna

Laguntza-eskaera

4.4. Digitalizazioa eta soluzio adimendunak lurraldean (prestakuntza eta talentua erakartzea)

Laguntza-eskaera

1.2 taula. Proiektu ez-produktiboak hautatzeko irizpideak.

TALDEA

GAIA

HAUTATZEKO IRIZPIDEA

Kod.

Izenburua

Gehieneko puntuazioa

Izenburua

Kod.

Izenburua

Unitatea

Deskribapena

Bilketa/iturria

A

Entitate eskatzailearen ezaugarriak

10

Elkarte-izaera

NPA1

Karakterea

Forma juridikoa

Eskatzaileak elkarte-izaera badu (fundazioa, irabazi-asmorik gabeko elkartea, mankomunitatea, partzuergoa eta tokiko beste elkarte batzuk), proiektu horiek lehenetsiko dira

Laguntza-eskaera

Leader laguntzak

NPA2

Aurreko onuraduna

Aurreko deialdietan emandako la­guntza kopurua

Lehenetsiko dira 2023-2029 programazio aldian Leader laguntzak gutxienetan jaso dituzten eskatzaileen proiektuak

Aurreko deialdietan laguntzak emateko ebazpena

TALDEA

GAIA

HAUTATZEKO IRIZPIDEA

Kod.

Izenburua

Gehieneko puntuazioa

Izenburua

Kod.

Izenburua

Unitatea

Deskribapena

Bilketa/iturria

C

Ekintzailetza eta lankidetza

20

Ekintzailetza

NPC1

Baliabide edo zerbitzu berria

Sortutako baliabidea edo zerbitzua

Kokatuta dauden udalerri edo kontzejuan baliabide edo zerbitzu berri bat sortzen duten proiektuak lehenetsiko dira

Laguntza-eskaera

Ordainketa-eskaera

Elkartea

NPC2

Elkarteei atxikita egotea

Atxikipen kopurua

Eskatzailea legez aitortutako eta borondatezko elkarte edo erakunde bati atxikita badago, halako proiektuak lehenetsiko dira, baldintza hauek betez gero:

–Elkarte edo erakundeak lotura izatea proiektuaren helburuarekin

edo

–Elkarte edo erakundeak egoitza izatea lurraldean, eta eskatzaileak ekarpena egin ahal izatea haren helburu orokorrari.

Laguntza-eskaera

Ordainketa-eskaera

Lankidetza

NPC3

Lankidetza

Entitate parte-hartzaileen kopurua

Lankidetzak sinergiak sortzen ditu, eta horren bidez lehiakortasuna handitzen da eta norbanakoen mugak gainditzen dira. Bi entitatek edo gehiagok sustatutako eta exekutatutako proiektuak lehenetsiko dira, 5.1.c oinarriarekin bat

Laguntza-eskaera

Ordainketa-eskaera

TALDEA

GAIA

HAUTATZEKO IRIZPIDEA

Kod.

Izenburua

Gehieneko puntuazioa

Izenburua

Kod.

Izenburua

Deskribapena

Bilketa/iturria

D

Proiektuak PTGEaren helburuei egiten dien ekarpena

20

Proiektua Leader-Nafarroa eremuan kokatuta dago, PTGE bakoitzaren ekintza-ildoen arabera

PD1

Ekonomikoa-soziala

1.1. Tokiko enplegua eta ekintzailetza

Laguntza-eskaera

1.2. Turismo jasangarria, hurbileko merkataritza eta ostalaritza sustatzea

Laguntza-eskaera

1.3. Nekazaritzako elikagaien sektorearen garapena eta jasangarritasuna bultzatzea

Laguntza-eskaera

1.4. Azpiegitura ekonomiko berritzaileak garatzea

Laguntza-eskaera

PD2

Energia eta klima

2.1. Ekonomia zirkularra eta trantsizio ekologikoa babestu eta bultzatzea

Laguntza-eskaera

2.2 Lurraldeko natura-baliabideen kudeaketa eta erabilera

Laguntza-eskaera

PD3

Identitatea eta lurralde-kohesioa

3.1. Landa-adimena. Gobernantza kolaboratiboa sustatzea. Azpiegiturak eta zerbitzu publiko kolaboratiboak bultzatzea

Laguntza-eskaera

3.2. Kultura eta kultura-ondarea eskuratzea, zabaltzea, mantentzea eta balioestea

Laguntza-eskaera

3.3. Natura-ondarea eskuratzea, zabaltzea, mantentzea eta balioestea

Laguntza-eskaera

PD4

Bizi-kalitatea

4.1. Gizarte-inklusioa, genero-ikuspegia eta belaunaldien arteko harremanak hobetzea

Laguntza-eskaera

4.2. Etxebizitzarako aukerak

Laguntza-eskaera

4.3. Mugikortasuna

Laguntza-eskaera

4.4. Digitalizazioa eta soluzio adimendunak lurraldean (prestakuntza eta talentua erakartzea)

Laguntza-eskaera

1.3 taula. Proiektu produktiboetarako eta proiektu ez-produktiboetarako hautaketa-irizpide komunak.

TALDEA

GAIA

HAUTATZEKO IRIZPIDEA

Kod.

Izenburua

Gehieneko puntuazioa

Izenburua

Gehieneko puntuazioa

Kod.

Izenburua

Unitatea

Deskribapena

Iturria

(laguntza eskatzeko fasean bildua)

B

Proiektua kokatzen den udalerriaren despopulazio-arriskua eta ezaugarriak

20

Adierazle soziodemografikoak eta enplegukoak

15

B1

Herria

Biztanle kopurua

Biztanle gutxien dituzten eremuek arrisku handiagoa dute despopulatzeko. Biztanle gutxien dituzten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Dep.: 211E/2021 Ebazpena, 2023-2027 aldirako PTGEen (LEADER) jarduketaren lurralde-eremuari buruzkoa

B2

Biztanleriaren joera 2010-2020

2020ko biztanle kopurua, 2010eko biztanle kopuruarekin alderatuta

Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, azken hamarkadan urte bakoitzeko batez beste biztanleen %1 gutxienez galdu duten eremuak despopulazio-arriskuan daude. Azken hamarkadan gainbehera demografiko handiena izan duten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Dep.: 211E/2021 Ebazpena, 2023-2027 aldirako PTGEen (LEADER) jarduketaren lurralde-eremuari buruzkoa

B3

Biztanle-dentsitatea

Biztanle kopurua km²-ko

Europar Batasunaren sailkapenaren arabera, km²-ko 12,5 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriak despopulazio-arrisku bizian daude, eta km²-ko 8 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriak, muturreko despopulazio-arriskuan. Biztanle-dentsitaterik txikiena duten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira

NASTAT: 2020ko udal errolda eta Nafarroako izendegia 2021-01-01ean

B4

Gazteak

0 eta 14 urte arteko biztanleak, biztanleria osoarekin alderatuta

Eremu jakin batean gazte gutxi izateak kolokan jartzen du hango belaunaldi-aldaketa. Biztanle gazte gutxien dituzten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira

NASTAT: 2020. urtea

B5

Biztanleen zahartzea

59 urtetik gorako biztanleak, biztanleria osoarekiko

Biztanleen zahartzea nabarmenagoa da landa-inguruneetan. Zahartze-tasarik handiena duten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Dep.: 211E/2021 Ebazpena, 2023-2027 aldirako PTGEen (LEADER) jarduketaren lurralde-eremuari buruzkoa

B6

Gizonezkotasun-­indizea

Gizonezkoen kop. 100 emakumeko

Landa-inguruneetan emakumezkoen portzentajea behera egiten ari da, eta, horren ondorioz, udalerri horietan handiagoa da despopulazio-arriskua. Gizonezkoen portzentajerik handiena duten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira

NASTAT: 2020. urtea

B

Proiektua kokatzen den eremuaren despopulazio-arriskua eta ezaugarriak

20

Adierazle soziodemografikoak eta enplegukoak

15

B7

Immigrazioa

Atzerrian jaiotako biztanleak, biztanleria osoarekiko

Eremu jakin batean immigrazioaren portzentajea handia izateak zenbait muga sor ditzake, eta beharrezkoa izan daiteke horiei arreta eta aholkularitza zuzena emateko zerbitzu publikoak izatea. Atzerriko biztanleen portzentaje handiena duten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira

NASTAT: 2020. urtea

B8

Langabezia-tasa

Langabezian dauden pertsonen portzentajea, pertsona aktibo guztiekiko

Enplegua eskuratzeko zailtasunek despopulazioa sortzen dute. Langabezia-tasa handiena duten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira

NASTAT: 2020. urtea

B9

Lanpostuak 100 biz­tanleko

Lanpostu kopurua 100 biztanleko

Enplegua eskuratzeko zailtasunek despopulazioa sortzen dute. 100 biztanleko lanpostu gutxien dituzten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira

NASTAT eta Nasuvinsa: 2020. urtea

B10

Gizarte Segurantzako afiliazioa

Afiliatutako biztan­le kopurua guztizko biztanleriareki­ko

Enplegua eskuratzeko zailtasunek despopulazioa sortzen dute. Biztanleria osoarekin alderatuta Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsonen portzentajerik txikiena duten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Dep.: 211E/2021 Ebazpena, 2023-2027 aldirako PTGEen (LEADER) jarduketaren lurralde-eremuari buruzkoa

B11

Gizarte Segurantzako afiliazioa ne­kazaritza-sektorean

Nekazaritza-sektorean afiliatutako biztanleak, afiliazio guztiekiko

Enpresa-sarerik ez izateak despopulazioa areagotzen du. Gizarte Segurantzako afiliazioa guztiekin alderatuta nekazaritza-sektorean afiliatutakoen portzentajerik handiena duten eremuetako proiektuak lehenetsi behar dira

NASTAT: 2020. urtea

B12

Naturak mugatutako eremua

Udalerriaren katalogazioa

Katalogazio hau duten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsiko dira: goi-mendiko edo mendiko eremua, edo mendikoak ez diren zailtasunak dituen eremua

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Dep.: Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programa

B13

Isolamendu oroko­rra

Bidaiaren denbora minututan (udaletxetik udaletxera)

Zerbitzu gehiago dituzten herri nagusietatik urrun dauden eremuetan handiagoa da despopulazioa. 12.000 biztanletik gorako udalerrietatik urrun dauden eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira

Nasuvinsa: 2020. urtea

B14

Hiriburuarekiko isolamendua

Bidaiaren denbora minututan (udaletxetik udaletxera)

Askotan, probintziako hiriburuan baino ezin dira eskuratu eta egin zenbait zerbitzu eta oinarrizko izapide. Iruñetik urrun dauden eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira

Nasuvinsa: 2020. urtea

B15

Naturagune babestuak

Natura 2000 azalera, guztizkoarekiko

Natura 2000 sarearen helburua da Batasunaren intereseko jo diren habitat mota guztiak eta flora- eta fauna-espezie guztiak mantentzea. Haien ezaugarri bereziak aintzat hartuta, guztizkoarekin alderatuta Natura 2000 eremuaren portzentajerik handiena duten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Dep.: 211E/2021 Ebazpena, 2023-2027 aldirako PTGEen (LEADER) jarduketaren lurralde-eremuari buruzkoa

2. ERANSKINA.–LAGUNTZA-ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA(2)

7119.02.01 azpineurria. PTGEaren exekuzioa: sustatzaile publiko eta pribatuak

–Nortasuna frogatzen duen dokumentazioa:

  • Sustatzailearen edo ordezkariaren IFZa, eta ordezkaritza izendatzeko agiria.
  • Merkataritza-sozietatearen estatutuak eta eratze-eskriturak.

–Laguntza eskatzeko akordioa, ereduaren araberakoa.

–Egin beharreko proiektuaren deskribapen-memoria, ereduaren araberakoa.

–Proiektu teknikoa edo gauzatzeko oinarrizko proiektua, ikus-onetsia, hala badagokio.

–Jabetzaren frogagiriak, edo hura erabiltzeko eta gozatzeko legezko gaitasunarenak:

  • Lurzati-zedula.
  • Errentamendu-kontratua.
  • Beste modalitate batzuk: erabilera-lagapena, etab.

–Salerosketa-eskriturak edo entrega-konpromisoa.

–Tasazio independentearen ziurtagiria, non merkatuko prezioa justifikatu beharko baita, ondasuna eta kokatuta dagoen lursaila bereizita, eta adierazi ondasunak ez duela beste dirulaguntzarik jaso aldez aurretik.

–Lizentziak eta baimenak, edo horiek eskatu izanaren agiriak.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga egunean izatearen ziurtagiria, enpresak zabaldu eta/edo dibertsifikatzeko denean.

–BEZaren salbuespenaren ziurtagiria, salbuespenaren kasu guztiak banakatuta, hala dagokionean.

–Proiektuak ukitutako eremuetan eskumena duten erakundeek emandako aldeko txostena.

–Egin beharreko gastuen aurrekontuak edo eskaintzak.

–Enpresa-plana edo bideragarritasun-plana.

–Enpresa txiki eta ertainen adierazpena, ereduaren araberakoa.

–Banku-kontuen jakinarazpena, Foru Komunitateko Administrazioaren ordainketak jasotzeko:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta

–Baremazioa egiaztatzeko dokumentazioa.

(2) Egin beharreko jardueraren, diruz lagundu beharreko inbertsioaren/gastuaren, laguntza eskatzen duen pertsonaren forma juridikoaren eta abarren arabera, hemen zerrendatutako dokumentazio guztia edo haren zati bat aurkeztu beharko du. Inbertsioa/gastua eskatzeko behar diren dokumentuen zerrenda hori ez da zehatza, eta, zenbait kasutan, tokiko ekintza-taldeak edo Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak eskatuko dute zerrenda horretan jasotzen ez diren beste dokumentu batzuk aurkezteko, beharrezkoak direnak espedientea behar bezala izapidetzeko.

3. ERANSKINA.–ORDAINKETA-ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA(3)

7119.02.01 azpineurria. PTGEaren exekuzioa: sustatzaile publiko eta pribatuak

–Proiektuaren gauzatze-memoria, ereduaren araberakoa.

–Jardueraren gastuen eta inbertsioen zerrenda banakatua.

–Egindako inbertsioa edo gastua justifikatzen duten jatorrizko agiriak eta horien kopiak, ordainketa egin dela egiaztatzen duten banku-agiriekin batera. Bigarren eskuko ondasunen kasuan, tasazio-txostena, non justifikatu beharko baita merkatuko prezioa, eta adierazi ondasuna ez dela estatuaren edo Europar Batasunaren laguntzarekin finantzatu erosketa egin aurreko bost urteetan.

–Prestakuntza-jarduerak antolatzen badira: ikasleen fitxak, irakasleen eta ikasleen bertaratzea kontrolatzekoak, eta prestakuntza-jardueraren memoria bat, ereduen araberakoak.

–Merkataritza-sozietatearen eraketa egiaztatzen duten agiriak.

–Kontratazio publikoaren araudia betetzen dela justifikatzeko dokumentazioa. Obra edo zerbitzua esleitzeko eta/edo kontratatzeko espediente osoaren kopia.

–Enplegua sortzeko eta mantentzeko konpromisoak egiaztatzen dituen dokumentazioa:

  • Lan-bizitzaren ziurtagiria.
  • Langile Autonomoen Araubide Bereziko azken kotizazio-agiria.
  • RLC eta RNT kotizazioaren azken buletinak.
  • Formalizatutako lan-kontratuak.

–Egindako obra zibila egiaztatzen duen dokumentazioa:

  • Emandako obra-lizentzia.
  • Proiektu teknikoaren aldaketak, ikus-onetsiak.
  • Gauzatutako obraren azken ziurtagiria, obraren zuzendariak sinatua eta dagokion elkargoak ikus-onetsia.

–Jarduera garatzeko eska daitezkeen baimenak, erregistroak eta lizentziak:

  • Erantzukizunpeko adierazpena eskatzea (irekitzeko lizentzia).
  • Jarduera sailkaturako lizentzia.
  • Beste erregistro eta baimen batzuk (zehaztu).

–Laguntza-eskaeran adierazitako betekizun guztien frogagiriak, baldin eta baliagarriak izan baziren puntuak lortzeko hartutako konpromisoei esker eta egiaztatzeke gelditu baziren (sortutako lanpostuak, lankidetza-hitzarmenak, organismo edo erakunde profesional edo asoziatibo bati atxikitzeko konpromisoak egiaztatzen dituen dokumentazioa, eta abar).

–Informazioa eta publizitatea: Laguntzen publizitate-betebeharra (2022/129 (EB) Erregelamenduaren arabera):

  • Proiektua gauzatzearekin lotutako informazio- eta komunikazio-jarduera guztietan.
  • Onuradunaren webgune ofizialean eta sare sozialetan dituen kontu ofizialetan.
  • Laguntza publiko osoa 10.000 eurotik gorakoa bada, A3 tamainako informazio panel bat jarri beharko da, ongi ikusteko moduan.

(3) Egin beharreko jardueraren, diruz lagundu beharreko inbertsioaren/gastuaren, laguntza eskatzen duen pertsonaren forma juridikoaren eta abarren arabera, hemen zerrendatutako dokumentazio guztia edo haren zati bat aurkeztu beharko du. Inbertsioa/gastua eskatzeko behar diren dokumentuen zerrenda hori ez da zehatza, eta, zenbait kasutan, tokiko ekintza-taldeak edo Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak eskatuko dute zerrenda horretan jasotzen ez diren beste dokumentu batzuk aurkezteko, beharrezkoak direnak espedientea behar bezala izapidetzeko.

4. ERANSKINA.–LEADER PROGRAMAREN HELBURU OROKORRAK NAFARROAN

Jarraian azaltzen da nolako korrelazioa duten Nafarroako partaidetzazko toki-garapenaren estrategia bakoitzeko ekintza-planen ildoek Nafarroako Leader programaren helburu orokorrekin:

LEADER NAFARROA

EREMUA

JARDUERA-ILDOAK

PTGE ildoekin bat etortzea

Kodea

Deskribapena

CED

EDE

TED

ZON

EKONOMIKOA-SOZIALA

SDR 1.1

Tokiko enplegua eta ekintzailetza

1.3.5-1.3.6

1.2

1.1.1, 1.1.2, 1.1.3

3.1

SDR 1.2

Turismo jasangarria, hurbileko merkataritza eta ostalaritza sustatzea

1.2

-

1.3

3.4

SDR 1.3

Nekazaritzako elikagaien sektorearen garapena eta jasangarritasuna bultzatzea

1.1

-

1.2

3.3

SDR 1.4

Azpiegitura ekonomiko berritzaileak garatzea

1.3.1, 1.3.2, 1.3.3, 1.3.4; 1.3.7

1.1

1.1.4 eta 1.1.5

3.2

ENERGIA ETA KLIMA

SDR 2.1

Ekonomia zirkularra eta trantsizio ekologikoa babestu eta bultzatzea

2.1

3.1

3.1

4.1; 4.2

SDR 2.2

Lurraldeko natura-baliabideen kudeaketa eta erabilera

2.2

3.2

3.2

4.3

IDENTITATEA ETA LURRALDE-KOHESIOA

SDR 3.1

Landa-adimena. Gobernantza kolaboratiboa sustatzea. Azpiegiturak eta zerbitzu publiko kolaboratiboak bultzatzea

4.3.1; 4.3.2
eta 4.3.4

-

5.1

1.1; 2.1; 2.2 y 2.3

SDR 3.2

Kultura eta kultura-ondarea eskuratzea, zabaltzea, mantentzea eta balioestea

3.2

2.1 eta 2.2

4.1

1.2

SDR 3.3

Natura-ondarea eskuratzea, zabaltzea, mantentzea eta balioestea

3.1

-

4.2

1.2

BIZI-KALITATEA

SDR 4.1

Gizarte-inklusioa, genero-ikuspegia eta belaunaldien arteko harremanak hobetzea

4.4

4.2

2.1.2 eta 2.2

5.1 eta 5.2

SDR 4.2

Etxebizitzarako aukerak

4.2

2.1.3; 2.1.4

1.3.3

SDR 4.3

Mugikortasuna

4.1

4.1

2.1.1

1.3.1

SDR 4.4

Digitalizazioa eta soluzio adimendunak lurraldean (prestakuntza eta talentua erakartzea)

4.3.3

5.1
eta 5.2

5.2

1.3.2

Iragarkiaren kodea: F2611424