193. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEDER elkartea (Lizarra)

"Partaidetzazko toki garapenaren estrategiak gauzatzeko laguntzak: sustatzaile publiko eta pribatuak" laguntzen 2026ko deialdia, TEDER elkarteak sustatua

LEADER-Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa, Nafarroan, 2023-2027. Azpineurria: 7119.02.01

Oinarri arautzaileak.

Interesdunen eskura daude Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka honetan: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2026/191/25.

Eskabideak aurkezteko tokia eta modua.

Pertsona, enpresa edo entitate interesdunak harremanetan jar daitezke TEDER elkartearekin, eta hari zuzendu eskabidea. Haren erantzukizuna izanen da eskabidea izapidetzea eta erregistratzea, SGA-NA aplikazio informatikoaren bidez (laguntza hauek kudeatzeko prestatu da).

Eskabideak eta harekin batera doazen agiriak nahitaez aurkeztu behar dira horretarako ezarritako programaren bidez (SGA-NA). Tokiko ekintza taldeko teknikarien bidez sartzen da bertara. Behin programaren bitartez izapidetu ondoren, eskabideak Administrazioan aurkeztutzat joko dira, sarrera-idazpenetan datu hauek jasota daudenean: sarrera-erregistroko zenbakia eta aurkezpenaren data eta ordua. SGA-NA aplikazio informatikoak zenbaki korrelatibo bat emanen dio laguntzen espedienteari, eta sortuko du laguntza eskatzeko inprimaki ofiziala. Eskatzaileak sinatu beharko du, edo, behar denean, legezko ordezkariak.

Ez dira aurkeztutzat joko aplikazioko eredura egokitzen ez diren eskabideak, ezta telematikoki eta aplikazio hori erabiliz aurkezten ez direnak ere. Hori hala xedatzen du urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16.8 eta 66.6 artikuluetan (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea). Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskabide horiek ezin izanen dira zuzendu.

Aurkeztu beharreko gutxieneko dokumentazioa hemen kontsultatzen ahal da:

https://teder.sedipualba.es/carpetaciudadana/documentoinformativo.aspx?id=1367&abrir=True&idioma=es

Beharrezko dokumentazioa zein den jakiteko, eta jakiteko zein diren formularioak, eskabideak aurkezteko prozeduraren eskuliburuaren arabera, jo daiteke elkartearen web-orrira (https://www.desarrollotierraestella.com/convocatoria-2026/) edo bulego hauetara:

–Lizarra: Zalatambor kalea 10, 31200 Lizarra. Tel.: 948556537. Helbide elektronikoa: teder@teder.org. Jendearentzako ordutegia: 08:00etatik 15:00etara.

–Zudairi: San Anton kalea 30, 31272 Zudairi (Ameskoabarrena). Tel.: 637066310. Helbide elektronikoa: amescoa@teder.org. Jendearentzako ordutegia: 08:00etatik 15:00etara.

Mugaturik dago entitate edo pertsona eskatzaile bakoitzak aurkez dezakeen espediente kopurua, jarraikiz Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako oinarri arautzaileen 9.1 oinarriari (oinarri arautzaileak argitaratu ziren 2026ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 25ean). Entitate, enpresa edo pertsona eskatzaile bakoitzak proiektu bakarra aurkezten ahalko du. Entitate, enpresa edo pertsona berak eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, izapidetzeko eta ebaluatzeko onartuko da egoki den lehenbiziko eskabidea soilik, jarraikiz ezarritako mugari, aurkezpen-ordenaren arabera, eta gainerako guztiak baztertu eginen dira.

Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hasiko da deialdiaren aipamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu (2026ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 25ekoa) eta biharamunean, eta bukatuko da 2026ko abenduaren 18an.

Beranduenez, 2026ko abenduaren 15eko 23:59ak arte jaso eta zigilatuko dira laguntza eskabidea formalizatzeko agiriak, taldearen bulegoan eta/edo horretarako gaitutako izapide elektronikoaren bidez, TEDERen egoitza elektronikoan:

https://teder.sedipualba.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=10964

Finantza-zuzkidura.

TEDER elkartearen aurrekontuetan gaitzen diren partiden kargura izanen da kreditu erabilgarria; zenbateko hauek izanen dira:

EKITALDIA

LERROAREN KODEA

AZPINEURRIAREN IZENA /
PROIEKTUAREN IZENA

GUZTIRA
(eurotan)

LANDA GARAPENERAKO EUROPAKO NEKAZARITZA FUNTSAREN (LGENF) EKARPENA: %45 (euroak)

NAFARROAKO GOBERNUAREN EKARPENA: %55 (euroak)

2028

7119.02.01

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia (PTGE) gauzatzea - Proiektu produktiboak

340.000,00

153.000,00

187.000,00

2028

7119.02.01

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia (PTGE) gauzatzea - Proiektu ez-produktiboak

340.000,00

153.000,00

187.000,00

2028

7119.02.02

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia (PTGE) gauzatzea - Berezko proiektuak

51.779,07

23.300,58

28.478,49

2028

7119.02

GUZTIRA

731.779,07

329.300,58

402.478,49

Proiektu produktiboen lerrorako ezarritako hasierako zuzkidura da, gutxienez, 7119.02.01 lerrorako esleitutako guztizko zuzkiduraren %50. Baldin ez bada ematen lerro horretarako esleitutako zuzkidura guztia, eman gabekoa erabil daiteke proiektu ez-produktiboen lerroan zuzkidurarik gabe gelditu diren proiektu onartuetarako, eta alderantziz.

7119.02.01 azpineurrirako baimendutako guztizko kreditua handitzen ahalko da, 731.779,07 euroraino, baldin eta aldez aurretik uko egiten bazaio "Estellerri adimentsua" berezko proiektuari, edo hura ezesten bada, eta nahikoa diru badago aurrekontuan. Hori dena, jarraikiz azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluari (Dirulaguntzei buruzko Foru Legea).

Onartutako laguntzen zenbatekoaren finantzaketa hau izanen da: %45, LGENFen ekarpena (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa), eta %55, Nafarroako Gobernuaren ekarpena.

Jarduketa eremua.

TEDER elkarteari esleitutako udalerrietako pertsona fisikoak, enpresak nahiz entitateak. Izan ere, udalerri horiek partzuergoari atxiki zitzaizkion abuztuaren 26ko 201E/2022 eta martxoaren 29ko 59E/2023 ebazpenen bitartez. Ebazpen horien bidez onetsi ziren partaidetzazko toki garapenaren estrategiak, eta eman zen Nafarroako tokiko ekintza taldearen izaera.

1. eranskinean kontsulta daiteke zer udalerri dauden erakundearen eremu geografikoan.

Ekintza plana eta lehentasunezko lerroak.

2. eranskinean kontsultatzen ahal dira ekintza plana eta lehentasunezko lerroak, eta, horiekin batera, haien laguntza mugak, inbertsio mugak eta diruz lagungarriak diren proiektuen baldintzak, TEDER elkarterako onetsitako tokiko garapen estrategiaren araberakoak.

Proiektuak gauzatzeko epea.

Aldeko ebazpena jasotzen duten eskaeretako proiektuak egin beharko dira 2028ko apirilaren 30erako.

Proiektuak gauzatzeko epea zehaztuko da dirulaguntza emateko ebazpenean, aurkeztutako eta onetsitako proiektuaren arabera. Epe hori 2028ko apirilera arte luzatzen ahalko da. Dena den, beste luzapen batzuk ere ezartzen ahalko dira, arrazoi justifikatuak direla-eta, baina ezin izanen dira gainditu oinarri arautzaileetan ezarritako mugak.

Eragiketak hautatzeko irizpideak.

Laguntzak norgehiagoka emanen dira. Honela eginen da: aurkeztutako proiektuak teknikoki alderatuko dira, horien arteko lehentasuna ezartzeko, aintzat hartuz deialdi honetan ezarri diren baloratzeko eta lehenesteko irizpideak.

Lankidetza kasuetan, non bi entitatek edo gehiagok parte hartzen duten, espediente bat izapidetuko da bakoitzeko, eta hautatzeko irizpideak aplikatzeko, jarraituko zaio udalerri parte-hartzaile bakoitzeko biztanleriaren batezbesteko haztatuari.

Kontsultatu 3. eranskinean erakundeak zer irizpide erabiliko dituen eragiketak hautatzeko.

Eranskinak hemen kontsultatzen ahal dira:

https://teder.sedipualba.es/carpetaciudadana/documentoinformativo.aspx?id=1366&abrir=True&idioma=es

Lizarran, 2026ko irailaren 4an.–TEDER elkarteko burua, José Antonio Zudaire Escobar.

Iragarkiaren kodea: L2611982