124. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BASABURUA IMOTZ UDAL ELKARTZEA

Deialdia, bete dadin administrari-ofizialen plaza bat barne-igoera murriztuan, oposizio-lehiaketa bidez. Izendapena

Basaburua Imotz Udal Elkartzeko buruaren 2026ko ekainaren 22ko ebazpen baten bidez, Nerea Ripa Alberdi izendatzen da Basaburua Imotz Udal Elkartzeko administrari-ofizial, lan-araubide finkoan, puntuaziorik handiena lortu duen izangaia baita, barne igoera murriztuko prozesua amaitu ondoren.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Basaburuan, 2026ko ekainaren 22an.–Burua, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2608951