2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa puntuala, Alde Zaharreko barne eraberritze eta babeserako plan berezian. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2026ko irailaren 10ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 10-SEP-26 (6/CU).
Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko apirilaren 1ean hartutako erabaki baten bidez (2/UV), hasiera batez onetsi zen "Alde Zaharreko barne eraberritze eta babeserako plan bereziaren aldaketa puntuala 89. artikuluaren xedapen iragankorrean eta azken xedapenean" deritzon dokumentuan. Iruñeko Udalak sustatu du, eta horren helburua da aldaketa bat egitea Alde Zaharreko barne eraberritze eta babeserako plan bereziaren hirigintza araudian, zehazki, 89. artikuluaren xedapen iragankorrean eta azken xedapenean, lehendik dauden ostalaritza-jardueretan atal estanko bat izateko eskakizunari buruzko zatian.
Erabakia jendaurrean egon da, iragarkia paratuta 2026ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean –apirilaren 21ekoan–, tokiko prentsan, Iruñeko Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan. Ezarritako epean alegazio batzuk aurkeztu dira.
Espedientean sartu da Udaleko Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak alegazioei buruz egindako txostena, 2026ko irailaren 3koa.
Txostena erabaki honi gehitu zaio, horren motibazio eta arrazoibide gisa, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 88.6 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Horiek horrela, honako hau,
ERABAKI DA:
1. Onestea "Alde Zaharreko barne eraberritze eta babeserako plan bereziaren aldaketa puntualaren hasierako onespenari egindako alegazioen erantzuna" deritzon txostena. Udaleko Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak egin du, irailaren 1ean, eta horren arrazoibideak erabaki honi erantsi zaizkio, motibazio gisa.
2. Aurkeztutako alegazioak ezestea, txostenean adierazitako baldintzetan eta azaldutako arrazoiengatik. Honen bidez, ondorio guztietarako aipatutzat jotzen dira.
3. Behin betiko onestea "Alde Zaharreko barne eraberritze eta babeserako plan bereziaren aldaketa puntuala 89. artikuluaren xedapen iragankorrean eta azken xedapenean" deritzon dokumentua. Aldaketa Iruñeko Udalak sustatu du.
4. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Iruñeko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (https://www.pamplona.es/eu/temas/urbanismo-vivienda-e-infraestructuras/planes-especiales-y-modificaciones), aditzera emanik zer errekurtso jar daitezkeen, kasua bada. Hori guztia, bete dadin ezartzen dena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onesten da Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
5. Espediente osoaren kopia eginbidetu bat igortzea Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko Departamentuari –Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari–, erabaki hau hartu eta 10 eguneko epean, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluan (foru dekretu horren bidez arautu ziren Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta hirigintza- eta lurralde-plangintzako tresnak aurkezteko formatua), haren kontrola egin dezan, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari.
6. Erabaki hau igortzea Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako Alorrari.
7. Alegazioak aurkeztu dituztenei erabaki hau jakinaraztea, eta horrekin batera, "Alde Zaharreko barne eraberritze eta babeserako plan bereziaren aldaketa puntualaren hasierako onespenari egindako alegazioen erantzuna" deritzon txostena igortzea. Halaber, kasu bakoitzean bidezko diren errekurtsoen berri ematea».
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Onetsitako araudiaren aurka, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, honako errekurtso hauek aurkez daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Xedatutakoak ez ditu galarazten Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari esleitutako eskudantziak, hots, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ez eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatua ere (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa, gainerako administrazio publikoei dagokienez).
Iruñean, 2026ko irailaren 15ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Aldaketa Alde Zaharreko barne eraberritze eta babeserako plan berezian (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2612260