2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAIBAR
Xehetasun-azterketa, Otsakaingo 5. poligonoko 94. lurzatian. Behin betiko onespena
Olaibarko Udalak, 2026ko irailaren 9an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Otsakaingo (Olaibar) 5. poligonoko 94. lurzatian. Barcos y Enríquez arquitectos SLPk idatzi du aipatu azterketa.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Olaibarren, 2026ko irailaren 16an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2612332