2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Aldaketa, hirigintzako araudi partikularraren 18., 65., 66., 67. eta 68. artikuluetan. Behin betiko onespena
Arguedasko Udalak, 2026ko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Arguedasko Udal Plan Orokorreko antolamendu xehatuko determinazioen aldaketa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 77.3 artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arguedasen, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2608485