193. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdia, euskara ikasteko dirulaguntzak emateko norgehiagoka araubidean (2026-2027 ikasturtea). Laburpena

DDBN kodea: 930097.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/930097).

Burlatako Udalak, Euskara Arloaren bitartez, euskararen ikaskuntza sustatzeko jarduerak bultzatzea proposatzen du, horrek sortzen dituen gastuen zati bat finantzatuz.

Hori ikusita, Burlatako Udalak dirulaguntzak emango dizkie, norgehiagoka araubidean, Burlatan erroldatuta dauden pertsona guztiei, baldin eta euskara ikasteko ikasketak egiten badituzte 2026ko irailaren 1etik 2027ko abuztuaren 31ra bitartean.

Eskabideak Burlatako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira (https://sedeelectronica.burlada.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=10112), edo Burlatako Udalaren erregistro orokorrean (Larrañeta plaza zk. g., 31600 Burlata) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozeinetan.

Deialdi honetan aurreikusi ez den guztirako, Burlatako Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorra aplikatuko da (2021eko abuztuaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 185. zenbakia), Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 6ko 6/1990 Foru Legea, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.

Deialdi osoaren testua herritarren eskura dago www.burlata.eus webgunean eta udal-bulegoetan.

Eskaerak aurkezteko epea 2027ko irailaren 1etik 30era izanen da.

Burlatan, 2026ko irailaren 17an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2612506