2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Udal Plana, eragiten diona U.I. IV unitateko GZ-2 sistema orokorrari (Arantzadiko pasabidea). Araudia
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren maiatzaren 5eko 51E/2026 Foru Aginduaren bidez (argitaratu zen 2026ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 29an) behin betiko onetsi zen honako honen aldaketa: Iruñeko Udal Plana, eragiten diona U.I. IV unitateko GZ-2 sistema orokorrari (Arantzadiko pasabidea). Iruñeko Udalak sustatu zuen aldaketa.
Onetsitako aldaketa horri dagokion hirigintzako araudia argitaratzen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Iruñean, 2026ko ekainaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Onetsitako araudia (PDFa, 25 MBtik gorakoa).
Iragarkiaren kodea: L2608204