124. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

63E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik 2026-2027 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateak, bat etorriz Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluarekin, eskumen osoa du Nafarroari irakaskuntzaren hedadura, maila eta gradua arautu eta administratzeko, modalitate eta espezialitate guztietan, baina deusetan galarazi gabe Konstituzioak arlo horretan ezarritako manuak, horiek garatzen dituzten lege organikoak eta Estatuaren eskumenak, titulu akademiko eta profesionalak lortu, eman eta homologatzeko baldintzak arautzeari dagokionez, eta Estatuaren goi ikuskapena, ezarri dena baldintza horiek betetzeari eta bermatzeari dagokionez.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuaren bitartez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura, eta haren 11. artikuluak Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari esleitu zizkion Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak unibertsitateko irakaskuntzaren alorrean dituen eskumenak. Azaroaren 15eko 252/2023 Foru Dekretuaren bidez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, eta Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusia da unibertsitateen arloko organo eskuduna, eta, bereziki, 8.c) artikuluaren arabera, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren finantzaketa planifikatzeko eskumena duena.

Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 57.4 b) artikuluak ezartzen duenez, unibertsitateko titulu ofizialak lortzeko ikasketen kasuan, prezio publikoak eta eskubideak dagokion autonomia-erkidegoak edo administrazioak finkatuko ditu, prezio publikoei eusteko edo pixkanaka murrizteko esparru orokor baten barruan. Era berean, prezio publikoen eta gainerako eskubideen arloan legez xedatzen diren salbuespenek eta murriztapenek eragindako konpentsazioak ere ezarriko dira.

Autonomia-erkidegoek unibertsitateko irakaskuntza ofizialen prezioak finkatzeko duten eskumena, martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak esleitzen diena, jasota dago, halaber, irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren 12. artikuluan (errege dekretu horren bidez unibertsitateko irakaskuntzen antolaketa eta haien kalitatea segurtatzeko prozedura ezartzen dira). Martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak ez du aurreikusten Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrak eskumena duenik prezio publiko horiek zein muga bete behar duten ezartzeko.

Esparru juridiko horretan, zenbait foru agindu onetsi dira, ikasturte bakoitzerako prezio publikoak ezarri dituztenak. Hala, aurrekaririk hurbilena maiatzaren 14ko 29E/2025 Foru Agindua da, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak eman zuena, zeinaren bidez finkatzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 2025-2026 ikasturtean, titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik ordaindu beharreko prezio publikoak.

Azaldutakoarekin bat etorriz, bidezkoa da finkatzea zenbat ordaindu behar duten ikasleek 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan goi mailako hezkuntzaren zerbitzu publikoagatik.

Unibertsitateko zuzendari nagusiak txosten bat aurkeztu du, eta haren bidez justifikatu Nafarroako Unibertsitate Publikoko prezioen proposamena graduko eta graduondoko ikasketetarako eta gainerako zerbitzuetarako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Lehenbizikoa.–Titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoen eta gainerako eskubideen truke Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2026-2027 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak onestea. Foru agindu honen eranskinean jasotzen dira.

Bigarrena.–Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Argitaratu eta biharamunetik izanen dituzte ondorioak.

Hirugarrena.–Foru agindu hau eta eranskina igortzea Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusira eta Unibertsitateko Zerbitzura.

Laugarrena.–Foru agindu hau eta eranskina jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako Errektoreordetzari, Irakaskuntzako Errektoreordetzari eta kudeatzaileari.

Iruñean, 2026ko ekainaren 8an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.

ERANSKINA.–2026-2027 IKASTURTERAKO PREZIO PUBLIKOAK, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAN ORDAINDU BEHAR DIRENAK TITULU OFIZIALAK LORTZEKO ZERBITZU AKADEMIKOENGATIK ETA GAINERAKO ESKUBIDEENGATIK

1. artikulua. Xedea.

1.–Foru agindu honen xedea da finkatzea zenbat ordaindu behar den, batetik, 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan goi mailako hezkuntzako zerbitzu publikoagatik, zehazki titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzengatik, eta, bestetik, beste zerbitzu akademiko batzuengatik.

2.–Nafarroako Unibertsitate Publikoari baimendutako irakaskuntza berekien, espezializazio-ikastaroen eta gainerako jardueren prezioen zenbatekoa finkatzeko orduan, Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak ezarritakoari helduko zaio.

2. artikulua. Gradu, unibertsitate-master eta doktoregoko irakaskuntzak.

1.–Graduko eta unibertsitate-masterreko irakaskuntzei irizpide hauek aplikatuko zaizkie prezioak ezartzeko:

a. Irakasgaien prezioa kalkulatuko da ECTS (Kredituak Transferitzeko Europako Sistema) kreditu kopuruaren arabera, kontuan hartuta zein esperimentaltasun maila duten graduko eta unibertsitate-masterreko titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzek eta zenbat aldiz egin den matrikula kasuko irakasgaian, bat etorriz foru agindu honen I. eranskinean (Gradua) eta II. eranskinean (Unibertsitate-masterra) ezarritakoarekin.

b. Prestakuntza espezifikoko osagarriak egiteko baldintzapean onartu diren pertsonek, aurreko letrako matrikulaz gain, kasuan kasuko graduko irakasgaien matrikula ere egin beharko dute, unibertsitate-masterreko onarpena egiteko eskumena duen organoak zehaztutakoari jarraituz. Irakasgai horien matrikularako ordaindu beharreko prezioa izanen da I. eranskinean gradu ikasketetarako ezarrita dagoena.

c. Graduko eta unibertsitate-masterreko ikasketa ofizialei dagozkien irakasgaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoan diziplinarteko beste irakaskuntza batzuetan eskaintzen direnean, ikaslea matrikulatuta dagoen titulazioaren esperimentaltasun maila hartuko da erreferentziatzat.

d. Graduko eta unibertsitate-masterreko programak Espainiako edo atzerriko beste unibertsitate batzuekin batera egiten direnean, edo Europako Unibertsitate Aliantzen esparruan, ordaindu beharreko prezioak unibertsitate horien artean ezarritako hitzarmenetan finkatzen ahalko dira.

2.–Doktoregoko irakaskuntzei irizpide hauek aplikatuko zaizkie:

a. Doktoregoko programa batean onartutako pertsonek urteko matrikula bat eginen dute, II. eranskinean ezarritako prezioarekin. Horrek eskubidea emanen die lanerako behar dituzten baliabideak erabiltzeko, bai eta parte hartzeko eta ordezkatua izateko ere.

b. Prestakuntza espezifikoko osagarriak egiteko baldintzapean onartu diren pertsonek, aurreko letrako matrikulaz gain, unibertsitateko kasuan kasuko gradu edo masterreko irakasgaien matrikula egin beharko dute, doktoregoko onarpena egiteko eskumena duen organoak zehaztutakoari jarraituz. Irakasgai horien matrikularako ordaindu beharreko prezioa izanen da I. eta II. eranskinetan gradu edo unibertsitate-masterreko ikasketetarako ezarrita dagoena.

c. Unibertsitate arteko doktoregoaren esparruan, doktoregoko prezio publikoen ordainketa kasuan kasuko hitzarmenari egokituko zaio.

d. Doktoregoaren kotutoretzaren esparruan, doktoregoko prezio publikoen ordainketa kasuan kasuko hitzarmenari egokituko zaio, elkarrekikotasunaren eta benetako kargaren irizpideen arabera.

3. artikulua. Administrazio-zerbitzu osagarrien prezioak.

Kontzeptu horri dagozkion prezioak dira III. eranskinean ezarrita daudenak.

4. artikulua. Atzerriko ikasleentzako prezioak.

1.–Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, edozein ikasketa mailatan kredituen prezioa igotzen ahalko die atzerriko ikasle ez-egoiliarrei, baldin Europar Batasuneko estatuetako herritarrak ez badira, eta Europar Batasuneko araubidea aplikatu behar zaienei, elkarrekikotasun printzipioa galarazi gabe, kasuan kasuko ikasketaren kostuen %100eraino.

2.–Nazioartekotze arloan, garapenerako lankidetzaren arloan edo herri edo kolektibo behartsuekiko elkartasunaren arloan ekiteko xedez Nafarroako Unibertsitate Publikoak sinatzen dituen hitzarmenen esparruan, Unibertsitateak zilegi izanen du gradu, unibertsitate-master edo doktoregoko matrikulen prezioetan salbuespenak egitea, kasuan kasuko hitzarmenean aurreikusitako baldintzetan.

5. artikulua. Ikasle bisitarientzako prezioak.

Ikasle bisitariek foru agindu honetan kredituetarako ezarritako prezioak ordainduko dituzte. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, kredituen prezioa handitzen ahalko du ikasle horientzat, edozein ikasketa mailatan, kasuan kasuko irakaskuntzaren kostuen %100eraino.

6. artikulua. Ikasle agregatuentzako prezioak.

Ikasle agregatuek foru agindu honetan ezartzen diren prezioak ordainduko dituzte. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, kredituen prezioa handitzen ahalko du ikasle horientzat, edozein ikasketa mailatan, kasuan kasuko irakaskuntzaren kostuen %100eraino.

7. artikulua. Prezioen araubidea.

1.–Matrikula egin eta tituluak edo ziurtagiriak eman aurretik edo beste edozein administrazio kudeaketa egin baino lehen, unibertsitateak aurreko ikasturteetako matrikulengatik edo beste edozein kontzepturengatik kobratzeke dauden kopuruak pagatu daitezela eskatuko du.

2.–Matrikularen prezioa edo haren zatikiren batena ez bada pagatzen unibertsitateak ezartzen dituen baldintzetan, ikasleen eskubideak bertan behera uzten ahalko dira aldi baterako eta, hala bada, matrikula eta horrek sorturiko ondorioak baliogabetzen ahalko dira, dirurik itzultzeko eskubiderik gabe. Unibertsitatearen eskumena izanen da horri buruz egoki jotzen dituen neurriak hartzea.

8. artikulua. Ordaintzeko moduak.

1.–Ikasleek eskubidea izanen dute aukeratzeko nola ordaindu unibertsitateko ikasketetarako ezarritako prezioak: edo ordainketa bakar batean matrikula egitean, edo zatika.

2.–Matrikularen ordainketa-gutunean (bankuko abonu-agiria) adierazitako epean eginen da ordainketa bakarra.

3.–Graduko eta masterreko ikasketen kasuan, ordainketa zatikatua lau alditan eginen da, diru-sarrera hauek eginez epe hauetan:

a. Lehendabizikoa, zenbateko osoaren %40, matrikularen ordainketa-gutunean (bankuko abonu-agiria) adierazten den epean.

b. Bigarren, hirugarren eta laugarren ordainketak, denak zenbateko osoaren %20koak, urriko, urtarrileko eta apirileko bigarren hamabostaldian eginen dira.

4.–Zatikako ordainketa egiten bada, lehenbiziko ordainketaren kalkuluan, osorik sartu beharko dira ikasketen arloko zerbitzu administratiboen prezio publikoak eta eskola-asegurua.

5.–Graduko eta unibertsitate-masterreko ikasketen kasuan, ez da zatikako ordainketarik aplikatuko ordaindu beharreko prezioen zenbatekoa 350 eurotik beherakoa denean.

6.–Aparteko matrikula-aldietan, matrikula zabaltzekoetan edo beken ebazpenaren ondorioz egindako kalkulu berria egitean, kasuan kasuko zenbatekoa ordainketa bakarrean pagatuko da, matrikularen ordainketa-gutunean adierazitako epean.

7.–III. eranskinean adierazitako prezioak epe bakarrean ordainduko dira beti.

8.–Gehienez ere 4 urteko epean eskatzen ahalko da zerbitzu akademikoak emateko prezio publikoen kontzeptuan egin diren bidegabeko diru-sarrerak itzultzeko, bat etorriz Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean xedatutakoarekin.

9. artikulua. Prezio bereziak.

1.–Kasu hauetan aplikatuko dira prezio bereziak:

a. Irakaskuntzarik gabeko irakasgaiak.

Iraungitze-prozesuan dauden ikasketa planetako irakasgaien matrikula egiteagatik, zenbateko osoa ordainduko da, baldin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ordezko irakaskuntza eskaintzen badu. Eskaini ezean, unibertsitateari prezioaren %25 ordainduko zaio.

b. Kredituak egokitzea eta aitortzea.

i. Irakasgaiak edo kredituak egokitzen badira iraungitzeko dauden ikasketa planetatik haiek ordezten dituzten plan berrietara, edo titulu bikoitzak amaitzean espedienteak banantzen badira, ez da preziorik sortuko.

ii. Ikasketak aitortzeko prozesuengatik, III. eranskinean ezarritako administrazio prezioa ordaindu beharko da. Horretaz gain, 822/2021 Errege Dekretuan ezarri bezala graduko eta unibertsitate-masterreko ikasketetan kredituak aitortzeagatik, ikasleek I. eta II. eranskinetan ezarritako prezioen %25 ordainduko diote Nafarroako Unibertsitate Publikoari. %10era murriztuko dira, baldin eta aitortu beharreko kredituak Nafarroako Unibertsitate Publikoan egindako ikasketei badagozkie.

iii. Prestakuntza osagarriko jardueretan (kulturakoak, kirolekoak, ikasleak ordezkatzekoak eta beste batzuk) parte hartzeagatik kredituak aitortzean, aitortutako kredituen prezioaren %25 ordainduko da.

iv. Ordainketa-gutunean zehaztutako epean ordainduko dira ii) eta iii) letretan jasotako zenbatekoak. Ordaintzen ez diren bitartean, aitorpenak ez dira eraginkorrak izanen, eta, beraz, ez dute ondorio akademikorik sortuko.

c. Atzerriko tituluak homologatzeko prestakuntza-baldintza osagarriak. Tutoretzapeko ikastaroetara joateko prestakuntza-baldintzak betetzeko zer irakasgaitan egin behar den matrikula, haiei dagozkien kredituen zenbatekoa ordaindu beharko da, I. eta II. eranskinen arabera, bai eta III. eranskineko matrikulako gastu finkoak ere.

d. Baliokidetasunaren adierazpenak. Eskatzen bada atzerriko goi mailako hezkuntzako tituluen eta doktore maila akademikoaren arteko baliokidetasunaren adierazpena egiteko, III. eranskinean zehaztutako prezioa ordaindu beharko da.

2.–28 urtetik gorakoak unibertsitateko ikasketa ofizialetan matrikulatzen badira, Nafarroako Unibertsitate Publikoak aseguru-etxe batekin hitzartutako istripu-aseguruaren prezioa ordaindu beharko dute. 2026-2027 ikasturtearen hasierako eguna izanen da adina zehazteko erreferentzia, aurreko apartatuko ondorioetarako, eta 28 urtetik beherakoentzako eskola-asegururako.

10. artikulua. Salbuespenak eta hobariak.

1.–Bekak.

a. Indarra duen legeriarekin bat beka eskatzen duen ikaslea, baldin bekaren deialdian ezarrita badago ikasleak eskubidea duela irakaskuntza zerbitzuaren prezioak ez ordaintzeko harik eta beka eskaera ebatzi arte, eskubide horretaz baliatzen ahalko da; baina beka ukatuz gero, ordainketa bakar batean pagatu beharko du matrikularen gainerakoa.

b. Matrikularen ondoriozko gastuak finantzatzeko ikasketa beken eta laguntzen banakako osagaiaren kostua Estatuko Administrazioak eta Nafarroako Foru Komunitateak finantzatuko dute, martxoaren 11ko 179/2026 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz (dekretu horrek familiaren errenta eta ondarearen atalaseak eta ikasketetako beken eta laguntzen zenbatekoak zehazten ditu, 2026-2027 ikasturterako).

2.–Ohorezko matrikulak unibertsitateko ikasketetan.

a. Ikasle batek "ohorezko matrikula" kalifikazioa lortu badu Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko edo unibertsitate-masterreko irakasgai batean edo batzuetan, hobari bat jasotzeko eskubidea izanen du egiten ari den ikasketa berberetan. Matrikula egiten den hurrengo ikasturtean aplikatuko da, segidakoa izan edo ez, eta behin bakarrik.

b. Ikasle batek ohorezko matrikula lortzen badu graduko ikasketen azken ikasturtean edo aurreko antolamenduetako ikasketa baliokideetan, unibertsitate-masterreko ikasketetan matrikulatzen den lehen aldian edo graduaren beste aipamen batean matrikulatzen denean aplikatuko da ohorezko matrikularen hobaria.

c. Ikasle batek ohorezko matrikula lortzen badu unibertsitate-masterreko azken ikasturtean, doktoregoko ikasketetan matrikulatzen den lehen aldian edo masterreko beste espezialitate batean matrikulatzen denean aplikatuko da ohorezko matrikularen hobaria.

d. "Ohorezko matrikula" kalifikazioaren irakasgaiak zenbat kreditu zituen, horrenbeste kredituren gainean aplikatuko da ohorezko matrikularen hobaria, eta soilik lehen matrikulako kredituen kasuan, I. eta II. eranskinetan ezarritako prezioen arabera. Hobaria doktoregoko ikasketetan aplikatzekoa denean, haren zenbatekoa izanen da II. eranskinean ezarritako tutoretza akademikoaren kostuaren baliokidea. Zenbateko hori ez zaio aplikatuko h) letran jasotakoari.

e. Aplikatzen diren ohorezko matrikulen kopurua ez da inondik inora handiagoa izanen ikaslearen matrikulako kredituen kopurua baino, eta hobariaren guztizko zenbatekoak ezin izanen du gainditu matrikularen guztizko zenbatekoa.

f. Matrikularen zenbateko osoa kalkulatu ondoren aplikatuko da lortu den hobaria.

g. Doktorego programaren batzorde akademikoak ikasleari eskatzen badio prestakuntzako osagarriak egiteko, hobaria aplikatzen ahalko da unibertsitate-masterreko edo graduko irakasgaien lehen matrikulan, zenbat kreditu dituzten ohorezko matrikularen irakasgaiek doktoregorako sarbidea eman dioten ikasketetan, horrenbeste.

3.–Unibertsitateko ikasketetako sariak.

a. Nafarroako Unibertsitate Publikoan gradu ikasketetako sari berezia jaso duten ikasleek eskubidea izanen dute guztiz salbuetsita egoteko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitate-masterreko ikasketetan matrikulatzen diren lehen aldian, ikasketa horietako lehen ikasmailako irakasgaien matrikularen prezio publikoak ordaintzetik.

b. Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitate-master batean sari berezia jaso duten ikasleek eskubidea izanen dute salbuetsita egoteko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoregoko ikasketetan matrikulatzen diren lehenengo aldian, doktoregoko tutoretza akademikoa ordaintzetik.

c. Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu ikasketetan sari berezia jaso duten ikasleek, ikasketen iraupenagatik doktoregoko ikasketetara zuzenean sartzeko aukera izanez gero, eskubidea izanen dute guztiz salbuetsita egoteko, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoregoko ikasketetan matrikulatzen diren lehen aldian, tutoretza akademikoaren prezio publikoak ordaintzetik, baldin eta sari horren bidez ez badute doako matrikularik lortu Nafarroako Unibertsitate Publikoko beste ikasketa batzuetan sartzeko.

d. Behin bakarrik aplikatzen ahalko da sari bereziak doako matrikula izateko ematen duen eskubidea.

4.–Bigarren hezkuntzako ikasketetako merezimendu akademikoak.

a. Batxilergoko kalifikazio globalean "ohorezko matrikula" kalifikazioa lortu duten ikasleak, bai eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo batean edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako ziklo batean ohorezko matrikula lortzen dutenak ere, salbuetsirik egonen dira matrikularen prezio publikoak ordaintzetik beren unibertsitateko ikasketen lehen urtean, baita kredituak aitortzeko prezioak ordaintzetik ere, halakorik balego.

b. Nafarroako Foru Komunitatean 2025-2026 ikasturtean Batxilergoko, Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako sari berezia lortu duten ikasleak salbuetsita egonen dira beren unibertsitate ikasketen lehen urtean matrikularen prezio publikoak ordaintzetik, baita kredituak aitortzeko prezioak ordaintzetik ere, halakorik balego. Saria tasak ordaindu ondoren ematen bazaie, sarituek eskaera aurkeztuko diote unibertsitateari sariaren ziurtagiri batekin, tasak itzultzeko eskatuz.

c. Estatuko olinpiadetan domina lortu duten ikasleak salbuetsita egonen dira matrikularen prezio publikoak ordaintzetik unibertsitateko ikasketen lehen urtean, baita kredituak aitortzeko prezioak ordaintzetik ere, halakorik balego.

5.–Familia ugariak.

a. Familia ugariak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 12. artikuluan eta hura garatzen duen abenduaren 30eko 1621/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamenduan xedaturikoarekin bat:

i. Familia ugari berezi bateko ikasleak eskubidea izanen du araudi honetan ezarritako prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egoteko.

ii. Kategoria orokorreko familia ugari bateko ikasleak %50eko salbuespenerako eskubidea izanen du, araudi honetan ezarritako prezio publikoei dagokienez.

b. Familia ugariaren titulu indarduna aurkeztuz frogatuko da familia ugariko kidea dela, edo, matrikula eskatzen den egunean titulua tramitatzen ari baldin bada, indarra duen araudiak baimentzen dituen agiriak aurkeztuz, eskudun den autonomia-erkidegoko administrazioak emanak.

c. Ikasturtean zehar familia ugariko kide izateari uzten bazaio eta kategoriaz aldatzen bada, ez dira aldatuko ikasturtea bukatu arteko onura izateko eskubidea eta zenbatekoa.

d. Salbuespenak lortzen ahal badira aldi berean familia ugariarengatik eta guraso bakarreko familiarengatik, ez dira metatuko.

6.–Familia gurasobakarrak.

a. Nafarroako Foru Komunitatean Familia Gurasobakarrak Egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legearen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera:

i. Ikasle bat kategoria bereziko familia gurasobakarrekoa edo gurasobakartasun egoeran dagoen familia batekoa bada, erabateko salbuespenerako eskubidea izanen du, araudi honetan ezarritako prezio publikoei dagokienez.

ii. Ikasle bat kategoria orokorreko familia gurasobakarrekoa edo gurasobakartasun egoeran dagoen familia batekoa bada, %50eko murrizketarako eskubidea izanen du, araudi honetan ezarritako prezio publikoei dagokienez.

b. Familia gurasobakarraren edo gurasobakartasun egoeran dagoen familiaren titulu indarduna aurkeztuz frogatuko da familia gurasobakarreko kidea dela edo gurasobakartasun egoeran dagoen familia bateko kidea dela, edo, matrikula eskatzen den egunean titulua tramitatzen ari baldin bada, indarra duen araudiak baimentzen dituen agiriak aurkeztuz.

c. Ikasturtean zehar familia gurasobakarreko kide edo gurasobakartasun egoeran dagoen familia bateko kide izateari uzten bazaio eta kategoriaz aldatzen bada, ez dira aldatuko ikasturtea bukatu arteko onura izateko eskubidea eta zenbatekoa.

d. Salbuespenak lortzen ahal badira aldi berean familia ugariarengatik eta guraso bakarreko familiarengatik, ez dira metatuko.

e. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoari ordainduko dizkio salbuespen honen onuradunek ordaindu beharko zituzten prezio publikoen zenbatekoak.

7.–Desgaitasuna duten pertsonak.

a. Hala ezarrita baitago Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 32.6 artikuluan eta Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren 19. artikuluan (testu bategin hori azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), organo eskudunak aitortutako %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak guztiz salbuetsita egonen dira araudi honetan finkatutako prezio publikoak ordaintzetik.

b. Desgaitasuna duen pertsona dela frogatzeko, indarra duen legerian aurreikusitako edozein dokumentu aurkeztuko da.

c. Eskola-asegurua baino ez dute ordaindu beharko.

8.–Terrorismoaren biktimak.

a. Terrorismoaren Biktimen aldeko Neurriei buruzko ekainaren 17ko 4/2008 Legearen 18.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, biktimak, haien ezkontideak eta seme-alabak salbuetsita daude araudi honetan ezarritako prezio publikoak ordaintzetik.

b. Ekintza terroristen biktimek izaera hori aitortzen dien ebazpen administratiboa aurkeztu beharko dute, eta, haien ezkontideak edo seme-alabak izanez gero, familia liburua.

c. Eskola-asegurua baino ez dute ordaindu beharko.

9.–Genero-indarkeriaren biktimak.

a. Genero-indarkeriaren biktimek eta haien seme-alabek eskubidea izanen dute prezio publikoak ordaintzetik salbuetsiak izateko, bat etorriz Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 32.6 artikuluan eta Genero-indarkeriaren aurka Oso-osoko Babesa Emateko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan xedaturikoarekin.

b. Genero-indarkeriaren biktima dela egiaztatzeko, kontuan hartuko da Berdintasunerako Konferentzia Sektorialaren 2021eko azaroaren 11ko Erabakia, genero-indarkeriako egoerak egiaztatzeari buruzkoa (argitara eman zen Berdintasunerako eta Genero-indarkeriaren aurkako Estatu Idazkaritzaren 2021eko abenduaren 2ko Ebazpenaren bidez). Genero-indarkeriaren biktimen seme-alaben kasuan, familia liburuaren bidez egiaztatuko da filiazioa.

c. Eskola-asegurua baino ez dute ordaindu beharko.

10.–Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazioaren onuradunak.

a. Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazioaren onuradunak salbuetsita egonen dira foru agindu honetako prezio publikoak ordaintzetik, bat etorriz Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera ezartzen duen abenduaren 20ko 19/2021 Legearen 4. artikuluan ezarritakoarekin, baldin eta izaera hori aitortuta badute.

b. Baldintza hori Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpenaren bidez egiaztatuko da, abenduaren 20ko 19/2021 Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

c. Eskola-asegurua baino ez dute ordaindu beharko.

11.–Nazioarteko babesaren, aldi baterako babesaren eta aberrigabeziaren eskatzaileak eta onuradunak.

a. Nazioarteko babesaren, aldi baterako babesaren eta aberrigabeziaren eskatzaileek eta onuradunek agindu honetan araututako prezio publikoen salbuespena lortzen ahalko dute, baldin eta maila akademiko bereko beste unibertsitateko titulurik ez badute.

b. Pertsona horiek honako agiri hauen bidez egiaztatu beharko dute izaera hori:

i. Beren jatorrizko herrialdeko identifikazio agiriak (indarrean egon edo ez), nortasuna egiaztatzeko.

ii. Salbuespena eskatzen duen pertsonaren administrazio egoera egiaztatzen duen agiria. Eskaera egiten den unean indarrean dagoen dokumentua aurkeztuko da. Hauetako bat izan daiteke:

1. Nazioarteko babesa, aldi baterako babesa edo aberrigabezia eskatu izanaren gordekina.

2. Nazioarteko babesaren eskatzailearen txartel gorria eta aberrigabeziaren eskatzailearen txartel berdea.

3. Nazioarteko babeserako, aldi baterako babeserako edo aberrigabeziarako eskubidea ematearen aldeko ebazpena.

4. Atzerritarren identifikazio txartelak, nazioarteko babesaren, aldi baterako babesaren eta aberrigabeziaren onuradunen kasuan.

c. Salbuespen honen eskatzaileak alegatuz gero ezinezkoa dela eskatutako dokumenturen bat aurkeztea, Nafarroako Unibertsitate Publikoak zilegi izanen du Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari eta/edo Nafarroan familia errefuxiatuak hartzeko baimendutako entitateei kontsultatzea eskatzailearen egoerari buruz, eskaeraren balorazio indibidualizatua egiteko.

d. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoari ordainduko dizkio salbuespen honen onuradunek ordaindu beharko zituzten prezio publikoen zenbatekoak.

12.–Prezioen salbuespena elkarrekikotasunagatik, unibertsitate arteko titulu bikoitzen programetan.

Araudi honetako prezioetan ezarritako prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egonen dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan matrikulatzen diren ikasleak, baldin eta matrikula egiten badute Espainiako edo atzerriko unibertsitate batekin mugikortasun akademikorako hitzartutako akordio baten ondorioz, unibertsitate arteko titulu bikoitza lortzeko helburuarekin, eta baldin elkarrekikotasuna badago ordaintzetik salbuesteko orduan, eta hala ezarrita dagoelako beste unibertsitatearekin sinatutako hitzarmenean.

11. artikulua. Salbuespenak eta hobariak aplikatzea.

1.–10. artikuluan aurreikusitako salbuespenak eta hobariak unibertsitateko ikasketa ofizialen matrikulen prezio publikoei aplikatuko zaizkie, baldin eta 2026-2027 ikasturtearen hasieran edukitzen bada familia onuradunaren izaera, ezertan galarazi gabe manu horietan zehaztutako berezitasunak, hala badagokio.

2.–III. eranskineko gainerako prezioetan, inskripzioa egitean edo dagokion zerbitzua eskatzean eduki beharko da onuradunaren izaera.

12. artikulua. Prezioen konpentsazioa.

Aurreko artikuluetan ezarritakoa aplikatuz ikasle onuradunak zerbitzu akademikoengatik ordaindu behar ez dituen prezioen zenbatekoak Nafarroako Unibertsitate Publikoari konpentsatuko dizkiote laguntza, salbuespen, murrizketa edo hobari horiek ematen dituzten erakundeek.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Foru aginduaren luzapena.

1. Baldin eta prezio publiko berriak onartzen ez badira Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak lortzeko unibertsitateko ikasketetako zerbitzu akademikoengatik eta zerbitzu osagarriengatik, luzatutzat joko dira foru agindu honetan ezarritako prezioak.

2. Foru agindua aurreko paragrafoan aurreikusitako moduan luzatzen bada, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko organo eskudunak eguneratzen ahalko du I. eta II. eranskinetako graduko edo unibertsitate-masterreko irakaskuntzen zerrenda, foru agindu honek indarra hartu ondoren baimendu eta ezarri diren irakaskuntzak sartzeko.

I. ERANSKINA.–GRADUKO IKASKETAK

PREZIOA KREDITU BAKOITZEKO

1. matrikula

2. matrikula

3. matrikula

4. matrikula
eta hurrengoak

1. mailako esperimentaltasuna

Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza

15,10 euro

32,50 euro

70,50 euro

97,65 euro

Ekonomia

Haur Hezkuntzako Irakasletza

Lehen Hezkuntzako Irakasletza

Gizarte Lana

Soziologia Aplikatua

Historia eta Ondarea

Zuzenbidea

Lan Harremanak eta Giza Baliabideak

Lehen Hezkuntzako Irakasletzako eta Haur Hezkuntzako Irakasletzako gradu bikoitza

Enpresen Administrazioko eta Zuzenbideko gradu bikoitza

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako gradu bikoitzeko Nazioarteko Programa

2. mailako esperimentaltasuna

Ingeniaritza Informatikoa

21,38 euro

46,10 euro

99,95 euro

138,25 euro

Industria Teknologien Ingeniaritza

Telekomunikazioetako Teknologietako Ingeniaritza

Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa

Ingeniaritza Mekanikoa

Ingeniaritza Biomedikoa

Ingeniaritza Termikoa

Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritza

Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza

Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza

Datuen Zientzia

Zientziak

Bioteknologia

Erizaintza

Medikuntza

Psikologia

Fisioterapia

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientziak

Fisioterapiako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu bikoitza

Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako eta Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako gradu bikoitza

Datuen Zientziako eta Bioteknologiako gradu bikoitza

Ingeniaritza Biomedikoko eta Telekomunikazioetako Teknologietako Ingeniaritzako gradu bikoitza

Esperimentaltasun mistoa

Datuen Zientziako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako gradu bikoitza

Lehenbiziko, bigarren, hirugarren edo hurrengo matrikulen prezioa izanen da matrikulatutako irakasgaiaren ikasketa planari dagokion esperimentaltasun mailaren araberakoa

II. ERANSKINA.–UNIBERTSITATE-MASTERREKO ETA DOKTOREGOKO IKASKETAK

PREZIOA KREDITU BAKOITZEKO

1. matrikula

2. matrikula

3. matrikula

4. matrikula
eta hurrengoak

LANBIDE ARAUTUETARAKO GAITZEN DUTEN UNIBERTSITATE-MASTERRAK EDO PREZIO BEREIZIA DUTENAK

1. mailako esperimentaltasuna

Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbidea

17,95 euro

34,00 euro

73,65 euro

102,00 euro

Bigarren Hezkuntzako irakasletza

2. mailako esperimentaltasuna

Ingeniaritza Agronomikoa

21,38 euro

34,00 euro

73,65 euro

102,00 euro

Telekomunikazioetako Ingeniaritza

Industria Ingeniaritza

Ingeniaritza Informatikoa

Osasunaren arloko Psikologia Orokorra

LANBIDE ARAUTUETARAKO GAITZEN EZ DUTEN UNIBERTSITATE-MASTERRAK

Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitza

28,35 euro

73,65 euro

73,65 euro

73,65 euro

Zibersegurtasuna

Komunikazio Aurreratuak eta Ikusmen Artifiziala

Enpresen Zuzendaritza

Proiektuen Zuzendaritza

Energia Berriztagarriak: Sistema Eoliko eta Fotovoltaikoen Energia Elektrizitate bihurtzea eta Sarean integratzea

Generoa, Emakumeak eta Berdintasuna

Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketa (ISI)

Historia eta Memoria

Ingeniaritza Biomedikoa

Materialen Ingeniaritza eta Fabrikazioa

Ingeniaritza Mekaniko Aplikatua eta Konputazionala

International Business

Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Soziala

Osasun Zientzietako Ikerketa

Nutrizio eta Elikadura Pertsonalizatuko Ikerketa (unibertsitate artekoa, Errioxako Unibertsitatearekin, Lleidako Unibertsitatearekin eta Zaragozako Unibertsitatearekin - Campus Iberus)

Bioteknologiako Ikerketa eta Berrikuntza

Machine Learninga

Modelizazioa eta Ikerketa Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa

Laneko Arriskuen Prebentzioa

Kimika Sintetikoa eta Industriala

Osasun Publikoa

Informazio Geografikoko Sistemak eta Teledetekzioa

Elikagaien Industriako Teknologia eta Jasangarritasuna

Wind Energy Engineering

Giza Baliabideen Zuzendaritza

Gaitzen ez duten gainerako unibertsitate-masterrak, iraungitzeko bidean daudenak

MASTER BIKOITZAK

Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbideko eta Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzako unibertsitate-master bikoitza

Lehen, bigarren, hirugarren edo ondorengo matrikulen prezioa zehazteko, kontuan hartuko da irakasgaiaren masterrak gaitzen duen edo ez duen gaitzen, bai eta haren esperimentaltasuna ere

Informatikako eta Zibersegurtasuneko unibertsitate master bikoitza

Industriako Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako unibertsitate master bikoitza

Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako eta Historia eta Memoriako unibertsitate-master bikoitza

Telekomunikazioetako Ingeniaritzako eta Zibersegurtasuneko unibertsitate-master bikoitza

Telekomunikazioetako Ingeniaritzako eta Komunikazio Aurreratu eta Ikusmen Artifizialeko unibertsitate-master bikoitza

PREZIO BEREIZIA DUTEN UNIBERTSITATE ARTEKO MASTERRAK ETA ERASMUS MUNDUS (2.1.d artikulua)

Ingurumen Agrobiologia (unibertsitate artekoa Euskal Herriko Unibertsitatearekin)

Enologia Berritzailea (unibertsitate artekoa Euskal Herriko Unibertsitatearekin)

Erasmus Mundus Joint Master in Cutting-Edge Technologies for Sustainable Agriculture (SUSTAGRI)

DOKTOREGOA

Doktore tesiaren defentsa

171,40 euro

Tutoretza akademikoa (99/2011 ED) (kurtso osoa)

323,35 euro

Tutoretza akademikoa (99/2011 ED) (doktoregoa bigarren seihilekoan hasten duten lehen urteko ikasleentzat)

161,65 euro

III. ERANSKINA.–BESTE PREZIO BATZUK

Ebaluazioak eta probak

Unibertsitatean sartzeko gaitasun probak

98,00 euro

25, 40 eta 45 urtetik gorakoendako sarrera probak

130,90 euro

Atzerriko goi mailako hezkuntzako tituluak homologatzeko gaitasun proba

171,40 euro

Titulu akademikoak

Doktorea (Tituluaren Europako Osagarriarekin, –TEO–)

287,25 euro

Unibertsitate-masterra (TEOarekin)

191,55 euro

Ikasketa aurreratuen diploma

171,42 euro

Gradua, lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza (TEOarekin)

191,55 euro

Diploma, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa

(TEOarekin)

191,55 euro

Tituluaren Europako Osagarria (TEO)

65,60 euro

Doktore tituluaren kopia

143,65 euro

Masterreko tituluaren kopia

95,75 euro

Ikasketa aurreratuen diplomaren kopia

85,70 euro

Gradu, lizentzia, arkitektura edo ingeniaritzako tituluaren kopia

95,75 euro

Diploma, arkitektura tekniko edo ingeniaritza teknikoko tituluaren kopia

95,75 euro

Tituluaren Europako Osagarriaren kopia

32,30 euro

Atzerriko goi mailako hezkuntza tituluak doktorearen maila akademikoarekin baliokidetzeko eskaera

152,20 euro

Idazkaritza

Matrikula

Ikasketak egiten hasteko espediente akademikoa irekitzea

31,25 euro

Kudeaketa Administratiboa

41,15 euro

Kudeaketa

Ziurtagiri akademiko pertsonala

31,20 euro

Kredituak aitortzeko eta transferitzeko eskaera (graduko eta masterreko ikasketak)

41,15 euro

Espedientearen lekualdatzea

31,20 euro

Dokumentuen eskuzko konpultsa edo kopia autentiko elektronikoa

12,20 euro

Unibertsitateko txartelaren kopia

6,70 euro

Posta bidezko bidalketak

Dokumentuak eta titulu ofizialak lurralde nazionalaren barruan

8,20 euro

Dokumentu eta titulu ofizialak Europa barnean

10,00 euro

Dokumentuak munduko gainerako lekuetara

11,70 euro

Titulu ofizialak Estatu Batuetara eta Kanadara

54,00 euro

Titulu ofizialak munduko gainerako lekuetara

78,00 euro

Iragarkiaren kodea: F2608276