2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOA
PTGEak gauzatzeko laguntzak, 2026ko deialdia: Erdialdea Garatzeko Partzuergoa tokiko ekintza-taldeko sustatzaile publikoak eta pribatuak
LEADER-Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa, Nafarroan, 2023-2027. Azpineurria: 7119.02.01
Oinarri arautzaileak.
Interesdunen eskura daude Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka honetan: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2026/191/25.
Eskabideak aurkezteko tokia eta modua.
Pertsona, enpresa edo entitate interesdunak harremanetan jar daitezke Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoarekin, eta hari zuzendu eskaera. Partzuergoak izanen du eskaera izapidetzeko eta erregistratzeko erantzukizuna, SGA-NA aplikazio informatikoaren bidez (laguntza hauek kudeatzeko prestatu da).
Eskabideak eta harekin batera doazen agiriak nahitaez aurkeztu behar dira horretarako ezarritako programaren bidez (SGA-NA). Tokiko ekintza-taldeko teknikarien bidez sartzen da bertara. Behin programaren bitartez izapidetu ondoren, eskabideak Administrazioan aurkeztutzat joko dira, sarrera-idazpenetan datu hauek jasota daudenean: sarrera-erregistroko zenbakia eta aurkezpenaren data eta ordua. SGA-NA aplikazio informatikoak zenbaki korrelatibo bat emanen dio laguntzen espedienteari, eta sortuko du laguntza eskatzeko inprimaki ofiziala. Eskatzaileak sinatu egin beharko du, edo, behar denean, legezko ordezkariak.
Ez dira aurkeztutzat joko aplikazioko eredura egokitzen ez diren eskabideak, ezta telematikoki eta aplikazio hori erabiliz aurkezten ez direnak ere. Hori hala xedatzen du urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16.8 eta 66.6 artikuluetan (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea). Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskabide horiek ezin izanen dira zuzendu.
Aurkeztu beharreko gutxieneko dokumentazioa hemen kontsultatzen ahal da:
https://navarramedia.es/download/documentacion-a-presentar-con-la-solicitud-de-ayuda/
Beharrezko dokumentazioa zein den jakiteko, eta jakiteko zein formulario erabili behar diren eskaerak aurkezteko, prozeduraren eskuliburuan ezarritakoari jarraikiz, jo daiteke tokiko ekintza-taldearen webgunera edo haren bulegora:
Erdialdea Garatzeko Partzuergoa.
Las Pozas kalea 13, 31390 Erriberri (Nafarroa).
Telefonoa: 948 740 739.
consorcio@navarramedia.org
http://www.navarramedia.es
Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hasiko da deialdiaren aipamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu (2026ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 25ekoa) eta biharamunean, eta bukatuko da 2026ko abenduaren 17an.
Beranduenez, 2026ko abenduaren 14ra arte jaso eta zigilatuko dira laguntzaren eskaera formalizatzeko agiriak, bulego-ordutegian (09:00etatik 14:00etara), partzuergoaren bulegoan edo horretarako gaitutako izapidearen bidez, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren egoitza elektronikoan.
Finantza-zuzkidura.
Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren aurrekontuetan gaitzen diren partiden kargura izanen da kreditu erabilgarria; zenbateko hauek izanen dira:
EKITALDIA | LERROAREN KODEA | AZPINEURRIAREN IZENA / PROIEKTUAREN IZENA | GUZTIRA (eurotan) | LANDA GARAPENERAKO EUROPAKO NEKAZARITZA FUNTSAREN (LGENF) EKARPENA: %45 (euroak) | NAFARROAKO GOBERNUAREN EKARPENA: %55 (euroak) |
2028 | 7119.02.01 | Partaidetzazko toki-garapenaren estrategia (PTGE) gauzatzea - Proiektu produktiboak | 277.563,16 | 124.903,42 | 152.659,74 |
2028 | 7119.02.01 | Partaidetzazko toki-garapenaren estrategia (PTGE) gauzatzea - Proiektu ez-produktiboak | 277.563,15 | 124.903,42 | 152.659,73 |
2028 | 7119.02.02 | Partaidetzazko toki-garapenaren estrategia (PTGE) gauzatzea - Berezko proiektuak | 150.000,00 | 67.500,00 | 82.500,00 |
2028 | 7119.02 | GUZTIRA | 705.126,31 | 317.306,84 | 387.819,47 |
Proiektu produktiboen lerrorako ezarritako hasierako zuzkidura da, gutxienez, 7119.02.01 lerrorako esleitutako guztizko zuzkiduraren %50. Baldin ez bada ematen lerro horretarako esleitutako zuzkidura guztia, eman gabekoa erabil daiteke proiektu ez-produktiboen lerroan zuzkidurarik gabe gelditu diren proiektu onartuetarako, eta alderantziz.
7119.02.01 azpineurrirako baimendutako guztizko kreditua handitzen ahalko da, 150.000,00 euroraino, baldin eta aldez aurretik uko egiten bazaio "Erdialdea klima berrira egokitzen" berezko proiektuari, edo hura ezesten bada, eta nahikoa diru badago aurrekontuan. Hori dena, bat etorriz azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan ezarritakoarekin (Dirulaguntzei buruzko Foru Legea).
Onartutako laguntzen zenbatekoaren finantzaketa hau izanen da: %45, LGENFren ekarpena (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa), eta %55, Nafarroako Gobernuaren ekarpena.
Jarduketa-eremua.
Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoari esleitutako udalerrietako pertsona fisikoak, enpresak nahiz entitateak. Hain zuzen ere, udalerri horiek Partzuergoari atxiki zitzaizkion abuztuaren 26ko 201E/2022 eta martxoaren 29ko 59E/2023 ebazpenetan. Ebazpen horien bidez onetsi ziren partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak, eta eman zen Nafarroako tokiko ekintza-taldearen izaera.
1. eranskinean kontsulta daiteke zer udalerri dauden Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko eremu geografikoan.
Ekintza-plana eta lehentasunezko lerroak.
2. eranskinean kontsulta daitezke ekintza-plana eta lerro lehenetsiak, baita haien laguntza-mugak, inbertsio-mugak, eta diruz lagungarriak diren proiektuen baldintzak ere, bat etorriz Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergorako onetsitako tokiko garapen-estrategiekin.
Proiektuak gauzatzeko epea.
Aldeko ebazpena jasotzen duten eskaeretako proiektuak egin beharko dira, oro har, 2028ko apirilaren 30erako.
Laguntza emateko ebazpenean zehaztuko da zein epetan gauzatu behar diren proiektuak eta noiz aurkeztu behar diren ordainketa-eskaerak, aurkeztutako eta onartutako proiektuaren arabera. Nolanahi ere, luzapenak izaten ahalko dira, justifikatutako arrazoiengatik, betiere oinarri arautzaileetan ezarritako mugak gainditzen ez badira.
Eragiketak hautatzeko irizpideak.
Laguntzak norgehiagoka emanen dira. Honela eginen da: aurkeztutako proiektuak teknikoki alderatuko dira, horien arteko lehentasuna ezartzeko, aintzat hartuz deialdi honetan ezarri diren baloratzeko eta lehenesteko irizpideak.
Lankidetza-kasuetan, non bi entitatek edo gehiagok parte hartzen duten, espediente bat izapidetuko da bakoitzeko, eta hautatzeko irizpideak aplikatzeko, kontuan hartuko da parte hartzen duen udalerri bakoitzeko biztanleriaren batezbesteko haztatua.
Kontsultatu 3. eranskinean erakundeak zer irizpide erabiliko dituen eragiketak hautatzeko.
Eranskinak hemen kontsultatzen ahal dira:
https://navarramedia.es/download/anexos-particularidades-zona-media/
Erriberrin, 2026ko irailaren 3an.–Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko Batzorde Betearazleko burua, Maria Rosario Domingos García.
Iragarkiaren kodea: L2611945