2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
Xehetasun-azterketa AA-CA-3 eremuan. Behin betiko onespena
Garinoaingo Udalak, 2026ko irailaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen xehetasun-azterketa honen kontra aurkeztutako alegazioak ezestea: xehetasun-azterketa, lerrokadurak berrantolatzeko, Garinoaingo Udal Planeko AA-CA-3 eremuan (2. poligonoko 426. lurzatia), espedientean jasotako baldintzetan. Halaber, Udalak behin betiko onetsi du xehetasun-azterketa. Jon Moncayolak sustatu du, eta Victor Esparza Lafuente arkitektoak idatzi, 2026ko ekainaren 11n.
Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (https://garinoain.sedelectronica.es).
Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra, interesdunek ondotik zehazten diren errekurtso hauek aurkezten ahalko dituzte, hautara:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Garinoainen, 2026ko irailaren 15ean.–Ordezko alkatea, Asier Ormazabal Ezcurra.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2612319