1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1884/2026 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Psikiatriako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 9ko 1920E/2025 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten 94 plaza betetzeko oposizio bidez eta oposizio-lehiaketa bidez; horien artean Psikiatriako arloko fakultatibo espezialisten 4 plaza daude. Deialdia 2025eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 19ko 3054E/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko abenduaren 19an.
Oposizioaldia bukatuta, 2026ko maiatzaren 18an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdiko betebeharrak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaien aldeko izendapen proposamena.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Psikiatriako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko:
–Txanda irekia.
ARANGUREN CONDE, LIDIA
FERREIRA FRÍAS, MARÍA DEL PILAR
LLOVERA GARCIA, LAURA
PAREDES CARREÑO, PAMELA ESTEFANIA
2. Plaza hutsak esleitzea bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.
3. Izendatutako izangaiek 2026ko ekainaren 29an hartu beharko dute plazaren jabetza.
Plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Osasun Mentaleko Kudeaketako Zuzezndaritzara eta Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
5. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Iruñean, 2026ko ekainaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | IKASTETXEA | HERRIA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Txanda irekia | Aranguren Conde, Lidia | 71575 | Osasun Mentaleko IB sektorea-Burlata | Burlata | Funtzionarioa |
Txanda irekia | Ferreira Frías, María del Pilar | 69478 | Osasun Mentala | Iruña | Funtzionarioa |
Txanda irekia | Llovera Garcia, Laura | 68810 | Osasun Mentaleko IC Sektorea-Buztintxuri | Iruña | Funtzionarioa |
Txanda irekia | Paredes Carreño, Pamela Estefania | 73376 | Reina Sofía ospitalea | Tutera | Funtzionarioa |
Iragarkiaren kodea: F2608086