193. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Aldaketa, Eraikuntzen ordenantzan. Hasierako onespena

Orontzeko Udalak, 2026ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Orontzeko Udal Planaren Eraikuntzen ordenantza aldatzea.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orontzen, 2026ko irailaren 17an.–Alkatea, Silvia Pena Lorente.

Iragarkiaren kodea: L2612548