1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
121/2026 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onura publikoa zehazki deklaratzen baita biometanoa ekoizteko instalazio bat banaketa sarera konektatuko duten instalazioetarako, Valtierrako udal mugartean, Biogasval SLk sustatuta. Espedientearen kodea: 0003-GR.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 800E/2024 Ebazpenaren bidez, ingurumen baimen integratua eman zitzaion Valtierrako udal mugartean dagoen biometanizazioko instalazio bati. Instalazioaren titularra Biogasval SL da.
2024ko ekainaren 13an, eta bat etorriz Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean eta abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan xedatutakoarekin (errege dekretu horrek arautzen ditu gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta haren hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak), Biogasval SLk eskatu zuen onura publikoa zehazki deklaratzeko Valtierrako udal mugartean biometanoa ekoizteko instalazio bat banaketa sarera konektatuko duten instalazioetarako.
Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak bere 55.2.d) artikuluan xedatzen duenaren arabera, instalazioak ez du behar aurretiazko administrazio baimenik, zuzeneko linea baita.
Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean eta abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 96. artikuluan xedatutakoa betez, Biogasval SLren eskaera jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuz 2024ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 17koan, eta 2024ko irailaren 18ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan; dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web-fitxan argitaratu zen. Halaber, informazioa Valtierrako Udalari bidali zitzaion, epe berdinean jendaurrean jar zezan.
Ez zen alegaziorik jaso.
Aldi berean, kontsulta igorri zitzaion Valtierrako Udalari, abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 98. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. 2024ko irailaren 19an, Valtierrako Udalak txosten bat eman zuen, eta aditzera eman injekzio moduluaren kokalekua eta Valtierrako Udal Planean zedarrituta dagoen berdeguneen erabilera ez direla bateragarriak.
2025eko apirilaren 22an, Biogasval SLk proiekturako eranskin bat aurkeztu zuen; eranskin horretan proiektatutako trazaduraren parte bat aldatzen zen, bat etorriz Valtierrako Udalak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak emandako txostenekin.
Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean eta abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 96. artikuluan xedatutakoa betez, proiekturako eranskina jendaurrean jarri zen –jendaurreko bigarren aldia–, iragarkia argitaratuz 2025eko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 3koan, eta 2025eko ekainaren 4ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan; dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web-fitxan argitaratu zen. Halaber, informazioa Valtierrako Udalari bidali zitzaion, epe berdinean jendaurrean jar zezan. Ez zen alegaziorik jaso.
Aldi berean, zerbitzu honek kontsulta igorri zion Valtierrako Udalari, abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 98. artikuluan ezarritakoari jarraikiz; ez zen erantzunik jaso.
2025eko abenduaren 5ean, Biogasval SLk proiekturako bigarren eranskin bat aurkeztu zuen; hartan, hasiera batean proiektatutako trazadurari eusten zion, baina aldaketa partzial bat eginda igeltsu-sakanaren magaletik igarotzen den zatian, ingurumen ukipena ahalik eta txikiena izan dadin. Bigarren eranskin hori aurkeztu zen proiekturako lehenbiziko eranskinean planteatutako aldaketak ukipen handiagoa zuelako ingurumenean jatorrizko proiektuak baino.
Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean eta abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 96. artikuluan xedatutakoa betez, proiekturako bigarren eranskina jendaurrean jarri zen –jendaurreko hirugarren aldia–, iragarkia argitaratuz 2026ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13koan, eta 2026ko urtarrilaren 14ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan; dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web-fitxan argitaratu zen. Halaber, informazioa Valtierrako Udalari bidali zitzaion, epe berdinean jendaurrean jar zezan. Ez zen alegaziorik jaso.
Aldi berean, zerbitzu honek kontsulta igorri zion Valtierrako Udalari, abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 98. artikuluan ezarritakoari jarraikiz; ez zen erantzunik jaso.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 121E/2026 Ebazpenaren bidez, ingurumen inpaktuaren txostena eman zitzaion proiektuari, bertan adierazita bete beharreko baldintzak.
Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren apirilaren 1eko 144E/2026 Ebazpenaren bidez, baimena eman zitzaion biometano sarea Nedgiaren injekzio zutoinera konektatzeko proiektuari, Valtierrako udal mugartean, Biogasval SLk sustatuta.
Horregatik guztiagatik, aurkeztutako dokumentazioa ikusirik eta espedientea teknikoki aztertu ostean, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proiektuaren onura publikoa zehazki deklaratzea proposatu du.
Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita urriaren 7ko 34/1998 Legearen 103., 104. eta 105. artikuluetan eta abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 100. eta 101. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda 2026ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13koan, jendaurreko hirugarren aldian, eta ebazpen honen I. eranskinean azaltzen da, aldaketarik gabe.
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluaziorako Atalari, Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalari eta Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Biogasval SLri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.
5. Ebazpen hau Valtierrako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2026ko ekainaren 12an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
I. ERANSKINA.–PROIEKTUAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK |
Zort. Luz. | Zort. (m²) | Ald. bat. ok. (m²) | Okupazio iraunkorra |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | (Katastroko erreferentzia) | (Lur mota / laborea) | Unit. | m² |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 10 | 48 | 310000000001412299DJ | Lehorrekoa, lehorreko alorra | 13,41 | 40,71 | 569,55 | 1,00 | 4,00 |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 10 | 54 | 310000000001412305KX * | Lehorrekoa, lehorreko alorra | | | 20,07 | | |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 10 | 53 | 310000000001412304JZ * | Lehorrekoa, lehorreko alorra | | 9,90 | 214,58 | | |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 10 | 49 | 310000000001412300DJ | Lehorrekoa, lehorreko alorra | | 9,95 | 889,68 | | |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 10 | 52 | 310000000001412303HB * | Lehorrekoa, lehorreko alorra | | 23,04 | 290,75 | | |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 10 | 50 | 310000000001412301FK | Lehorrekoa, lehorreko alorra | | | 852,39 | | |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 10 | 51 | 310000000001412302GL | Lehorrekoa, lehorreko alorra | | 4,22 | 31,48 | | |
Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | Valtierra | 10 | 257 | 310000000001412427FK | Elkorra, altxonbidea | 82,67 | 248,36 | 826,60 | | |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 11 | 36 | 310000000001412468BQ * | Lehorrekoa, lehorreko alorra | | 14,18 | 258,17 | | |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 11 | 73 | 310000000001412504MR | Lehorrekoa, lehorreko alorra | | | 473,53 | | |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 11 | 74 | 310000000001412505QT * | Basoa-larreak, larreak | | | 1,82 | | |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 11 | 75 | 310000000001412506WY * | Lehorrekoa, lehorreko alorra | | 7,72 | 619,41 | | |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 11 | 76 | 310000000002288115UZ * | Lehorrekoa, lehorreko alorra | | 8,31 | 234,74 | | |
Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | Valtierra | 11 | 192 | 310000000001412572QT | Elkorra, altxonbidea | 46,99 | 127,80 | 571,96 | | |
Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | Valtierra | 11 | 191 | 310000000001412571MR | Elkorra, altxonbidea | 7,61 | 52,78 | 188,10 | | |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 11 | 79 | 310000000001412510EU * | Lehorrekoa, lehorreko alorra | 120,57 | 358,40 | 1.375,34 | | |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 11 | 81 | 310000000001412512TO * | Lehorrekoa, lehorreko alorra | 58,76 | 173,88 | 1.288,27 | | |
Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | Valtierra | 11 | 190 | 310000000001412570XE | Elkorra, altxonbidea | 48,87 | 149,33 | 346,23 | | |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 11 | 82 | 310000000001412513YP | Lehorrekoa, lehorreko alorra | 133,16 | 391,13 | 1.403,01 | | |
Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | Valtierra | 11 | 189 | 310000000001412569QT | Elkorra, altxonbidea | | 6,70 | 9,45 | | |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 11 | 83 | 310000000001412514UA | Lehorrekoa, lehorreko alorra | 86,22 | 349,48 | 1.253,03 | | |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 11 | 98 | 310000000001412529LM | Lehorrekoa, lehorreko alorra | | 1,80 | 472,47 | | |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 11 | 107 | 310000000001412538WY | Lehorrekoa, lehorreko alorra | | | 593,27 | | |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 11 | 108 | 310000000001412539EU | Lehorrekoa, lehorreko alorra | | | 89,91 | | |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 11 | 122 | 310000000001412553AG | Lehorrekoa, pinudia | 176,85 | 525,17 | 1.099,87 | | |
Valtierrako Udalaren herri-lurrak | Valtierra | 11 | 123 | 310000000001412554SH * | Basoa-larreak, pinudia | 2.691,50 | 8.074,77 | 19.185,07 | | |
Iragarkiaren kodea: F2608635