2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ATARRABIA
Lekualdatze-lehiaketa, bete daitezen instalazioetako garbitzaileen bederatzi plaza. Izendapen osagarriak
Bukatu da hautapen-prozesua, honako deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen instalazioetako garbitzaileen bederatzi plaza. Lanpostu horiek dagozkie 2022ko eta 2023ko ekitaldietan onetsitako enplegu publikoaren eskaintzako ordezte-tasa espezifikoei. Deialdiaren oinarriak argitaratu ziren 2024ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13an. Hala, Atarrabiako Udaleko alkateak eman zuen 2025eko uztailaren 1eko 638. Ebazpena, funtzionario izendatu zituen izangaietako batzuk, eta dagozkien plazak adjudikatu zizkien.
Ikusirik ezen hasieran proposatutako izangai batzuek adierazi dutela uko egiten diotela plazez jabetzeari, izendapen osagarriak egin behar izan ziren.
Aurreko guztia ikusirik, Atarrabiako alkateak eman ditu 744. Ebazpena, 2025eko uztailaren 31koa eta 1056. Ebazpena, 2025eko urriaren 2koa, eta, horien bidez, honako hau ebazten da:
1. Atarrabiako Udaleko funtzionario izendatzea ondotik azaltzen diren izangaiak, eta adierazitako plaza hutsak adjudikatzea:
PLAZA | LANPOSTUA | LANALDIA | IZENDATUTAKO IZANGAIA |
06 03 02 / 02 | Garbitzailea (ikastetxeak) | Partziala (erdia) | Andrés Calavia, Ignacio |
06 03 02 / 04 | Garbitzailea (ikastetxeak) | Partziala (erdia) | Soto Olóriz, Nerea |
09 01 01 / 03 | Garbiketa (Kultura) | Partziala | Campanon Franco, Nerea |
2. Izendatuek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, izendapena jakinarazten denetik hasita.
3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta, orobat, Atarrabiako Udalaren https://www.villava.es/eu/ atariko deialdiaren web fitxan.
Atarrabian, 2026ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2608706