2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen familia-langileen bi plaza, lan-araubide finkoan. Akats zuzenketa, izangai onartuen behin betiko zerrendan
Ikusi da badela akats bat 2026ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 22an, buruaren ekainaren 5eko 39-2026 Ebazpenaren argitalpenean. Haren bidez, onetsi zen behin betiko onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda, honako honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen familia-langileen bi plaza, lan-araubide finkoan, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko. Hala, onartutako izangaien artean sartu behar da Leticia Urrestarazu Arina, eta, beraz, baztertutako izangaien zerrendatik atera behar da. Hortaz, aipatutako ebazpena argitaratu behar da, aipatutako zuzenketak eginda.
Agoitzen, 2026ko ekainaren 23an.–Mankomunitateko burua, Ángel Martín Unzué Ayanz.
Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren 2026ko ekainaren 5eko Ebazpena, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duena, deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen familia-langileen bi (2) plaza, lan-araubide finkoan, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko.
Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren otsailaren 2ko 11/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi honen oinarriak onetsi ziren: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen familia-langileen bi plaza, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko (2026ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 20koa).
Deialdiaren 4.1 oinarrian zehazten denez, eskaerak aurkezteko epea igarota, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko (27/2026 Ebazpena, apirilaren 27koa) eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen web-orrian eta iragarki-taulan, eta izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, erreklamazioak aurkezteko eta eskaeretan egin dituzten akatsak zuzentzeko. Erreklamazioak egiteko epea igaro eta erreklamazioak ebatzi ondoren, Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen web-orrian eta iragarki-taulan. Deialdiaren 4.1 oinarrian xedatutakoarekin bat, proposamenak aurkezteko epea igarota, hamasei izangai aurkeztu dira, eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen diren aztertu da, batik bat 2. oinarrian aipatutakoak (izangaiei buruzkoak). Onetsi da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta izangaiek hamar egun balioduneko epea izan dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik aurrera (2026ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ean), erreklamazioak egiteko eta egin dituzten akatsak zuzentzeko, akatsik egin badute. Rosa María Ilarregui Manjarrez izangaiak alegazio bat aurkeztu du, frogatzeko behar zen epean eta moduan aurkeztu zuela hautapen-prozesuan parte hartzeko eskaera; beraz, bidezkoa da alegaziogile hori izangai onartuen behin betiko zerrendan sartzea, onartutako izangaien behin-behineko zerrendan zeudenekin batera. Gainerako izangaiek ez dute zuzendu argitaratutako izangai baztertuen zerrendan adierazitako akatsik.
Horrenbestez, deialdiaren 4.3 oinarrian ezarritakoarekin bat, onesten da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta agintzen da argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.
EBATZI DUT:
1. Onestea izangai onartuen behin betiko zerrenda (I. eranskina) eta izangai baztertuen behin betiko zerrenda (II. eranskina), deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen familia-langileen bi plaza, lan-araubide finkoan, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko.
2 Deialdiaren 4.6 oinarrian adierazitakoarekin bat, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean zehaztuko dira oposizioko ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, eta epaimahaiaren behin betiko osaera. Bada, oposizioko ariketa eginen da 2026ko ekainaren 30ean, asteartean, 09:30ean, Agoizko Udalaren kultur aretoan (José Amichis plaza z.g., Agoitz).
3 Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.
Agoitzen, 2026ko ekainaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Ángel Martín Unzué Ayanz.
I. ERANSKINA.–IZANGAI ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
GUTIÉRREZ CUENCA, MARÍA TERESA
MUNILLA SAINZ, LAURA
CALVO LIZOAIN, MARÍA CARMEN
MARTINEZ RUIZ, VANESA
MARIN ZALBIDE, IDOIA
HERNÁNDEZ LARA, MARÍA PILAR
TOLEDO MARTINENA, MARÍA ARÁNZAZU
PEREIRA DA SILVA, JESSIANE
GÓMEZ MARQUINA, CRISTIAN
MAÑERU MOLINERO, MAITE
GASTÓN LEGAZ, NEREA
SANZ SAN JUAN, HAIZEA
ILARREGUI MANJARREZ, ROSA MARÍA
URRESTARAZU ARINA, LETICIA
II. ERANSKINA.–IZANGAI BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
RODRIGUEZ CHACÓN, BEATRIZ
(*) 2.d) oinarria.
MARTINEZ GULINA, REBECA
(*) 3.e) oinarria.
(*) Deialdiaren 2.d) oinarria.–Ez du frogatu indarrean den gidabaimena eta norberaren ibilgailua dituela.
(*) Deialdiaren 3.e) oinarria.–Ez du frogatu Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu izana (erregistro hori arauturik dago abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez).
Iragarkiaren kodea: L2609134