193. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Aldaketa Udal Planean, Enderizko Kontzejuko (Olaibar) Bordaburu plazan. Behin betiko onespena

Olaibarko Udalak, 2026ko irailaren 9an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen behin betiko onestea Olaibarko Udal Planeko determinazio xehatuen aldaketa, Enderizko Kontzejuko Bordaburu plazan, Olaibarko Udalak sustaturik.

Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2026ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 16an. Jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Hortaz, argitara ematen dira iragarkia eta Olaibarko Udal Planaren idazketa berria, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Olaibarren, 2026ko irailaren 16an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2612405