124. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin administrari-ofizialaren lanpostu bat, txanda murriztuan. Izendapena

Mankomunitateko lehendakariak, 2026ko urtarrilaren 26an emandako 2026-0011 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, bete zedin administrari-ofizialaren lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez eta txanda murriztuan, lan-kontratudun finkoen araubidean, jardun dezan Mairagako Mankomunitatearen zerbitzura. Deialdia argitaratu zen 2026ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12an.

Lehendakaritzaren 2026ko maiatzaren 25eko 2026-0063 Ebazpenaren bidez, proposatu zen Inmaculada Flores Gil izendatzea administrari-ofizial, jardun dezan Mairagako Mankomunitatearen zerbitzura, lan-kontratudun finkoen araubidean (C maila), hura baita aurkeztu den izangai bakarra, eta oposizio-lehiaketa gainditu baitu, eta frogatu baititu, orobat, deialdiaren 8.1 oinarrian eskatzen diren beharkizunak. Proposamen hori argitaratu zen 2026ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 5ean.

Hautaketa-prozesua bukaturik, proposatutako izangaiak aurkeztu ditu (2026ko ekainaren 9an) deialdiaren 9.2 oinarrian aipatzen diren dokumentuak. Horrenbestez, eta jarraikiz deialdiaren 9.2 oinarriari, Mairagako Mankomunitateko lehendakariak, 2026ko ekainaren 11ko 2026-0072 Ebazpenaren bidez,

EBATZI DU:

Lehenbizikoa.–Inmaculada Flores Gil izendatzea administrari-ofizial, jardun dezan Mairagako Mankomunitatearen zerbitzura, lan-kontratudun finkoen araubidean (C maila).

Bigarrena.–Izendapen-proposamena argitaratzea Mairagako Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu beharko du lanpostuaz, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badute (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko dituzte Mairagako Mankomunitateko langile lan-kontratudun finko izateko. Hala bada, jarraituko zaio deialdiko 10. oinarrian ezarritakoari.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Tafallan, 2026ko ekainaren 15ean.–Mankomunitateko lehendakaria, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2608684