124. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 1515.etik 1518.era bitarteko lurzatietan. Behin betiko onespena

Udalak, 2026ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat 1. poligonoko 1515.etik 1518.era bitarteko lurzatietan, Construcciones Rodríguez Pérez de Herediak eta Nuevo Ferraz SLUk sustatuta.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, horrela aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua, indarrean sar dadin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aiegin, 2026ko ekainaren 16an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2608790