1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
6803E/2026 EBAZPENA, irailaren 14koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 6513E/2026 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen suhiltzaile-peoi laguntzaileen 17 plaza huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko.
Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 6513E/2026 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-peoi laguntzaileen 17 plaza huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.
Ebazpen horretan akats material bat atzeman da, bertan adierazten baita epaimahaiko kide eta ordezko direla, hurrenez hurren, Joseba Iñaki Lizarbe Aristu jauna eta Gorka Vidarte Mendioroz jauna, baina honako hauek dira, hurrenez hurren: Rafael Fermín Aulló Tapia jauna eta Berta Lanas Fernández andrea.
Beraz, bidezkoa da horiek zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 eta 125.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluak ematen didan eskumena erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 6513E/2026 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen suhiltzaile-peoi laguntzaileen 17 plaza huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Hauxe da zuzenketa:
Honako hau dioen tokian:
–Epaimahaiko kidea: Joseba Iñaki Lizarbe Aristu jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuko Langileria Batzordearen ordezkaria, batzordeak berak proposatua.
–Ordezkoa: Gorka Vidarte Mendioroz jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuko Langileria Batzordearen ordezkaria, batzordeak berak proposatua.
Honako hau behar du:
–Epaimahaiko kidea: Rafael Fermín Aulló Tapia jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuko Langileria Batzordearen ordezkaria, batzordeak berak proposatua.
–Ordezkoa: Berta Lanas Fernández andrea, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuko Langileria Batzordearen ordezkaria, batzordeak berak proposatua.
2. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzura eta Giza Baliabideen Zerbitzura, eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko irailaren 14an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.
Iragarkiaren kodea: F2612310