2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBARA
2026ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2026ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 4an, 1/2026 eta 2/2026 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesten zituen erabakia.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. 1/2026 eta 2/2026 aurrekontu-aldaketak, beraz, behin betiko onetsi dira, eta argitara ematen dira behar diren ondorioak izan ditzaten.
Aplikatzekoa den araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Orbaran, 2026ko irailaren 9an.–Alkatea, Virginia Arozarena Lerga.
1/2026 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu-transferentzia
Kreditua: 7800001 partida berria ("Zuzeneko dirulaguntza Orbarako jai batzordearentzat"), 4.000 eurokoa.
Finantzaketa: 1 3380 226200 partidako ("Jaiak eta kultura-jarduerak") kreditua 4.000 eurotan beheratzea.
2/2026 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
Kreditua: 1 9200 2210000 partida ("Argiteria publikoa eta udaletxeko argia"), 5.400 eurokoa.
Finantzaketa: diru-sarreren 1 5410001 partida berria ("Ostatu-jatetxearen energia-kontsumoak jasanaraztea"), 5.400 eurokoa.
Iragarkiaren kodea: L2612091