2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MONTEAGUDO
Oposizio murriztua, bete dadin administrari-ofizialaren plaza bat. Izendapena
Alkatetzaren 2026ko martxoaren 31ko ebazpen baten bidez, honako hau onetsi zen: deialdia, bete dadin administrari-ofizialaren plaza bat, oposizio murriztuaren bidez (2026ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 23koa).
Deialdi horretan, honako hau dago jasota: 1.2. Prozesu honetarako deia egin da bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).
1.3. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia, behar diren hautaprobak gainditu ondotik betiere, administrari-ofizial izanen da, eta C mailan sartuko da plazaz jabetzen direnetik aurrera.
1.4. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak mailaz igo aurretik zuen araubide juridikoa, funtzionarioa izan nahiz lan-kontratuduna izan. Eskubide pasiboen araubide berari ere eutsiko dio.
Monteagudoko Udaleko alkatearen ebazpen baten bidez, onetsi zen onartutako izangaien behin betiko zerrenda, eta ezarri ziren oposizioko proba egiteko eguna, ordua eta tokia .
Prozesua bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak proposamen bat egin du, Susana Cornago Jarauta izendatzeko.
Horiek guztiak horrela, eta jarraikiz deialdiaren 8 oinarrian ezarritakoari, bidezkoa da dagokion izendapena egitea.
Horrenbestez, eta ditudan eskumenak baliatuz, hots, honako hauen arabera ditudan eskumenak baliatuz: 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa, 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, onesten duena Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Susana Cornago Jarauta izendatzea Monteagudoko Udaleko administrari-ofizial (C maila), bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin. Eutsiko dio barne-igoeraren aurretik zeukan araubideari.
Bigarrena.–Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu beharko du plazaz, izendapenaren jakinarazpena jasotzen duenetik hasita, hala xedatuta baitago deialdiko baldintzen 8.3 oinarrian. Baldin aipatutako epearen barnean izangaia ez ez bada plazaz jabetzen, galduko ditu administrari-ofizial izateko eskubide guztiak, salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea giza baliabideen arduradunari, behar diren izapideak egin ditzan, plantilla organikoan jasota gelditzeko automatikoki amortizatu direla mailaz igo diren interesdunek betetzen zituzten plazak. Hori guztia, bete beharrez xedatuta dagoena abuztuaren 30ko 351/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan eta aipatutako deialdiaren 1. oinarrian.
Laugarrena.–Izendapen-ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jarraikiz aipatutako deialdiaren 8.1 oinarriari.
Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea Zerbitzu Ekonomikoen eta Toki Garapenaren Alorrera, behar diren ondorioak izan ditzan, eta honen berri ematea Udalbatzari, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran, eta, orobat, dagokion espedientean sartzea.
Seigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, ohartaraziz erabaki honek bukaera ematen diola administrazio bideari, eta honen aurka aurkez daitezkeela honako errekurtso hauek:
a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeari dagokion auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Monteagudon, 2026ko ekainaren 11n.–Alkatea, Marisa Jimenez Tarazona.
Iragarkiaren kodea: L2608591