124. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 26a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
277E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Osasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Itziar Blanco Platero andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariordea, berak hala eskatuta.
278E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Itziar Blanco Platero andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendari kudeatzaile izendatzen duena.
61E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Jon Legarrea Oteiza jauna, Datuaren Bulegoaren Ataleko burua, berak hala eskatuta. Bulego hori Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuan dago.
200/2026 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak.
1097E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Alergogiako arloko fakultatibo espezialisten plaza huts batzuk esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.
3017E/2026 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Eduardo María Valpuesta Cilveti jauna Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Programen Diseinurako, Adjudikaziorako eta Kontrol Ekonomikorako Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
1884/2026 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Psikiatriako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
1885/2026 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, psikologo klinikoen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
1886/2026 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, biologo lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
1995/2026 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela xedatzen baita, hezitzaileen eta haur-hezitzaileen lanpostuan aritu daitezen, eta plaza esleitzen baitzaie.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1223E/2026 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi honen testua: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erakunde autonomoetako Familiako eta Komunitateko Erizaintzako erizain espezialisten 5 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez.
1224E/2026 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi honen testua: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erakunde autonomoetako Laneko Erizaintzako erizain espezialisten 6 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez.
1225E/2026 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi honen testua: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko logopeden 2 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta, bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, lanpostu horretan aritu daitezen, bai aldi baterako kontratazioaren bidez, bai aldi baterako barne-igoeraren bidez.
1226E/2026 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi honen testua: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTEen) 5 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez.
1227E/2026 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi honen testua: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun-hezitzaileen plaza 1 oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta, bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, lanpostu horretan aritu daitezen, bai aldi baterako kontratazioaren bidez, bai aldi baterako barne-igoeraren bidez.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, ekainaren 18ko behin betiko ebazpen baten aurka, zeinaren bidez seme-alabak zaintzeko zerbitzu-eginkizunak eman eta ukatzen baitzaizkie lekualdatze-lehiaketan destino berria eskuratu duten eskatzaileei
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
105E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazioaren araubideari jarraikiz, 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan eta beste deialdi batzuetan jaso gabeko lehiaketa ofizialetan parte hartzen duten kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat. DDBN kodea: 907459.
1289/2026 EBAZPENA, 2026ko ekainaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Batxilergoko XVII. Eztabaida Lehiaketarako deialdia onetsi eta dagokion gastua baimentzen duena.
1.7. BESTELAKOAK
1371E/2026 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, eraginik gabe uzten duena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 20ko 1080E/2026 Ebazpena, 2026ko ekainaren 15eko 08:00etatik ekainaren 16ko 08:00etara bitarteko greba aldiari dagokionez.
121/2026 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onura publikoa zehazki deklaratzen baita biometanoa ekoizteko instalazio bat banaketa sarera konektatuko duten instalazioetarako, Valtierrako udal mugartean, Biogasval SLk sustatuta. Espedientearen kodea: 0003-GR.
124/2026 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ematen baitira aurretiazko administrazio baimena eta exekuzio proiektuaren onespena proiektu honetarako: "Valtierrako udal mugartean gas sare bat eraikitzea eta egokitzea, biometanoa RAA-E02 sarean injektatzeko".
63E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik 2026-2027 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzen dituena.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BASABURUA IMOTZ UDAL ELKARTZEA
Deialdia, bete dadin administrari-ofizialen plaza bat barne-igoera murriztuan, oposizio-lehiaketa bidez. Izendapena
BERRIOBEITI
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen ofizial administrarien lau plaza. Izendapen-proposamena
CINTRUÉNIGO
Akats zuzenketa, udaltzain-agenteen plaza bat betetzeko oposizioan (kopurua handitzen ahalko da)
ETXALAR
Oposizio-lehiaketa, garbitzailearen plaza bat betetzeko. Izendapena
ETXARRI ARANATZ
Oposizio-lehiaketa, errelebo-kontratuaren modalitatean bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, lan-araubide finkokoa. Izendapen-proposamena
MONTEAGUDO
Oposizio murriztua, bete dadin administrari-ofizialaren plaza bat. Izendapena
TUTERA
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen igeltsero-ofizialen sei plaza. Izendapena
ATARRABIA
Lekualdatze-lehiaketa, bete daitezen instalazioetako garbitzaileen bederatzi plaza. Izendapen osagarriak
ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen familia-langileen bi plaza, lan-araubide finkoan. Akats zuzenketa, izangai onartuen behin betiko zerrendan
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, bete dadin administrari-ofizialaren lanpostu bat, txanda murriztuan. Izendapena
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Xehetasun-azterketa, Etxarrengo 8. poligonoko 7. lurzatian. Behin betiko onespena
ARGUEDAS
Aldaketa, hirigintzako araudi partikularraren 18., 65., 66., 67. eta 68. artikuluetan. Behin betiko onespena
AIEGI
Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 1515.etik 1518.era bitarteko lurzatietan. Behin betiko onespena
LIZARRA
Udaltzainburua. Izendapena
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
Hiri-jarduketarako plan berezia, Lerruzko 4. poligonoko 38. lurzatian. Behin betiko onespena
Aldaketa, Ibarreko herrietan festa-ekitaldiak egiteko laguntza ekonomikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
MENDABIA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 1168. eta 1169. lurzatietan. Behin betiko onespena
IRUÑA
Udal Plana, eragiten diona U.I. IV unitateko GZ-2 sistema orokorrari (Arantzadiko pasabidea). Araudia
Hiri-jarduketarako plan berezia, UI XXIII-ko ZNO-1 zonako (Sadar) plan partzialaren UM3ko P2 lurzatian. Behin betiko onespena
Inprimatu
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
bon@navarra.es