193. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea proiektu honetarako: "Orkoien-Cordovilla 4" eta "Orkoien-Ezkaba 2" 66 kV-eko goi-tentsioko lineen saihesbidea eta luzapena, "Arre" MBA kendu eta maniobra "Olloki" BTAra pasatzeko, Esteribarko eta Uharteko udal mugarteetan. Espedientearen kodea: SAT11681.

Bete beharrez Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa (errege dekretu horren bidez arautzen dira argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedura), jendaurrean jartzen da honako espediente hau:

Deskribapena: "Orkoien-Cordovilla 4" eta "Orkoien-Ezkaba 2" 66 kV-eko goi-tentsioko lineen saihesbidea eta luzapena, "Arre" MBA kendu eta maniobra "Olloki" BTAra pasatzeko, Esteribarko eta Uharteko udal mugarteetan.

Xedea: proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea lortzeko.

Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko.

Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-sat11681

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua), espediente-kodea adierazita.

Iruñean, 2026ko irailaren 14an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

SAT11681 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO

TITULARRA

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

IZAERA/LABOREA

KANALIZAZIOAREN LUZERA

(m)

KUTXATILA KOPURUA

KANALIZAZIOAREN AZALERA

(m²)

SARBIDEAREN AZALERA

(m²)

ALDI
BATERAKO OKUPAZIOA

(m²)

Areacea SA, udalaren hirigintza-sozietatea

Esteribar

01

70

Landa finka. Lehorreko alorra

27

1

45,20

-

106,60

Areacea SA, udalaren hirigintza-sozietatea

Esteribar

01

25

Landa finka. Elkorra

9

0

14,40

-

34,20

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

Esteribar

01

285

Landa finka. PA-30

3

0

4,80

-

11,40

Uharteko Udalaren herri-lurrak

Uharte

02

831

Landa finka. Basoa - Larreak

299

9

649,00

2.113,24

1.248,50

Uharte

-

-

Donejakue bide frantsesa

38

0

31,92

-

129,96

Iragarkiaren kodea: F2612213