193. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako plan berezia, etxebizitza babestuak sortzeko Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engraziako M22 oinarrizko unitatearen eremuan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2026ko irailaren 10ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 10-SEP-26 (5/CU).

«Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko ekainaren 8an, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, etxebizitza babestuak sortzeko Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engraziako M22 oinarrizko unitatearen eremuan.

Erabaki hori argitara eman zen tokiko prentsan, Iruñeko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta 2026ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 25ean. Hala, jendaurrean egon zen hilabetean. Epe horretan, Ernesto Martinez Monrealek eta María Cortizo Guliasek alegazioak aurkeztu zituzten, biak ala biak 2026ko ekainaren 30ean.

Halaber, espedientean hauen aldeko txostenak jaso dira: Telekomunikazioen, Azpiegitura Digitalen eta Segurtasun Digitalaren Estatuko Idazkaritzarena, Aire Nabigazioaren Zuzendariordetza Nagusiarena eta Iruñerriko Mankomunitatearena.

Hauek ere jaso dira: aholkulari juridikoaren zuzendariaren txostena (2026ko uztailaren 27koa), idazketa-taldearen txostena, eta Hirigintza Planeamenduko Zerbitzuko zuzendariaren eta Hirigintza Gerentziako legelariaren txostena (azken bi horiek, 2026ko irailaren 3koak).

Horiek horrela, honako hau,

ERABAKI DA:

1. Ez onartzea Ernesto Martinez Monrealek aurkeztutako alegazioa; izan ere, ez dago espediente honi lotua, eta horren xedea da informazioa lortzea hiri-jarduketarako plan berezia idazteko kontratazioa esleitzeko prozeduraren justifikazioari buruz. Informazio hori 2026ko uztailaren 28an igorri zitzaion (irteera-erregistroa: 183102/2026), Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren txostenaren arabera (2026ko uztailaren 27koa).

2. Ezestea María Cortizo Guliasek aurkeztutako alegazioa, bat eginik idazketa-taldeak egindako alegazioen txostenarekin, zeina berretsi baitzen Udaleko Hirigintza Gerentziako Planeamenduko Zerbitzuaren txostenaren bidez (irailaren 3koa).

3. Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, etxebizitza babestuak sortzeko Iruñeko Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engraziako M22 oinarrizko unitatearen eremuan, Iruñeko Udalak sustatua.

4. Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan (https://www.pamplona.es/eu/temas/urbanismo-vivienda-e-infraestructuras/planes-especiales-y-modificaciones), aditzera emanik zer errekurtso jar daitezkeen, kasua bada. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

5. Espediente osoaren kopia eginbidetu bat igortzea Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko Departamentuari –Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari–, erabaki hau hartu eta 10 eguneko epean, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluan (foru dekretu horren bidez arautu ziren Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta hirigintza- eta lurralde-plangintzako tresnak aurkezteko formatua), haren kontrola egin dezan, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari.

6. Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engraziako M22 oinarrizko unitatearen eremuan etxebizitza babestuak sortzeko hiri-jarduketarako plan bereziaren kopia eginbidetu bat igortzea Espainiako Gobernuko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioko Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari.

7. Erabaki hau igortzea Arqthema Estudio de Arquitectura SLPri, jakinaren gainean egon dadin, hark idatzi baitu plana.

8. Alde batetik, Ernesto Martinez Monreali erabaki hau jakinaraztea, eta igortzea Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren txostenaren kopia bat (2026ko uztailaren 27koa). Bestetik, María Cortizo Guliasi ere erabakia jakinaraztea, eta igortzea alegazioari erantzuteko txostenaren kopia bat, idazketa-taldeak egina».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Onetsitako araudiaren aurka, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xedatutakoak ez ditu galarazten Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari esleitutako eskudantziak, hots, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ez eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatua ere (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa, gainerako administrazio publikoei dagokienez).

Iruñean, 2026ko irailaren 14an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2612200