1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikarien hogeita sei plaza oposizio bidez betetzeko. Hirugarren izendapen proposamen osagarria.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikarien hogeita sei plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1846/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia), 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22koan, argitara eman zen hautapen prozesua gainditu eta baldintzak betetzen zituzten hogeita sei izangaiak izendatzeko proposamena, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 223/2026 Ebazpenaren bidez, apirilaren 23ko 1385/2026 Ebazpenaren bidez eta ekainaren 29ko 2116/2026 Ebazpenaren bidez egin ziren izendapenak.
Azken izendapena egin ondoren, Iosu Eder Lezaun Echauri jaunak, txanda irekiko izangaiak, ez du plazaren jabetza hartu.
Horri dagokionez, deialdiaren 10.3 oinarriak ezartzen duenez, aipatutako epean –eta ezinbesteko kasuetan izan ezik– plazaz jabetzen ez diren izangaiek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, jarraikiko zaio deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari.
Aurrekoa kontuan harturik, izendapen proposamena osatzen da txanda irekiko beste izangai batekin, Jaime Martín Martínez jaunarekin.
Deialdiaren 8.1, 8.2 eta 9.2 oinarrietan ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak bide telematikoz aurkezteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan agertzen den estekaren bidez.
Iruñean, 2026ko irailaren 14an.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
Iragarkiaren kodea: F2612197