124. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udaltzainburua. Izendapena

Alkatetzaren 2026ko maiatzaren 29ko 580. Ebazpenaren bidez, ondotik azaltzen dena ebazten da, horrela betez apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legea (toki araubidearen oinarriei buruzkoa) eta azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea (Nafarroako poliziei buruzkoa):

Lehenbizikoa.–Leyre Ortega Gil izendatzea Lizarrako udaltzainburu, behin-behineko langileen araubidean. Indarreko legerian aurreikusitako eskubide eta betebeharrak izanen ditu, eta, horretaz gain, Udalaren egungo aurrekontu indardunean jasotako ordainsariak.

Bigarrena.–Izendapenak 2026ko ekainaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, nire agintaldiaren bukaera egunera arte, baldin tarte horretan kargu-uzterik gertatzen ez bada. Kargua alkatetza honen mende egonen da zuzenean.

Hirugarrena.–Rodrigo García de Galdiano Usúari eskertzea udaltzainburu gisa hiri honi emandako zerbitzua eta dedikazioa.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, udal honen Pertsonaleko eta Poliziako alorrei, eta honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Lizarran, 2026ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2608447