2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CEDERNA GARALUR ELKARTEA
"Partaidetzazko toki garapenaren estrategiak gauzatzeko laguntzak: sustatzaile publiko eta pribatuak" laguntzen 2026ko deialdia, Cederna Garalur elkarteak sustatua
LEADER-Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa, Nafarroan, 2023-2027. Azpineurria: 7119.02.01
Oinarri arautzaileak.
Interesdunen eskura daude Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka honetan: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2026/191/25.
Eskabideak aurkezteko tokia eta modua.
Pertsona, enpresa edo entitate interesdunak harremanetan jar daitezke Cederna Garalur elkartearekin, eta hari zuzendu eskabidea. Haren erantzukizuna izanen da eskabidea izapidetzea eta erregistratzea, SGA-NA aplikazio informatikoaren bidez (laguntza hauek kudeatzeko prestatu da).
Eskabideak eta harekin batera doazen agiriak nahitaez aurkeztu behar dira horretarako ezarritako programaren bidez (SGA-NA). Tokiko ekintza taldeko teknikarien bidez sartzen da bertara. Behin programaren bitartez izapidetu ondoren, eskabideak Administrazioan aurkeztutzat joko dira, sarrera-idazpenetan datu hauek jasota daudenean: sarrera-erregistroko zenbakia eta aurkezpenaren data eta ordua. SGANA aplikazio informatikoak zenbaki korrelatibo bat emanen dio laguntzen espedienteari, eta sortuko du laguntza eskatzeko inprimaki ofiziala. Eskatzaileak sinatu egin beharko du, edo, behar denean, legezko ordezkariak.
Ez dira aurkeztutzat joko aplikazioko eredura egokitzen ez diren eskabideak, ezta telematikoki eta aplikazio hori erabiliz aurkezten ez direnak ere. Hori hala xedatzen du urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16.8 eta 66.6 artikuluetan (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea). Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskabide horiek ezin izanen dira zuzendu.
Aurkeztu beharreko gutxieneko dokumentazioa esteka honetan kontsultatzen ahal da: https://cederna.eus/.
Beharrezko dokumentazioa zein den jakiteko, eta jakiteko zein diren formularioak, eskabideak aurkezteko prozeduraren eskuliburuaren arabera, jo daiteke tokiko ekintza taldeko web-orrira (https://cederna.eus/), edo bulego hauetara:
ESKUALDEAK | TOKI GARAPENERAKO AGENTEAREN KOKAPENA | TELEFONOA/FAXA | HELBIDE ELEKTRONIKOA |
SAKANA SUSANA MENDINUETA | Cederna Garalur elkartea Utzubar industrialdea 8 Arbizu | Tel.: 948 567 010 Mugikorra: 639.90.03.36 | sakana@cederna.es |
MENDIALDEA AINHOA ORIBE | Leitzako udaletxea Ultzamako udaletxea | Mugikorra: 617.60.93.28 | mendialdea@cederna.es |
BORTZIRIAK-MALERREKA-BERTIZARANA ITXASO ALEMAN | Cederna Garalur elkartea Alkaiaga industrialdea Lesaka | Tel.: 948 625 122 Mugikorra: 606.43.13.57 | bidasoa@cederna.es |
BAZTAN-URDAZUBI-ZUGARRAMURDI IZASKUN ABRIL | Baztango udaletxea Elizondo | Tel.: 948 580 561 Mugikorra: 606.40.86.13 | baztan@cederna.es |
AEZKOA-ERROIBAR-AURITZ-ORREAGA-LUZAIDE VANNESA PAU | Erroibar-Aezkoa Erroibarko udaletxea Frantziako errepidea z.g. 31696 Lintzoain (Erroibar) | Mugikorra: 639.90.53.57 | erro-aezkoa@cederna.es |
ERRONKARI-ZARAITZU IDOIA NAPAL | Cederna Garalur Izizeko industrialdea Izize | Tel.: 948 470092 Mugikorra: 639.90.52.90 | roncal-salazar@cederna.es |
PIRINIOAURREKO ARROAK - CARLOS GARCÍA | Agoizko udaletxea Agoitz | Tel.: 948 336 337 Mugikorra: 639.90.53.59 | prepirineo@cederna.es |
ZANGOZA MARIJO WALIÑO | Vallesantoro Jauregia kultura etxea Alfontso Borrokalariaren kalea 20 Zangoza | Tel.: 948 430 560 Mugikorra: 639.90.44.01 | sanguesa@cederna.es |
IBARRAK GUSTAVO ORTIZ DE BARRON | Cederna Garalur Berriobide kalea 40, 001 bulegoa 31013 Antsoain | Mugikorra: 647 89 05 91 | valles-ibarrak@cederna.es |
BESTE ESKUALDE ETA UDALERRI BATZUK | Cederna Garalur elkartea - Garalur Berriobide kalea 40 Antsoain | Tel.: 948 20.66.97 | info@cederna.es |
Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hasiko da deialdiaren aipamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu (2026ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 25ekoa) eta biharamunean, eta bukatuko da 2026ko azaroaren 23an.
Beranduenez, azaroaren 23ko 9:00ak arte jaso eta zigilatuko dira laguntzaren eskabidea formalizatzeko agiriak.
Finantza-zuzkidura.
Cederna Garalur elkartearen aurrekontuetan gaitzen diren partiden kargura izanen da kreditu erabilgarria; zenbateko hauek izanen dira:
EKITALDIA | LERROAREN KODEA | AZPINEURRIAREN IZENA / PROIEKTUAREN IZENA | GUZTIRA (eurotan) | LANDA GARAPENERAKO EUROPAKO NEKAZARITZA FUNTSAREN (LGENF) EKARPENA: %45 (euroak) | NAFARROAKO GOBERNUAREN EKARPENA: %55 (euroak) |
2028 | 7119.02.01 | Partaidetzazko toki garapenaren estrategia (PTGE) gauzatzea - Proiektu produktiboak | 819.135,75 | 368.611,09 | 450.524,66 |
2028 | 7119.02.01 | Partaidetzazko toki garapenaren estrategia (PTGE) gauzatzea - Proiektu ez-produktiboak | 819.135,75 | 368.611,09 | 450.524,66 |
2028 | 7119.02.02 | Partaidetzazko toki garapenaren estrategia (PTGE) gauzatzea - Berezko proiektuak | | | |
2028 | 7119.02 | GUZTIRA | 1.638.271,50 | 737.222,18 | 901.049,33 |
Proiektu produktiboen lerrorako ezarritako hasierako zuzkidura da, gutxienez, 7119.02.01 lerrorako esleitutako guztizko zuzkiduraren %50. Baldin ez bada ematen lerro horretarako esleitutako zuzkidura guztia, eman gabekoa erabil daiteke proiektu ez-produktiboen lerroan zuzkidurarik gabe gelditu diren proiektu onartuetarako, eta alderantziz.
Onartutako laguntzen zenbatekoaren finantzaketa hau izanen da: %45, LGENFen ekarpena (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa), eta %55, Nafarroako Gobernuaren ekarpena.
Jarduketa eremua.
Cederna Garalur elkarteari esleitutako udalerrietako pertsona fisikoak, enpresak nahiz entitateak. Hain zuzen ere, udalerri horiek elkarteari atxiki zitzaizkion abuztuaren 26ko 201E/2022 eta martxoaren 29ko 59E/2023 ebazpenetan. Ebazpen horien bidez onetsi ziren partaidetzazko toki garapenaren estrategiak, eta eman zen Nafarroako tokiko ekintza taldearen izaera.
1. eranskinean kontsulta daiteke zer udalerri dauden erakundearen eremu geografikoan.
Ekintza plana eta lehentasunezko lerroak.
Erakundearen ekintza planaren 2. eranskinean kontsultatzen ahal dira ekintza plana eta lehentasunezko lerroak, eta, horiekin batera, haien laguntza mugak, inbertsio mugak eta diruz lagungarriak diren proiektuen baldintzak, Cederna Garalur elkarterako onetsitako tokiko garapen estrategiaren araberakoak.
Proiektuak gauzatzeko epea.
Eskabideek aldeko ebazpena jasotze badute, 2028ko apirilaren 30erako egin beharko dira eskabide horietako proiektuak.
Proiektuak gauzatzeko eta horiek ordaintzeko eskabidea aurkezteko epea zehaztuko da dirulaguntza emateko ebazpenean, aurkeztutako eta onetsitako proiektuaren arabera. Epe hori 2028ko apirilaren 30a arte luzatzen ahalko da. Dena den, beste luzapen batzuk ere ezartzen ahalko dira, arrazoi justifikatuak direla-eta, baina ezin izanen dira gainditu oinarri arautzaileetan ezarritako mugak.
Eragiketak hautatzeko irizpideak.
Laguntzak norgehiagoka emanen dira. Honela eginen da: aurkeztutako proiektuak teknikoki alderatuko dira, horien arteko lehentasuna ezartzeko, aintzat hartuz deialdi honetan ezarri diren baloratzeko eta lehenesteko irizpideak.
Lankidetza kasuetan, non bi entitatek edo gehiagok parte hartzen duten, espediente bat izapidetuko da bakoitzeko, eta hautatzeko irizpideak aplikatzeko, jarraituko zaio udalerri parte-hartzaile bakoitzeko biztanleriaren batezbesteko haztatuari.
Kontsultatu 3. eranskinean erakundeak zer irizpide erabiliko dituen eragiketak hautatzeko.
Eranskinak hemen kontsultatzen ahal dira:
https://cederna.eus/wp-content/uploads/2026/03/Convocatoria2026_CED_Particularidades_V5_SDR.pdf
Antsoainen, 2026ko irailaren 7an.–Elkarteko burua, María Aranzazu Arregi Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2612030